Claude Prosper Jolyot de Crébillon
Claude Prosper Jolyot de Crébillon (Paris, 1707ko otsailaren 13a – ibidem, 1777ko apirilaren 12a) frantziar idazlea izan zen. Prosper Jolyot de Crébillon tragedia-egilearen semea izan zen. Eliteko heziketa jaso zuen jesuitek zuzendutako Louis-le-Grand lizeoan. Bere lehen lanak Parisko Antzerki Italiarrerako antzezlanak izan ziren. 1734an Tanzaque et Néadarné, histoire japonaise argitaratu zuen, non Aita Santuaren Unigenitus bulda eta Rohango kardinala kritikatzen zituen. Horren ondorioz, denbora labur bat eman zuen Vincennesko espetxean. 1742an Le Sopha, comte moral satira politiko erotiko bat argitaratu zuen, eta handik Parisera erbesteratu behar izan zuen zenbait hilabetez. 1748an Lady Henrietta Maria Stafford jakobita baten alabarekin ezkondu zen. Gero finantza-arazoak izan zituen eta bere liburutegia saldu behar izan zuen. 1762an errege zentsore lana aurkitu zuen. Lanak
Kanpo estekak |