Share to:

Carrie Rodriguez

Carrie Rodriguez

(2013)
Bizitza
JaiotzaAmeriketako Estatu Batuak1978ko uztailaren 31 (48 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaDavid Rodriguez
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, egile abeslaria, konpositorea, fiddler (en) Itzuli, biolin-jotzailea eta musikaria
Lantokia(k)Austin
Genero artistikoacountrya
Musika instrumentuafiddlea
ahotsa
DiskoetxeaNinth Street Opus (en) Itzuli

carrierodriguez.com
Facebook: carrierodriguez X.com: carriemusictx MySpace: carrielrodriguez Last fm: Carrie+Rodriguez Musicbrainz: 8b71f82a-fad7-4bd3-86b9-d2cf6961c12b Songkick: 119774 Discogs: 502787 Allmusic: mn0000154931 Edit the value on Wikidata

Carrie Luz Rodriguez (Austin, Texas, 1978ko uztailaren 31) estatubatuar kantautorea da.

Bizitza

Katy Nail Texasko margolariaren eta David Rodriguez abeslari eta konpositorearen alaba da, eta Texas Frances Nail saiogilearen biloba. Kantatu eta fiddle (tradiziozko biolina), mandolina eta dobroa jotzen ditu.

Musika ibilbidea

Bere bandako kideen artean daude Luke Jacobs (gitarra akustikoa eta elektrikoa, ahotsak, lap steel gitarrra, pedal steel gitarra, Hans Holzen (gitarra akustikoa eta elektrikoa, bokala, dobroa, mandolina), Erik Deutsch (teklatuak), Kyle Kegerreis (baxu akustikoak eta elektrikoak), eta Don Heffington (bateria, perkusioa).[1]

Hastapenak

Rodriguez 5 urterekin hasi zen biolin eskolak hartzen oinarrizko eskola publikoan. Bere irakaslea, Bill Dick, bere biolin irakasle nagusia izan zen, Austin 17 urterekin utzi zuen arte, kontserbatorioan musika hasteko.[2]

Oberlin Conservatory-rako beka eman zioten eta Roland eta Almita Vamos taldeekin ikasi zuen urtebetez (1996). Aitak, David Rodriguezek, berarekin Europara eraman zuen nerabe zela tour batean eta Lyle Lovett aitaren lagun zaharrarekin hitz egin ostean, Oberlin utzi eta Berklee College of Music-en biolinista izateko ikastaro bat jarraitzea erabaki zuen Mate Glaserren ardurapean, 2000. urtean graduatu zen. Bertan, bere irakasle Mate Glaserrek eta bere ikasle lagunek, Casey Driessen barne, bere bidea aurkitzen lagundu zioten[3]

Ibilbidea

2001-2009

2001ean, Chip Taylorrek galdetu zion Rodriguezi ea berarekin Europako Tourrera joan nahi zuen, SXSWn Hayseed taldearekin jotzen ikusi ostean. Talde horrek jatorri hispanikoa zuten artisten erakusleihoa zen. Interpreteen zerrenda txikia baina inspiratua zen: Carlos Santana, Los Lobos, Linda Ronstadt, Gloria Estefan, Jose Feliciano, eta Carrie Rodriguez.

Carrie Rodriguez 2013an

Bere lehen duo-albuma, Let's Leave This Town, 2002an grabatu zuen Chip Taylorrekin Trainwreck Registro enpresarako. Bira asko egin zituzten Europan, BBCn eta hainbat irratsaio nazionaletan parte hartu zuten. Chip Taylor eta Carrie Rodriguez ere NPRn agertu ziren Asteburuko Edizio irratsaioan eta horiei buruzko artikulu bat agertu zen New York Times egunkariko igandeko Arteen sailean, 2003. urtean.

Taylorrekin lau duo izan ostean, 2006ko abuztuaren 15ean Seven Angeles on a Bicycle debuteko albuma kaleratu zuen. Bere bigarren albuma, She Ain't Me, 2008ko abuztuaren 5ean kaleratu zuen. Carriek 2008ko Austin City Limits txapelketan parte hartu zuen.[3]

Carrie Rodríguez Live in Louisville, 2009koa, Louisvillen aurkeztu zuen bere irekiera emanaldia, Lucinda Williamsekin bira bat egiten ari zela.[3]

2009-2011

Rodriguezek Ninth Street Opusekin sinatu zuen 2009ko urrian eta 2010eko apirilaren 13an, Love and Zirkunstances[3] bere bertsio albuma kaleratu zuen. Album horrek Hank Williams, John Hiatt eta Lucinda Williamsen abestiak bildu zituen, eta 2010eko Albumen Top 20ra heldu zen (Amerikako Musika Elkartea).

Gainera, John Prine, John Mayer, Alejandro Escovedo, Los Lonely Boys, Bruce Hornsby, Robert Earl Keen, Los Lobos eta Patty Griffin-ekin grabatu edo abestu du. Hainbat irratsaiotan elkarrizketatu edo jardun da: Latino USA, Mountain Stage, A Prairie Home Companion, eta World Cafe, besteak beste.

2011ko abuztuan bira bat egin zuen AEBn Jeff Bridgesekin batera, eta Austin City Limits-en agertu da, Today, Live with Regis and Kelly, The Colbert Report eta The Tonight Show with Jay Leno.

2012 eta ondorengoa

Carrie Rodriguez 2007an.

Erik & Sanne taldearen The Fantastic Expedition albumaren ekoizlekide ere lagundu du Carriek, 2012ko ekainean.

2012an, Europan egindako birek hainbat herrialdetan jarraitu zuten, besteak beste, Alemanian, Italian eta Erresuma Batuan, urtearen bigarren erdian. Ikuskizunetan aritu zen Chip Taylor eta Luke Jacobsekin batera, Italiako Caffé Teatro, Belgikako Cowboy Up edo Galesko Victoria Hotel bezalako steakhouse aretoetan.[4]

2013ko urtarrilaren 17an, Carrie ohoratu zuen Austin hiriak Carrie Rodriguezen Egunarekin (urtero jarraitu du). Hiriaren aldarrikapena Carriek Austin 'Musika Biziaren Munduko Hiriburu' gisa kokatzeko egindako lanaren aitortza da."[5]

2013ko urtarrilaren 22an, Give Me All You Got album berria kaleratu zuen. Diskoan "Lloro de Amor" izeneko abesti bat dago, eta Rodriguezek zera esan zuen: "Hau benetako oparia izan zen. Gure inoizko konpositore handienetako batengandik dator, nire uste apalean, Chip Taylor. Chipek, bat-batean, abesti hau bidali zidan MP3ko artxibo bat bezala posta elektroniko batean eta esan zidan 'Carrie, kanta hau zuretzat idatzi nuen' ”[6][7]

Huffington Post egunkariko Michael Bialasek idatzi zuenez, "Carrie Rodriguez amerikar sustraietako musikaren langileena izan liteke... Give Me All You Got Rodriguezen adibide bat da bere freewheeling onenean, pasioz eta energiaz inspiratutako nahasketa bat, bere zuzeneko ikuskizunetan senti daitekeen espiritua harrapatzen duena."[2]

Bere hurrengo diskoak, Lola, espainieraz, ingelesez eta spanglishez idatzitako kantuak aurkeztu zituen. Rodriguezen esanetan, Lola diskoak bere aurreko edozein lanek baino hobeto irudikatzen du bera, ez bakarrik belaunaldi berri batentzako Tex-Mex musika izateagatik. Jarraitzaileek espainolez abesti gehiago grabatzera bultzatu dute, bere ikuskizunen bukaeran “La puñalada trapera” sartzen hasi ostean.[8]

Rodriguezek Lola grabatu zuen Cruz Calvin Jacobs semearen sei hilabete eta erdiko haurdunaldia zeramanean. Hasieran haurdun zegoen bitartean kantatu ahal izateaz arduratzen bazen ere, gero hauxe esan zuen berak: “Lehen baino errazagoa izan zen. Uste dut umeak intentsitate handiagoa eman zidala”.

Diskografia

Albumak bakarka

Lana Argitalpen urtea. Zigilua
Seven Angels on a Bicycle
  • Hasiera-data: 2006
  • Label: Back Porch / Train Wreck
She Ain't Me
  • Hasiera-data: 2008
  • Label: Manhattan / Back Porch
Carrie Rodriguez Live in Louisville
  • Hasiera-data: 2009
  • Label: Luz Music Ltd.
Love and Circumstance
  • Merkaturatze-data: 2010eko apirilaren 13a
  • Label: Ninth Street Opus
Live & Circumstance
  • Hasiera-data: 2010
  • Label: Radio Special
Give Me All You Got
  • Hasiera-data: 2013
  • Label: Ninth Street Opus
Live at the Cactus
  • Hasiera-data: 2014ko urtarrila
  • Label: Self Release
Lola
  • Merkaturatze-data: 2016ko otsailaren 16a
  • Label: Luz Records
  • Bilingual 2016 ranchera-inspired album featuring Bill Frisell and Raúl Malo.

Chip Taylorrekin egindako albumak

Chip Taylor 2005ean.
  • 2002, Let's Leave This Town
  • 2003, The Trouble with Humans Train Wreck
  • 2004, Angel of the Morning (7 track live EP) Train Wreck
  • 2005, Red Dog Tracks Back Porch / Train Wreck
  • 2007, Live from the Ruhr Triennale Train Wreck
  • 1998, River Through The Sun Philip Rodríguez Jaguar Night / Recovery Recordings, fiddle
  • 2002, "Sweet Tequila Blues" Chip Taylorrekin, on 107.1 KGSR Radio Austin Broadcasts Vol.10
  • 2005, "One Eye" on Texas Audrey Auld Mezera, fiddle eta ahots
  • 2006, Unglorious Hallelujah (Red Rose & Other Songs of Love, Pain & Destruction) - Chip Taylor, koroak
  • 2007, "Cortez the Killer" (Neil Young) Tim Eastonekin, Like a Hurricane: A Tribute to Neil Young
  • 2007, Guest appearance on A Prairie Home Companion, Hans Holzen etaKyle Kegerreisekin
  • 2015, "A Good Man Is Hard To Find" as part of Still the King: Celebrating the Music of Bob Wills and His Texas Playboys by Asleep at the Wheel.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya