Carlo Acutis
| Carlo Acutis | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Carlo Maria Acutis |
| Jaiotza | Londres, 1991ko maiatzaren 3a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | italiera |
| Heriotza | Monza, 2006ko urriaren 12a (15 urte) |
| Hobiratze lekua | Santa Maria Maggiore |
| Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia mieloide akutua garuneko odoljarioa |
| Familia | |
| Aita | Andrea Acutis |
| Ama | Antonia Salzano Acutis |
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | italiera ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ikaslea, schoolchild (en) |
| Influentziak | Jacinta and Francisco Marto (en) |
| Santutegia | |
| Urriaren 12a | |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Eliza latinoa |
| carloacutis.com | |
Carlo Acutis edo San Karlos Acutis[1][oh 1] (Londres, 1991ko maiatzaren 3a - Monza, Italia, 2006ko urriaren 12a) ikasle italiarra eta informatikako programatzaile zaletua izan zen, mundu osoan onartutako mirari eukaristikoak eta agerraldi mariarrak dokumentatzeagatik ezaguna. Informazio hori guztia leuzemiak hil aurretik sortu zuen webgune batean katalogatu zuen.[2] Eliza katolikoak santu gisa gurtzen du.
Biografia
1991n Londresen jaioa, guraso italiarrak zituela, Carlo Milanen hazi zen, eta han gaztetatik erakutsi zuen teknologiarako talentua. Programazioa bere kabuz ikasi zuen eta bere ordenagailu trebetasunak erabili zituen mirariak eta fede katolikoaren beste alderdi batzuk sarean dokumentatzeko.[3]
Carlo M3 motako leuzemiaz gaixotu zen 2006ko urriaren hasieran. Gaixoen oliadura eskatu zuen eta diagnostikoa egin eta hiru egunera, 2006ko urriaren 12an, Monzako (Italia) San Gerardo Ospitalean hil zen. Bere gaixotasunaren berri izan baino lehen, Carlok bideo bat grabatu zuen, eta bertan esan zuen, hiltzen bazen, gustatuko litzaiokeela Asisen lurperatzea. Horregatik lurperatu zuten han.[4][5]
Asisko beirazko hilobi batean erakusten den bere gorpuak ehunka mila bisitari erakartzen ditu urtero. Bere ospea "ziber-apostolua" gisa denborarekin hazi egin zen.[3]
Eliza katolikoak dohatsu izendatu zuen Asisen, Italian, 2020ko urriaren 10ean, bere eraginari egotzitako mirari batengatik. 2024ko maiatzaren 23an, beste mirari bat bere bitartekaritzaren bidez izandako beste mirari bar onartu zen; horrek kanonizatzeko bidea erraztu zuen. 2025eko apirilaren 27rako kanonizazioa iragarrita, atzeratu egin zen zeremonia, Frantzisko aita santuaren heriotza zela eta. Azkenik, 2025eko irailaren 7an, Leon XIV. aita santuak kanonizatu egin zuen Pier Giorgio Frassatirekin batera.[6]
Carlo Acutisen mirariak
2006an leuzemiaz hil ondoren, Elizak bi mirari egotzi zizkion Carlori. Lehenengoa pankreako malformazio bat zuen haur brasildar bat sendatzea izan zen, eta bigarrena, berriz, istripu bat izan zuen Costa Ricako ikasle gazte bat. Bi kasuetan, senideek Carlorengana jo zuten laguntza eske.[3]
Oharrak
- ↑ Euskaltzaindiaren 66. arauak honako hau gomendatzen du: "Santu-santen izenak gaurko euskal idazkeraz transkribatuko dira, geografia-izen bereziak euskaraz idazteko erabili diren irizpideei jarraituz: c grafemaren ordez, k eta z erabiliko dira".
Erreferentziak
- ↑ 66. Santutegiko izen ohikoenak. Euskaltzaindia, 13 or. (kontsulta data: 2025-09-23).
- ↑ «MIRACOLI EUCARISTICI - Mostra Internazionale Ideata e Realizzata da Carlo Acutis e Nicola Gori» www.miracolieucaristici.org (kontsulta data: 2025-09-08).
- ↑ a b c Notizie.it, Redazione. (2025-09-06). «Carlo Acutisen kanonizazioa: santu berria Elizarentzat» Notizie.it (kontsulta data: 2025-09-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Prensa, A. C. I.. «El Papa declara venerable a Carlo Acutis, el adolescente ciberapóstol de la Eucaristía» ACI Prensa (kontsulta data: 2025-09-08).
- ↑ «Huellas - Huellas N.2, Febrero 2014» archivo.revistahuellas.org (kontsulta data: 2025-09-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Redacción, Exaudi. (2025-06-13). «El Papa León XIV canonizará a Carlo Acutis y a Pier Giorgio Frassati el 7 de septiembre» Exaudi (kontsulta data: 2025-09-08).
Kanpo estekak
- (Frantsesez)(Gaztelaniaz)(Ingelesez):Carlo Acutisek egindako Mirakuluen zerrenda webgunea.
- (Italieraz):Carlo Acutis santuari eskainitako webgunea.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









