Capri
| Capri | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Monte Solaro (en) |
| Garaiera | 589 m |
| Mota | uhartea |
| Luzera | 6,3 km |
| Zabalera | 2,7 km |
| Azalera | 10,4 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 40°33′00″N 14°14′00″E / 40.55°N 14.233333333333°E |
| Honen parte da | Campaniar uhartedia |
| Kokapena | Napoliko golkoa |
| Herrialdea | |
| Italiako eskualdeak | |
| Italiako hiri metropolitarra | città metropolitana di Napoli |
| Ur-gorputza | Tirreniar itsasoa |
Capri[1] (ˈkaːpri ahoskatua) Italiako uharte bat da, Tirreniar itsasoan dagoena, Napolesko golkoaren hegoaldean, Sorrento penintsularen aurreko aldean. Administratiboki, Napoliko probintziakoa da Capri uhartea, Campania eskualdekoa. Erromatarren garaitik izan da turismo-gune, edertasun naturalak emandako ospearengatik.
Geografia
Azaleraz 10,36 km² da, eta gutxi gorabehera 17 km-ko perimetroa dauka Capri uharteak. Uharteko mendirik altuena Solaro da, 589 metro alturakoa; beste mendi eta mendixka batzuk: Cappello (515 m), San Michele (262 m), Tiberio (334 m) eta Tuoro (265 m).
Uhartean udalerri bi daude, Capri hiriburua eta Anacapri. Capri hiriburuan bi portu daude bata bestearen ondoan: Marina Piccola (portu txikia) eta Marina Handia, azken hori da uharteko porturik nagusiena.
Turismorako erakargarriak dira, besteak beste, portu txikia, Tragarako Belvederea, Faraglioniak (itsasotik ikusten diren kareharrizko mendiguneak), Anacapri, Grotta Azzurra ('Haitzulo Urdina'), eta batez ere erromatarren villen aztarnak.
Historia
Jakina da erromatarrak bizi izan zirela hirian, baina gizakiaren aztarnek Neolitora eta Brontze Arora arte garamatzate, aurkitu dituzten fosilek eta armek erakusten dutenez. Grekoak ere bizi izan ziren ujartean K.a. VII. mende inguruan.
Hainbat herrialde eta agintariren menpe egon ostean, 1806. urteko urtarrilean frantsesek hartu zuten uhartea, baina britainiarrek maiatzean kanporatu zituzten: portu estrategikoa eraiki nahi izan zuten, baina ez zuten erabat lortu. Urte hartan 3.000 biztanle inguru bizi ziren Capri uhartean.
Frantsesek 1808. urtean berreskuratu zuten irla, eta euren menpe egon zen harik eta 1815. urtean Bi Sizilietako Erresumako agintariei, Napolesko borboitarrei, utzi zieten arte.
XIX. mendearen bigarren erdian turismo-gune ospetsu bihurtu zen Europako artista, idazle eta bestelakoentzat; XX. mendean nazioarteko turismo-gune bihurtu zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










