Share to:

Charles Meynier

Charles Meynier

Bizitza
JaiotzaParis1763ko azaroaren 23a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1832ko irailaren 6a (68 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: kolera
Familia
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)François-André Vincent
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
KidetzaArte Ederren Akademia (Frantzia)
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli

Charles Meynier (Paris, 1768ko azaroaren 24a - Ibidem, 1832ko irailaren 6a)[1] Frantziako neoklasizismoko margolari ospetsua izan zen. François-André Vincent margolariaren ikaslea izan zen eta 1789an Erromako bigarren saria eskuratu zuen. Carrouselgo Garaipen Arkuaren behe-erliebeak eta eskulturak egin zituen. 1816an Frantziako Arte Ederren Akademiaren partaidea izendatu zuten.[2]

Biografia

Charles Meynier, gai historikoen margolaria, Parisen jaio zen 1768ko azaroaren 24an. Familia ugariko semea zen. Aitak beste lanbide batean aritzea nahi zuen, baina, marrazketarako zaletasuna sentituz, nahiago izan zuen Pierre-Philippe Choffard grabatzailearekin ikasi. Bere aurrerapen azkarraren ondorioz, bere desiorik handiena margolari bihurtzea izan zen. Bere anaia zaharrenetako bat, Meynier-Saint-Fal, Comédie-Françaiseko aktorea, bere kontura jarri zuen François-André Vincent akademikoaren tailerrean, zeinak ospe handia baitzuen. Meynierrek ederki aprobetxatu zituen bere ikasgaiak. Lau urte geroago, 1789an, Erromako bigarren Sari Nagusia irabazi zuen pinturan, eta, ondorioz, Erromara joan zen "Erregeren egoiliar" gisa. Erroman egon zen bitartean, fideltasun handiz marraztu zituen antzinako eskulturako lanak, eta estudio horien bilduma handia egin zuen. Frantziara itzulita, Izu Garaian, zirriborro ugari egin zituen egun batean pintura handiak egiteko asmoarekin.

Meynierren talentua forma anatomikoen ezagutza perfektuan, biluztasuna margotzeko gaitasun handian eta sabaiko pinturaren menderatze bikainean zetzan. Meynierrek ez zuen lortu merezi zuen ospea. Emakume margolariei soilik zuzendutako tailer bat sortu zuen. Bere ikasleen artean Louise Hersent nabarmendu zen. 1819ko azaroaren 7an Arte Ederren Goi Eskola Nazionalean irakasle izendatu zuten, Jean-Jacques Lagrenée ordezkatzeko.[3] 1832ko irailaren 6an hil zen, kolerak jota; emaztea egun batzuk lehenago hil zen gaitz berak jota.

Ikasleak

Iruditegia

Erreferentziak

  1. https://www.britishmuseum.org/collection/term/BIOG38320
  2. https://catalogue.bnf.fr/ark:/12148/cb14959169q
  3. Frédéric Chappey, « Les Professeurs de l'École des Beaux-Arts ( 1794-1873) », Romantisme, 1996, 93.zk., 95-101.or.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya