Carlos Ruiz
| Carlos Ruiz | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotzako izen-deiturak | Carlos Ruiz Herrero | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Bilbo, 1948ko ekainaren 7a (78 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Bizilekua | Bilbo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Familia | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | futbolaria eta medikua | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Posizio edo espezialitatea | erdiko aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Lateralitatea | ezkertia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Altuera | 1,83 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Carlos Ruiz Herrero (Bilbo, Bizkaia, 1948ko ekainaren 7a - ) euskal herritar futbolari ohia da. Gehienetan Carlos izen soilarekin ezaguna zenak 11 urtez Bilboko Athleticen jolastu zuena. Euskal Herriko futbol selekzioarekin ere partida bat jolastu zuen.
Biografia
Begoñan jolastu zuen txikitan Moraza taldean, gero Getxo Kirol Klubean eta 1970 urtean Athleticen lehen taldera pasa zen. Lehen mailako bere lehenengo partida Bartzelonaren kontra izan zen San Mamesen 1970.eko irailaren 12an; bana bukatu ziren. Orduko entrenatzailea Ronnie Allen zen.
1973an Castellonen kontra Kopa Txapelketaren finala irabazi zuen taldean aritu zen, azken minutuetan jolastu zuen. Hurrengo denboraldian Pitxitxi saria irabazi zuen Ligako gol gehien sartu zituen jokalaria izateagatik. 19 gol sartu zituen, horietako bost buruz. Sari hori lortu ahal izateko erabakigarria izan ziren azken-aurreko partidan sartu zituen bi golak, Donostiako Real Sociedaden kontra izan zen, eta aita lehenengo aldiz izan zenaren biharamunean.[1]
1977.eko UEFA Txapelketako finala ere jolastu zuen, baina azken partidan berak sartu zuen gola ez zen nahikoa izan Juventus-i irabazteko.
Athleticekin 275 partida jolastu zituen eta 115 gol sartu. Athletic utzita, azkeneko denboraldi bat jolastu zuen 1981n Espanyol taldearekin. Azken urte hori ere kontuan hartuta, guztira lehen mailan 233 partida jolastu zituen eta 85 gol sartu.
Athleticen jolastu zuen urteetan aldi berean medikuntza-ikasketak egin zituen. Entrenatzaileek hori batzuetan ez bazuten begi onez ikusten ere. Milorad Pavic entrenatzaileak, esaterako, kritikatu egiten zion gauez ikasteko zuen ohitura "txarra".[1] Geroago medikuntza eta kirola uztartzeko aukerak izan ditu: Espainiako selekzio femeninoko ekipo medikuan parte hartu izan du.[2]
| « | Garai hartan futbol femeninoa zerbait zirkunstantziala zela pentsa zitekeen, baina gaur egun dena aldatu da, benetako kirolariak dira | » |
—Carlos Ruiz | ||
Ibilbidea
2024ko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.
| Taldea | Maila | Denboraldia | Liga | Kopa | Champions League | UEFA | Errekopa | Besteak | Denera | ||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | ||||
| Getxo |
3. | 1968/69 | 2 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | 2 | 0 | |
| 3. | 1969/70 | 9 | 6 | 2 | 1 | - | - | - | - | - | - | - | - | 11 | 7 | ||
| Denera | 11 | 6 | 2 | 1 | - | - | - | - | - | - | - | - | 13 | 7 | |||
| Bilbao Athletic |
2. | 1969/70 | 28 | 10 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | 28 | 10 | |
| Denera | 28 | 10 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | 28 | 10 | |||
| Athletic |
1. | 1970/71 | 20 | 4 | 0 | 0 | - | - | 2 | 0 | - | - | - | - | 22 | 4 | |
| 1. | 1971/72 | 23 | 6 | 4 | 1 | - | - | 1 | 0 | - | - | - | - | 28 | 7 | ||
| 1. | 1972/73 | 14 | 6 | 7 | 1 | - | - | - | - | - | - | - | - | 23 | 7 | ||
| 1. | 1973/74 | 14 | 2 | 3 | 2 | - | - | - | - | 1 | 0 | - | - | 18 | 4 | ||
| 1. | 1974/75 | 32 | 19 | 5 | 2 | - | - | - | - | - | - | - | - | 37 | 21 | ||
| 1. | 1975/76 | 15 | 6 | 0 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 15 | 6 | ||
| 1. | 1976/77 | 23 | 10 | 6 | 10 | - | - | 8 | 5 | - | - | - | - | 37 | 25 | ||
| 1. | 1977/78 | 33 | 16 | 2 | 2 | - | - | 5 | 0 | - | - | - | - | 40 | 18 | ||
| 1. | 1978/79 | 5 | 0 | 1 | 0 | - | - | 2 | 0 | - | - | - | - | 8 | 0 | ||
| 1. | 1979/80 | 23 | 12 | 11 | 8 | - | - | - | - | - | - | - | - | 34 | 20 | ||
| 1. | 1980/81 | 11 | 0 | 5 | 6 | - | - | - | - | - | - | - | - | 16 | 6 | ||
| Denera | 213 | 81 | 44 | 32 | - | - | 18 | 5 | 1 | 0 | - | - | 275 | 118 | |||
| Espanyol |
1. | 1981/82 | 21 | 2 | 4 | 2 | - | - | - | - | - | - | - | - | 25 | 4 | |
| Denera | 21 | 2 | 4 | 2 | - | - | - | - | - | - | - | - | 25 | 4 | |||
| Ibilbide osoan | 273 | 99 | 50 | 35 | - | - | 18 | 5 | 1 | 0 | - | - | 342 | 139 | |||
Palmaresa
- Errege Kopa 1 (1973)
- Pichichi Saria 1 (1974-75)
- Abando Jaiak saria 2017[2]
Erreferentziak
- ↑ a b (Gaztelaniaz) El mejor equipo del mundo : historias del Athletic Club. (1. ed. en El Gallo de Oro. argitaraldia) Ediciones El Gallo de Oro 2017, 195-197 or. ISBN 9788416575251..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Carlos Ruiz: “Hacen falta tres o cuatro jugadores de más de diez goles”. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (kontsulta data: 2017-12-26).
Kanpo estekak
| Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









