Clifford Dupont
Clifford Walter Dupont (Londres, 1905eko abuztuaren 6a - Salisbury, 1978ko ekainaren 28a) rhodesiar politikaria izan zen. Rhodesiako lehendabiziko presidentea izan zen 1970etik 1976ra. Londresen jaio zen eta zuzenbidea ikasi zuen Cambridgeko Unibertsitatean. Bigarren Mundu Gerran Afrikako iparraldeko artilleriako ofizial gisa parte hartu zuen. Hego Rhodesia 1947an bisitatu zuen lehen aldiz, eta gero hara joan zen, baserri bat martxan jarri zuen lekura. Politikan 1958an sartu zen eta Rhodesiako Fronteko kide izan zen. 1964an, Ian Smithi boterera iristen lagundu zion eta Smithek lehen ministrorde izendatu zuen. Dupont Rhodesiaren aldebakarreko independentzia aldarrikapenaren sinatzaileetako bat izan zen 1965eko azaroaren 11n, nahiz eta aldarrikapenak ez zuen nazioarteko aitorpenik jaso. 1970ean errepublika aldarrikatu zen eta parlamentuak Dupont presidente aukeratu zuen. 1976an dimisioa eman zuen osasun arrazoiengatik. |