Carmelo Cedrun
| Carmelo Cedrun | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Zornotza, 1930eko abenduaren 6a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Heriotza | Durango, 2026ko uztailaren 6a (95 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Familia | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Posizio edo espezialitatea | futbol atezaina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Altuera | 1,82 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Carmelo Cedrun Otxandategi (Zornotza, Bizkaia, 1930eko abenduaren 6a – Durango, 2026ko uztailaren 6a) futbolaria izan zen. Atezain aritu zen, eta Athletic taldearekin 402 partida jokatu zituen. "San Mamesko horma" ezizenez ezaguna, Athleticek izandako atezainik handienetakoa da. Andoni Cedrunen aita da.
Ibilbidea
Jokalari moduan
Carmelo 1950-51 denboraldirako iritsi zen Athleticera, SD Amorebietatik. Talde zuri-gorriak ordezko bat nahi zuen Raimundo Perez Lezama beteranoarentzat. 1951ko apirilaren 15ean egin zuen debuta Lehen Mailan, Athletic Club 3 - Sevilla FC 0 partidan. 1951-52 denboralditik aurrera atezain titular zuri-gorria bihurtu zen. 1954-55 denboraldian Kopako lehen garaikurra eskuratu zuen Sevillari 1-0 irabazita. Hurrengo denboraldian Liga eta Kopa irabazi zituen eta bi txapelketetako partida guztiak jokatu zituen. 1956-57 Europako Kopan jokatu zuen, non FC Porto izan zuen aurkari lehen kanporaketan, Ferenc Puskasen Budapest Honved FC final-zortzirenetan eta Manchester United final-laurdenetako kanporaketa historiko batean.[2] 1957-58 denboraldian bere hirugarren Kopa titulua lortu zuen Di Stefanoren Real Madrili 2-0 irabazita hamaika baserritarren finalean.[3]1963ko urrian titular postua galdu zuen Jose Angel Iribar gaztearen alde, aurreko denboraldian bere ordezkoa izan zena.[4][5]
1964an RCD Espanyolekin fitxatu zuen, non titular izan zen beste hiru denboralditan. Erretiroa hartzea erabaki zuenean, Baltimore Bays taldearen eskaintza bat jaso zuen, sortu berria zen North American Soccer League-ren taldearena, zeinarekin azken denboraldian jokatu zuen.

Entrenatzaile moduan
Entrenatzaile ibilbide luzea izan zuen 1972 eta 1989 artean. Barakaldo KE zuzentzen hasi zen, eta hortik Logroñes taldera pasa zen 1972an, eta Cultural Leonesa taldera 1974-75 denboraldian. Emaitza txarrengatik bi taldeetan kargutik kendu zuten. 1975-76 denboraldian Vigoko Celta Lehen Mailara igotzea lortu zuen, hurrengo denboraldian taldea jaitsi ondoren kargua utziz. Real Murtzia entrenatu zuen hurrengo bi denboraldietan Bigarren Mailan.[6] 1979-80 denboraldian Vigoko koadrora itzuli zen, eta Bigarren B Mailara jaitsi zen. Hurrengo denboraldian, Barakaldorekin, gauza bera gertatu zitzaion, 1982/83 denboraldian Real Jaen entrenatu baitzuen. 1985 eta 1989 artean Balompédica Linense zuzendu zuen Segunda B.[7]
Espainiako Selekzioa
Espainiar selekzioarekin hamabost partida jokatu zituen. 1954ko martxoaren 14an egin zuen debuta, Turkiako selekzioaren aurkako garaipen batean (1-0). Espainiako selekzioarekin hamahiru partida jokatu zituen 1954 eta 1963 artean. 1962an Txileko Munduko Txapelketako lehen bi partidetan titular izan zen.[8]
Tituluak
- 3x Kopa Generalisimo
- 1x Espainiako Liga
- 1x Kopa Eva Duarte
Erreferentziak
- ↑ «Cedrun Otxandategi, Carmelo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2019-10-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) MARCA.com. «El Athletic y la batalla bajo la nieve con el United» MARCA (kontsulta data: 2026-02-17).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Trueba, Juanma. (2006-01-03). «En 1958 el Athletic batió a otro Madrid galáctico» Diario AS (kontsulta data: 2026-02-17).
- ↑ «Carmelo | Jokalaria: Atezaina | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (kontsulta data: 2026-02-17).
- ↑ «Carmelo Cedrún: "Este Athletic puede ganar a cualquiera"» e01-marca.uecdn.es (kontsulta data: 2026-02-17).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Carmelo Cedrún: La mano dura.» www.fameceleste.com (kontsulta data: 2026-02-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carmelo Cedrún, Carmelo Cedrún Ochandategui - Entrenador | BDFutbol» www.bdfutbol.com (kontsulta data: 2026-02-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carmelo | www.rfef.es» rfef.es 1930-12-06 (kontsulta data: 2026-02-17).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









