Caroline Lucretia Herschel
Caroline Lucretia Herschel (Hanover, Alemania, 1750ko martxoaren 16a – Hanover, 1848ko urtarrilaren 9a) astronomo alemaniarra izan zen, zeinen astronomiarako ekarpen garrantzitsuena hainbat kometen aurkikuntza izan zen, bere izena daraman 35P/Herschel-Rigollet kasu. Herschel, William Herschel astronomoaren arreba ere bazen, zeinekin lan egin zuen bere ibilbidean zehar. Zientziari egindako bere ekarpenagatik ordaindu zuten lehenengo emakumea izan zen, baita Sozietate Astronomiko Errealaren (Royal Astronomical Society) Urrezko Domina irabazi 1828, eta sozietateko ohorezko kide izendatu (1835, Mary Somerville-rekin batera) zuten lehenengo emakumea ere. Horretaz gain 1838an, Irlandako Akademia Errealeko (Royal Irish Academy) ohorezko kide izendatu zuten. Frederiko Gilen IV.a Prusiakoak, Zientzien Urrezko Domina eman zion 1846. BizitzaCaroline Lucretia Herschel Hanover hirian jaio zen 1750eko martxoaren 16an. Anna Ilse Moritzen kristauaren eta bere senar Isaac Herschel oboe-jotzaile juduaren, zortzigarren seme-alaba zen. Aita, errege-guardiako banda militarraren buru bihurtu zen eta horrek, bere erregimentuarekin etxetik kanpo denboraldi luzeak ematera eraman zuen. Honek, 1743ko Dettingenko Gudu ostean hainbat gaixotasun pairatu zituen. Hamar urte zituela tifusak jo zuenez, hazteari utzi zion eta ez zen 1'30m neurtzetik pasatu. Bere familiak inoiz ez zela ezkonduko uste zuen. Amak hortaz, hoberena neskame izateko trebatzea zela pentsatu zuen. Aitak, ordea, hezkuntza bat jaso zezala nahi zuen, baina ama ideia horren kontra agertu zen. Isaacek, emaztearen ez egoteetaz baliatuta, alaba zuzenean irakatsi edota bere anaiaren irakurgaietan sartzen zuen. Carolinek soineko- eta kapelen-manufaktura ikasteko baimena zuekan eta zenbait luxuzko lanetan gogor ibili zen lanean, noizbait bere burua mantentzeko helburuarekin.
Bizitza PribatuaWilliamek astronomian izugarrizko interesa izaten hasi zuenean, musikari izatetik astronomo izatera pasatu zen, eta berriro ere, Carolinek bere erabakian lagundu zuen. Behin esan zuenez: "Ez nuen ezer egin neure anaiarengatik baino ongi hezitako txakurkume batek egingo lukeena, hau da, berak agintzen zidana.". Argi dago, ordea, Williamen bizitzan zehar Carolinek egindako lan independenteagatik, bere anaiaren heriotzaz geroztik egindako lanarengatik eta astronomiak bere gutunetan jokatutako paperarengatik, bere anaiak beste interesa zuela astronomian. Astronomo nabarmena bihurtu zen eskubide osoz, Williamekin kolaboratzearen ondorioz.
|