Changsha
Changsha (txinera sinplifikatuz: 长沙, pinyineraz: Chángshā), Hunan probintzian dagoen prefektura mailako hiria da. Guztira, 6.138.719 biztanle inguru dauzka eta 11.819 kilometro karratuko azalera. "Urrezko ChangZhuTan Triangelua" osatzen duten hirietako bat (beste biak Xiangtan eta Zhuzhou dira). Inguru naturala eta kokapenaPrefektura mailako Changsha hiriaren mugakideak honakoak dira: Yueyang iparraldean, Yiyang ipar-mendebaldean, Loudi mendebaldean, Zhuzhou eta Xiangtan hegoaldean, eta Jiangxi probintzia ekialdean. Banaketa administratiboa
Klima
AzpiegiturakMetroaTxinako hiri nagusi guztietan bezala, Changshan ere metroa eraikitzeko egitasmoa onartu zen 2007an. Eraikitze lanak 2009ko irailean hasi ziren eta 2015era bitartean lehen eta bigarren lineak zabalduko dira. AireportuaSakontzeko, irakurri: «Changsha Huanghua Nazioarteko Aireportua»
Aireportua eraikitzeko lanak 1986ko ekainaren 25ean eta hiru urte beranduago zabaldu zuten. Lehen hegaldia 1989ko abuztuaren 29an egin zen. Bidaiarientzako gaur egungo terminalak 33.000 kilometro koadroko azalera dauka. Abiadura Handiko Trena2009ko abenduaren 26an Guangzhou eta Wuhan hiriak batzen dituen 1.000 kilometro luze den trenbidea inauguratu zen. Trenbide horrek tarteko geltokia dauka Changshan, eta bi hiri horietara heltzeko bidaia denbora asko laburtu du. Hiri senidetuakIkus, gaineraErreferentziak
Kanpo estekak
|