Claudio Monteverdi
Claudio Monteverdi (Cremona, Lonbardia, 1567ko maiatzaren 15a -Venezia, 1643ko azaroaren 29a) italiar musikagilea izan zen. XVI. mendeko tradizio polifoniko eta madrigalistaren eta XVII. mendeko drama lirikoaren eta operaren jaiotzaren arteko trantsizioa markatu zuen. Pizkundeko eta barrokoko musikaren arteko trantsizioko pertsonaiarik garrantzitsuena izan zen. BiografiaMarc'Antonio Ingegneriren ikaslea izan zen. Mantuako Dukea zen Vincenzo Gonzagaren zerbitzari sartu zen 1590. urtean, biola-jotzaile gisa, eta 1602. urtetik aurrera kapera eta ganberako maisu izan zen; hamaika urtez izan zituen bere esku kargu horiek. 1595 urtean Hungarian izan zen nagusiarekin, eta 1599. urtean Flandrian; bertan idatzi zituen Scherzi musicali ospetsuak. Florentziako eskolako esperientziak eta lanak aztertu ondoren drama lirikoak idatzi zituen: La favola d´Orfeo (1607) eta Ariadna (1608); lehena guztiz berrizalea zen, indar dramatikoa eta orkestraren adierazkortasuna bateratzen baitzituen. Vincenzo Gonzaga hil zenean, eta familia ere galdu zuela, Mantuatik Veneziara joan zen, eta 1632an apaiz egin zen. Harrezkero gutxitan irten zen Veneziatik eta irakaskuntzan jardun zuen. Haren ikasle izan ziren Giovanni Batista Rovetta, Francesco Cavalli eta Heinrich Schütz. Venezian antzoki lirikoak zabaldu zirenean, Monteverdik berriz ere dramak idazteari ekin zion. Operak, madrigalak, eliz musika eta oratorioak idatzi zituen baina haren musika lan asko galdu dira. Monteverdi aldi berean, azken madrigalen egilea eta lehen opera egilea izan zen. Bestalde, XVI. mendeko azken polifonista bikaina eta XVII. mendeko lehen lirikoa izan zen. Liturgia musikan XVI. mendeko polifonia izan zuen oinarri; bestelako musikan, berriz, askatasunez jokatu zuen, eta hurrengo mendeetako musikagileen aitzindari izan zen. LanakVeneziara joan aurretik argitaraturikoak:
Zazpi operetatik hiru gorde dira:
Beste lan dramatikoak:
Madrigal bildumak:
Eliz musika:
Erreferentziak
Kanpo estekak
|