Code Noir

Code Noir (frantsesez, Arautegi Beltza) Luis XIV.a Borboikoak 1685. urtean emandako dekretua izan zen. Arautegiak Frantziar Inperio Kolonialaren esklabotza baldintzak zehaztu zituen, pertsona beltz askeen eskubideak murriztu zituen, Erromatar Eliza Katolikoaz kanpoko erlijioaren praktika debekatu zuen, eta judu guztiak Frantziako Erresumaren kolonietatik kanporatzea agindu zuen.
Artikuluen adibideak
| « | 14. art.- Jabeak lur santuan eta hilerrietan ehortzaraziko ditu bere esklabo bataiatuak; bataiatzeke hildako esklaboak urruneko zelairen batean lurperatuko dira gauez.
15. art.- Erasotzeko armak eta eskumakila lodiak eramatea debekatzen zaie esklaboei; zartailua eta armen konfiskazioa izango dira zigorra, harrapatzen duenaren mesedetan (...). 16. art.- Era berean jabe desberdinen esklaboei egunez edo gauez bilerak egitea debekatzen diegu; gorputz zigorra ezarriko da, eta hau ez da zartailu zigorra edo lislore zigorra (burdina gorituaz bizkarrean seinalatzea) baino gutxiago izango; eta berriz edo beste zirkunstantzia larriagoetan (baldin badira) gertatuz gero, heriotza zigorra ezar dakieke, epaileen ebazpenen arabera. Gure meneko guztiei gomendatzen diegu matxinaturiko esklaboak jazartzea eta presondegira eramatea, nahiz eta ofizialak ez izan eta atxilotze agindurik ez izan (...) |
» |
—[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri | ||
.
Kode Beltzaren indargabetzea 2025ean
2025eko maiatzaren 10ean, Esklaboen Salerosketaren, Esklabutzaren eta Haien Abolizioaren Oroimenaren Egun Nazionala zela eta, François Bayrou Frantziako lehen ministroak esklabutzari buruzko Kode Beltza indargabetuko zuela agindu zuen.<ref>Txantiloi:Webgunearen aipamena}ref>
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









