Carlo Levi
| Carlo Levi | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1963ko maiatzaren 16a - 1968ko ekainaren 4a Hautetsia: 4th Legislature of Italy (en)
1963 - 1972 Hautetsia: 3rd Legislature of Italy (en) | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Turin, 1902ko azaroaren 29a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Lehen hizkuntza | italiera | ||||
| Heriotza | Erroma, 1975eko urtarrilaren 4a (72 urte) | ||||
| Hobiratze lekua | Aliano | ||||
| Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Turingo Unibertsitatea | ||||
| Hizkuntzak | italiera | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | mediku idazlea, margolaria, politikaria, gidoilaria, kazetaria, medikua, idazlea eta artista grafikoa | ||||
| Lantokia(k) | Erroma eta Frantzia | ||||
| Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||||
| Kidetza | Accademia delle Arti del Disegno (en) | ||||
| Mugimendua | Arte garaikidea | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Alderdi politikoa | |||||
| Fitxategi:Carlo Levi-Alassio.jpg, Carlo levi, il padre a passeggio, 1928 (roma, fondaz. carlo levi) 02 firma e data.jpg | |||||
Carlo Levi (Turin, 1902ko azaroaren 29a – Erroma, 1975eko urtarrilaren 4a) XX. mendeko idazle eta margolari italiarrik garrantzitsuenetako bat, Kristo Ebolin geratu zen izenburuko eleberria idatzi zuena (1945ean argitaratua; euskaraz Alberdania argitaletxeak plazaratu zuen 1997an Koldo Biguriren itzulpena.
Bizitza
Judu jatorriko familia burges turindar batean jaio zen 1902ko azaroaren 29an. Txikitandik zaletu zen pinturarekin, eta bere bizi osoan jarraitu zuen, arrakasta handi samarrarekin.
Turingo Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean ikasi zuen; ikasle garai hartan hasi zen , La Rivoluzione liberale izeneko aldizkari batean kolaborazioak egiten, eta Turingo margolaritzaren abangoardiarekin hasi zen harremanetan.
Giro horretan, Cesare Pavese, Antonio Gramsci eta Luigi Einaudi ezagutu zituen, bai eta bere artegintzaren bilakaeran garrantzi handia izan zuten beste zenbait margolari eta kritikari, Edoardo Persico, Lionello Venturi, Luigi Spazzapan, besteak beste.
1923an lizentziatu zen Medikuntza Fakultatean eta Turingo Unibertsitateko Klinikan egon zen lanean, laguntzaile gisa, 1928ra arte; alabaina, medikuntza alde batera utzi eta pintura eta kazetaritzari ekin zien. 1924an parte hartu zuen Veneziako Biennale delakoan. Turingo margolarien giroan hasi zen eta hainbat erakusketatan parte hartu zuen Italian, Londresen eta Parisen.
1931n "Giustizia e libertà" izeneko mugimendu antifaxistan sartu zen, eta jarduera politikoagatik 1934an atxilotu zuten lehen aldiz; ondoko urtean, berriro atxilotu zuten eta deserrira bidali zuten Italia hegoaldera, Lukania eskualdeko Grassano herrira hasieran eta Aliano herrira ondoren (eleberrian, Gagliano izena eman zion). Esperientzia horretatik jaio zen bere elaberri ospetsua, Kristo Ebolin geratu zen, 1979an Gillo Pontecorvo eta Francesco Rosi zinegileek film bihurtu zutena.
1936an Mussoliniren erregimenak indultua eman zion eta Levi Frantziara joan zen zenbait urtez, baina politikatik urrundu gabe. Italiara, 1943an itzuli zen, eta Partito d'azione izeneko alderdian sartu zen; alderdikide batzuekin batera, Toskana Askatzeko Batzordeak argitaratzen zuen La nazione del popolo izeneko aldizkarian hasi zen idazten.
Einaudi argitaletxeak 1945ean argitaratu zuen bere eleberria, Levik aurreko bi urteetan idatzi zuena. Liburu horretan, Levik Italia hegoaldeko nekazarien bizimodu latza eta Estatuaren utzikeria salatu zituen. Elaberriak berehala lortu zuen sonari esker, idazleak margolariari hartu zion gaina; hala ere, Leviren margolaritzak Lukanian egindako egonaldiaren eragin nabaria izan zuen, errealismo oso pertsonala emanez.
Gerra ostean, Levik kazetaritza lanean jarraitu zuen, Erromako Italia libera egunkariko zuzendaritzan, eta Italia hegoaldearen atzerapenaren aurkako hainbat ekinbide eta jardueratan esku hartu zuen; hainbat urtez, gainera, Turingo La Stampa egunkariko kolaboratzaile ere izan zen.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









