Colectiv
Colectiv 2019ko Alexander Nanau errumaniar zinema zuzendarien dokumental filma da.
2019ko Veneziako Mostran estreinatu zen.[1] Europako dokumental film onenaren 2020ko Europako Zinemaren Saria irabazi zuen.[2] 93. Oscar Sarietan bi saritarako izendatu zuten: Nazioarteko film onenaren Oscar Saria eta Dokumental onenaren Oscar Saria.[3]
Sinopsia
Colectiv aretoko sutean erredurak izandako biktimetako asko erietxean hil ziren hurrengo egunetan. Susmoak piztu zituen hildakoen kopuru handiegiak, erietxeratutako batzuen erredurak ez baitziren bereziki larriak. Catalin Tolontan errumaniar kazetariak eta Gazeta Sporturilor kirol-egunkariko bere lankideek Errumaniako osasun publikoaren barruko ustelkeria ikertu eta salatu zuten, eta agerian utzi Errumaniako erietxe askotan erabilitako desinfektatzeko produktuak diluituz egindako iruzurrak ondorio hilgarriak izan zituela kasu askotan. Tolontanek eta taldekideek ez ezik, Vlad Voicolescu Errumaniako Osasun ministro berriak ere baimena eman zioten Alexander Nanau zuzendariari beren eguneroko lanetan eta gatazketan filmatzeko, eta baimen hori oso ondo baliatu zuen Nanauk eskuarki oso urrundik ikusten diren errealitate batzuk ikusleari bertatik bertara erakusteko.[4]
Erreferentziak
- ↑ «Colectiv» Veneziako Mostra.
- ↑ «COLLECTIVE WINS BEST EUROPEAN DOCUMENTARY AT 2020 EUROPEAN FILM AWARDS» FilmNewEurope.com 2020-12-14.
- ↑ «'Mank'-ek lortu ditu Oscar sarietarako izendapen gehien» Berria 2021-03-15 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ Juan Luis Zabala. (2021-01-13). «Etsitzeko zein fedea izateko» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
| Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









