Share to:

Copreci

Copreci
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreaEtxetresna elektrikoa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formakooperatiba
JabeaFagor Taldea
Historia
Sorrera1963
webgune ofiziala

Copreci S. Coop. etxetresna elektrikoetarako eta elektronikoetarako osagaiak ekoizten dituen enpresa da. 1963. urtean sortu zen Aretxabaletan eta bertan du egoitza nagusia. Mondragon Korporazioko kide da gaur egun.

Aretxabaletako lantegiaz gain Italian, Txekiar Errepublikan, Turkian, Mexikon, Brasilen, Txinan eta Estatu Batuetan ere baditu lantegiak. Euskal Herrian ere badu bigarren lantegi bat, Altsasun hain zuzen ere.

Historia

Hasiera

Copreci 1963. urtean sortu zuten 40 lagunek. "Cooperativa de precisión" izenaren akronimoa izan zen, izan ere sukalde, berogailu eta ur berogailuetarako gas txorrotak eta segurtasun balbula elektromagnetikoak fabrikatzea baitzuen helburu. Trenbidearen beste aldean eraiki zuten enpresa, herriaren hegoaldean. Trenbidea igarotzeko zubi handi bat eraiki behar izan zen. 1975. urterako dagoeneko 900 langile zituen. Aretxabaletaren hazkunde demografikoaren erantzuleetako bat izan zen.

Nazioarteko zabalkundea eta kalitate zigiluak

1988. urtean Ariane espaziontziaren proiektuan hartu zuen parte. Harako presio bidezko sentsoreak ekoiztu zituen. Dagoeneko ekoizpenaren %70a esportatzeko egiten zuen eta Mexikon bigarren lantegi bat ezartzea erabaki zuen. Mondragon Korporazioaren baitan aurreneko enpresa izan zen atzerrian lantegi bat eraikitzen. 1991. urtean Txekiar Errepublika aukeratu zuen nazioarteko bigarren lantegia ezartzeko.

Hurrengo urteetan kalitatezko zigiluen aldeko apustua egin zuen. 1991. urtean AENOR-AFAQ kalitate ziurtagiri bateratua lortu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengoa eta Espainiar Estatuko zazpigarrena izan zen ziurtagiri hau eskuratzen. 1992an Filipe Printzearen saria, Euskaliten Zilarrezko Q saria eta ondoren Urrezko Q saria jaso zituen. Hiru urtez jarraian (1991, 1992 eta 1993) Bosch-Siemensek emandako "Urrezko Q" aitortza lortu zuen.

2002 eta 2004 artean lantegi berriak eraiki ziren hiru kontinentetan; Italian, Turkian, Brasilen eta Txinan. 2010an Altsasun zegoen Isphording enpresa alemaniarra eskuratu eta "Copreci Altsasuko" sortu zen[1]. Ondoren etorriko ziren Txinako bigarren lantegia eta Estatu Batuetakoa[2].

Honako hauek dira Coprecik munduan zehar dituen lantegien egoitzak:[3]

  1. Euskal Herria Aretxabaleta (Euskal Herria) - 1963
  2. Mexiko Guadalajara (Mexiko) - 1989
  3. Txekia Dvorce (Txekiar Errepublika) - 1991
  4. Italia Conegliano (Italia) - 2002
  5. Turkia Gebze (Turkia) - 2003
  6. Brasil Taubaté (Brasil) - 2003
  7. Txinako Herri Errepublika Zhuhai (Txina) - 2004
  8. Euskal Herria Altsasu (Euskal Herria) - 2010
  9. Txinako Herri Errepublika Kunshan (Txina) - 2016
  10. Ameriketako Estatu Batuak Little Rock, Arkansas (Estatu Batuak) - 2017

Aretxabaletako egoitza handitu egin dute azken urteotan eta horretarako zubia lehenengo eta ondoren aparkaleku handia kendu zituzten[4][5]. Coprecik dagoeneko 1.970 langile ditu eta horietako 670 langilek Aretxabaletan egiten dute lan[6].

Berrikuntza teknologikoak

XXI. mendean berrikuntza teknologikoak garatu eta aurkezten jarratu zuen eta 250 patentetik gora ditu.[6][7]

  • "Smart cooking", gas bidezko gaineko sukaldeetan aplikatu zena
  • "Remotion", gas bidezko berogailuen eragingailua
  • ECOOK, indukzio berdea[8]
  • BLDC elektroponpa, Brushless teknologia duena
  • "Ecoflow" gas estufen mandoak[3]

Ekoizpen eremuak

Hiru atal nagusitan banatzen dira Coprecin ekoizten diren gaiak:[6]

  • Gasaren kondukzioa, kontrola eta erregulazioa
  • Motorren kontrola eta erregulazioa
  • Elektronika

50. urteurrena: Mendiak Jarraian

2013. urtean Coprecik 50. urteurrena ospatu zuen. Hainbat ekitaldi izan ziren urtean zehar; hitzaldiak, erakusketak...

Denetan aipagarriena herriko bost mendizale gaztek egin zutena izan zen. Urte hartako irailaren 21ean Debagoieneko 50 mendi tontor jarraian igo zituzten. 88 kilometrotako ibilbidea izan zen, Aretxabaletan hasi, Arlaban mendilerroa igaro, ondoren Aizkorri, Urbia, Kurtzebarri eta azkenean Aretxabaletan bertan amaitu zuten. 19 ordu inguru erabili zituzten ibilbidea osatzeko[9].

Erreferentziak

  1. «Copreci - Copreci Altsasuko en la revista MAB Hostelero» www.copreci.com (kontsulta data: 2022-02-25).
  2. (Gaztelaniaz) «Copreci abrirá una fábrica en EEUU» Tulankide (kontsulta data: 2022-02-25).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Una exposición muestra los 54 años de historia de la cooperativa Copreci» El Diario Vasco 2017-11-16 (kontsulta data: 2022-02-25).
  4. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Aretxabaleta permitirá la ampliación de la empresa Copreci» www.noticiasdegipuzkoa.eus (kontsulta data: 2022-02-25).
  5. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Copreci ampliará su actividad industrial en Aretxabaleta» www.noticiasdegipuzkoa.eus (kontsulta data: 2022-02-25).
  6. a b c «Copreci - Copreci, una cooperativa con ADN internacional» www.copreci.com (kontsulta data: 2022-02-25).
  7. «Copreci - 50 urte» www.copreci.com (kontsulta data: 2022-02-25).
  8. (Ingelesez) «Copreci Repair Honiton - Get Ecook 7G.? . . 41F60-R . . . . Pot 10015 fixed by Electronic Partners» Electronic Partners UK 2019-12-11 (kontsulta data: 2022-02-25).
  9. «Mendi lasterketa» mendilasterketa.blogspot.com (kontsulta data: 2022-02-25).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya