Carlos Pera
| Carlos Pera | |||
|---|---|---|---|
1991 - 2003 ← Jesús María Rodríguez Orrantia - Tontxu Rodríguez → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Barakaldo, 1952ko ekainaren 25a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Calp, 2019ko apirilaren 24a (66 urte) | ||
| Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | zirujaua, politikaria eta medikua | ||
| Enplegatzailea(k) | Osakidetza | ||
| Kidetza | PSE-EE | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | |||
Carlos Pera Tambo (Barakaldo, 1952ko ekainaren 25a - Calp, 2019ko apirilaren 24a) bizkaitar mediku eta politikaria izan zen.
Medikuntzan lizentziaduna, bere arlo profesionalean jardun zuen 1981 eta 1988 artean; 1987an, ordea, PSE-EEn sartu zen, eta lau urte geroago lortu zuen alkatetza aurreneko aldiz, Jesus Maria Rodriguez Orrantia alderdikideak utzitako lekua hartuta.[1]
Hiru legealdi igaro zituen zeregin horretan, 2003ra arte. EAJrekin koalizioa osatuta gobernatu zuen lehen bi legealdietan. Laugarrenez ere aurkeztekoa zen, baina azkenean Tontxu Rodriguezek ordezkatu zuen, Perak ez baitzuen onartu alderdiak prestatutako zerrenda. Hiru urte lehenago, 2000an, alderdiko Bizkaiko idazkari nagusi izateko lehian sartu zen Patxi Lopezekin, baina Lopez nagusitu zitzaion. Udala utzita, Osakidetzan egin zuen lan, Barakaldon bertan.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b Urain, Jon O.. (2019-04-27). «Barakaldo berriaren «sustatzaile»» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









