Consuelo Osa
| Consuelo Osa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Mutriku, 1922ko urriaren 22a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2015eko apirilaren 23a (92 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | pilotaria |
| Izengoitia(k) | Consuelo |

Consuelo Osa San Martin (Mutriku, Gipuzkoa,1922ko urriaren 22a - Ibidem, 2015eko apirilaren 23a)[1] erraketista profesionala izan zen. Consuelo izenarekin jokatu zuen, aurrelari postuan, Sevilla eta Bartzelonako frontoietan.[2]
Biografia
Consuelo, bere herrikide Milagros Uranga Galdos bezala, erraketista profesionala izan zen.[3] 1941etik 1948ra jokatu zuen Sevillako Sierpes frontoian eta Bartzelonako Barcelona eta Deportivo frontoietan.[4]
Aitzindariak
Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen erraketisten jaioterrietan.
2019ko martxoaren 21ean Raketistak, lehen eta orain dokumentala proiektatu zuten Mutrikuko Zabiel kultur etxean.[5]
Erreferentziak
- ↑ «Esquelas y Necrologicas | Eibar | Consuelo Osa San Martín | diariovasco.com» canales.diariovasco.com (kontsulta data: 2023-01-17).
- ↑ «Consuelo Osa San Martín Consuelo | Raketistak» datubasea.raketistak.com (kontsulta data: 2023-01-14).
- ↑ «Consuelo Osa posatzen 1 | Raketistak» datubasea.raketistak.com (kontsulta data: 2023-01-14).
- ↑ «F. Bartzelonako kuadroa: raketistak eta palistak | Raketistak» datubasea.raketistak.com (kontsulta data: 2023-01-14).
- ↑ «'Raketistak, lehen eta orain' dokumentalaren proiekzioa (Mutriku)» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2023-01-15).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









