Chogha Zanbil
| Chogha Zanbil | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Probintzia | Khuzestan |
| Koordenatuak | 32°00′30″N 48°31′15″E / 32.0083°N 48.5208°E |
![]() | |
| Gizateriaren ondarea | |
| Irizpidea | (iii) eta (iv) |
| Erreferentzia | 113 |
| Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
| Izen-ematea | 1979 (III. bilkura) |
| Webgune ofiziala | |
| |
Chogha Zanbil (persieraz: چغازنبیل) Irango Khuzestan probintzian dagoen Elam Inperioaren erorkin multzoa da. Dezful hiriaren mendebaldean dago, 25 kilometrotara, Susatik 45 kilometrotara. K.a. XIII. mendean, 1250. urtearen inguruan, Untash-Napirisha erregeak sortu zuen, Anshan eta Susa hirien arteko bidean. 1979tik Unesco]]k Gizateriaren Ondarea bezala onartu zuen.[1]
Historia
Choga Zanbil Elam Inperioaren gune erlijioso garrantzitsua izan zen, Inshushinak Susako jainko nagusiari eskainita. K.a. 1250. urtearen inguruan, Anshan eta Susa hirien arteko bidean, Untash-Napirisha erregeak sortu zuen. Hasierako izena Dur-Untash-Naprisha (Untash-Naprisharen gotorlekua) izan zen.
Itxuraz, hiriak ez zuen arrakasta handia izan edo ez zen helburu horrekin eraiki. Antza, arrazoi ezezagunen ondorioz, lekua oso azkar utzi zuten, agian Untash-Naprisha leinuaren desagerpenaren ondorioz. Eraikitako monumentu gehienak Susara eraman zituzten. Dena dela, bertan eraikitako zigurata mendetan erabili izan zen; azkenik, K.a. 640 urtean, Asurbanipal errege asiriarrak bota egin zuen.
Historialari batzuen ustez Choga Zanbil eraikitzearen helburua Susa ordezkatuko lukeen gune erlijioso berria sortzea izan zen. Bertan Goi eta Behe Elam inperioaren jainko desberdinak batu egin zituzten.
Aztarnategia 1951 eta 1962 artean aurkitu zen.[2]
Aztarnategia
Choga Zambil aztarnategian aurkitu den elementu nagusia lehen aipatu dugun zigurata da. Hasieran tenplu laukidun bat eraiki zen eta, ondoren, gainean zigurata egin zen. Bata zein bestea Untash-Naprisha erregearen garaian egin ziren. Zigurat eraikitzeko teknika oso originala izan zen: Mesopotamian gainean jarritako terrazekin egiten baziren, Chogha Zabilen lau solairu bertikalki ahokatuak eraiki ziren. Zigurat hau Irango bakarra da eta Mesopotamiatik (Irak) kanpo eraikitako gutxienekoa da (bakarrik beste bat ezagutzen da). Dorre hau barruko erdigune gehiena betetzen du.
Tarteko zonaldean jainko txikiei eskainitako 11 tenplu daude. Espezialisten ustez, hasierako planan 22 tenplu aurreikusi ziren baina proiektua ez zen osatu.
Multzo osoa hiru harresi kontzentrikoez babestuta zegoen.
Kanpoaldean, hegoekialdean, errege-auzoa eraiki zen. Bi jauregi eraiki ziren eta haietatik gertu Mesopotamiako suaren jainkoari, hau da, Nuskuri eskainitako tenplua aurkitu da. Jauregi baten azpian bost errege-hilobiak aurkitu dira, bestetik. Hilobi hauek ez ziren Elam Inperioan ohikoak zeren eta gorpuzkinak erraustuak zeuden; ohitura hori hitita eta Hurrita herrietan ematen zen. Datu horretatik errege leinu hori kanpotik etorritako izan zitekeela.
Iruditegia
-
K.a. bimilagarren urtean Kaolinitaz egindako iruditxoa.
-
Zigurata.
-
Sarrera bat.
-
Idazkuna.
-
Aztarnategia arratsean.
-
Zigurata gertutik ikusita.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz): Tchogha Zanbil Unescoren informazioa.
- (Ingelesez): Irudiak Youtuben.
| Gizateriaren Ondarea Iranen | ||
|---|---|---|
|
Armeniar monasterioen multzoa Iranen • Bam eta bertako kultura paisaia • Behistun • Chogha Zanbil • Maimand eta bertako kultura paisaia • Golestan jauregia • Gonbad-e Qabus • Isfahango Meskita Nagusia • Naqsh-e Jahan plaza • Pasargada • Persepolis • Persiar lorategiak • Xahr-i Sokhta • Safi al-Din xekearen hilobia • Soltaniyeh • Xuxtarreko sistema hidrauliko historikoa • Susa • Tabrizko bazarra • Takht-e Soleiman • Persiar qanatak • Lut basamortua • Yazd • Sasandar paisaia arkeologikoa Fars eskualdean | ||
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










