Share to:

Clickjacking

Clickjacking kasu bat, non leiho batean beste geruza ikusezin bat txertatzen den erabiltzailearen klika lapurtzeko.

Clickjacking (klik-lapurreta edo klik-bahiketa) Internet erabiltzaileak engainatzeko malware teknika da, informazio pribatua eskuratzeko edo hauen ordenagailuen kontrola lortzeko erabili ohi dena, eta iruzurrezko web-orri batean klikatuz abiarazten dena. Horrelako eraso batean, hainbat tresna erabiliz (script, iframe, CSS eta testu-kutxak), erasotzaileak erabiltzailearen datuak biltzeko ahalmena lortzen du bere menpe dagoen geruza batean, eta hainbat metodoren ondorioz erabiltzailearentzat ikusezin geratzen dena.

Deskripzioa

Clickjackingaren eraginkortasuna HTML web-orri baten kaltegabetasunari esker dator, ustekabeko ekintzak burutzea ahalbidetzen dituztenak. Teknika hau aurrera eramateko hainbat metodo daude:

  1. Guztiz ikusezina: biktimaren edukiaren zati bat 1x1-ko iframe batean sartzean datza eraso hau, erabiltzeak ikustea saihesten duena. Orduan, erasotzaileak iframe-a kurtsorearen azpian zentratzen du, erabiltzaileak klik egin dezan.
  2. Erakusle  jasoerak: interfaze fidagarriaren gainean div etiketa flotatzaile bat sortzen da. CSS-aren pointer-events propietatea ‘none’ bezala erabiliz, jasoerak div honetan gertatzen dira, informazio guztia jasotzen duena.
  3. Ebaketa: ‘onartu’ eta ‘itxi’ botoiak izan ezik, beste guztia ezkutatzean datza. Gainera, ezkutatutako horren ordez, erasotzaileak beste galdera bat jartzen du erabiltzaileak ikus dezan. Eraso honen aldaera bezala ere aurki daiteke banakako hitzen ordezkapena, sekzio osoarena baino.
  4. Gainezarpen gardena: leiho fidagarriaren gainean geruza garden bat sortzen da. Honek erabiltzaileak behean dagoen edukian klik egiten ari dela pentsatzea eragiten du. Klik bakoitza gordetzen da leiho gardenean, hau baita goiko aldean dagoen edukia.

Clickjacking kategoriak

  • Klasikoa: web-orrien geruza ikusezinetaz baliatzen da.
  • Like-lapurreta: Facebook-en tresnez baliatzen da.
  • Habiaduna: Google+ inguruan erabilitako metodoetaz baliatzen da.
  • Kurtsore-lapurreta: kurtsorearen itxura eta lokalizazioa aldatzen dituzten gertaeretaz baliatzen da.
  • Sagu-lapurreta: urruneko "RF link" bat erabiliz teklatua edo sagua konektatzen dituzten konexioetaz baliatzen da.
  • Bilatzaile-gabea: web-bilatzaileetatik kanpo lantzeko joerez baliatzen da.
  • Cookie-lapurreta: bilatzaile baten cookieen lorpenetaz baliatzen da.
  • Fitxategi-lapurreta: erasotutako gailua fitxategi-zerbitzari bezala muntatzeko gai da.
  • Pasahitz-kudeatzailearekiko erasoa: web-bilatzaileen betetze automatikoen akatsez baliatzen da.

Prebentzioa

Erabiltzaile atalean

NoScript

Mozilla Firefox-era gehi daitekeen add-on bat, ikusezin dauden pantailetan klikatzea saihesten duena.

NoClickjack

Google Chrome, Mozilla Firefox, Opera eta Microsoft Edge erabiltzen dutenentzako add-on bat, benetazko iframe-ekin talka egin gabe.

GuardedID

NoClickjack-ekin batera lan egiten duen babeserako produktu komertziala, kasu honetan Internet Explorer bilatzailearentzat.

Gazelle

Internet Explorer abiapuntutzat hartuta, Microsoft Research-ek egindako bilatzailea da, bere clickjacking-aren kontrako babes propioak dituena. Hemen, leiho baten edukiak beste baten gainean jar daitezke soilik ikusgarriak badira.

Intersection Observer v2

Elementu baten ikusgarritasunaren kontzeptua sortzen du, horrela, elementuak noiz dauden estalita jakitea ahalbidetzen du.

Zerbitzari atalean

Framekiller

Webgune jabeak haien erabiltzaileak babesteko erabili dezaketen JavaScript "snippet" bat. Baina hau ez da guztiz hutsezina, batez ere Internet Explorer erabiltzean, non iframe segurtasuna erraz alda daitekeen.

<IFRAME SECURITY=restricted>
X-Frame-Options

2009an Internet Explorer 8 bilatzailean sortutako HTTP goiburu bat, clickjacking-aren kontrako babes partziala eskaintzen zuena, eta beste bilatzaileek(Safari, Firefox, Chrome eta Opera) barneratu zutena denbora gutxira.

Content Security Policy

frame-ancestors zuzentarauak edukiaren txertaketak baimendu edo ezeztatu ditzake zuzenean, X-Frame-Options zaharkituz. Biak goiburu bezala aurkitzean, hau izango litzateke lehentasuna duena.

Historia

Clickjacking terminoa ingelesetik hartuta dago, Jeremiah Grossman eta Robert Hansenen esku sortua 2008an,[1] UI redressing bezala ere ezagutu zena. Ordezkoaren nahasketa arazoaren[2] aldaera bezala ikus daiteke clickjackinga. 2011ko Europar Batasunaren pribatutasun zuzentaraua, cookien legea bezala ezagutzen dena, erabiltzaileen datuak gordetzen dituzten webgune guztiak abisu bat jarri behar dutela esaten du. Azken aldian, abisu hau moldatzean oinarritzen den erasoa aurkitu da, abisuaren klika lapurtzeko eta beste webgune desberdin bat irekitzeko. Antzemandako erasoak ikusgarri ez den publizitatea barneratzen dute pribatutasunaren abisuan. Abisuaren edozein tokian klik eginda, publizitatearen webgunera bidaltzen dituzte erabiltzaileak.[3]

Erreferentziak

  1. «SecTheory - Internet Security» web.archive.org 2016-06-02 (kontsulta data: 2023-11-14).
  2. «clickjacking: The Confused Deputy rides again!» waterken.sourceforge.net (kontsulta data: 2023-11-14).
  3. (Ingelesez) News, SecurityWeek. (2016-01-08). «EU Cookie Law Abused in Clickjacking Campaign» SecurityWeek (kontsulta data: 2023-11-14).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya