Cuadonga
| Covadonga Cuadonga | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | Asturiasko Printzerria |
| Probintzia | Asturiasko probintzia |
| Asturiasko kontzeju | Cangues d'Onís |
| Koordenatuak | 43°18′44″N 5°03′32″W / 43.31211°N 5.05888°W |
![]() | |
| Altitudea | 257 m eta 163 m, itsas mailaren gainetik |
| Arkitektura | |
| Azalera | 3,79 km² |
Covadonga, asturieraz Cuadonga, eta ofizialki Cuadonga/Covadonga, Espainiako iparraldeko Cangues d'Onís udalerrian dagoen parrokia bat da, Asturias erkidegoan. Europako Mendien Parke Naturalan dago.
Bere 2,54 km²-tan 70 pertsona bizi dira (2004). Itsas mailatik 257 metrotako garaieran dago, Auseva mendiaren magalean eta Cangues d'Onís udalerritik 11 kilometrotara kokatzen da.
Multzo monumentala
Asturiasko multzo monumental bisitatuena du. Covadongako Amabirjinaren (bertakoek La Santina deitua, Santatxoa alegia) omenezko Santutegia da, Covadongako guduaren oroimenez ere egina dago.
Covadongako Leize Santua
Leize Santua nabarmentzen da, bertan Covadongako Ama Birjina irudia eta Pelaioren hilobia kokatzen diren Kapera Sagrarioa dago. Kondairaren arabera, Covadongako Gudan zehar Pelaio eta bere gizonak leku honetan gorde omen ziren.
Covadongako Santa María la Real Basilika

Lehen aipaturikoaren alboan Covadongako Santa María la Real Basilika dago. Roberto Frassinellik burutua, 1877 eta 1901 urteen artean Federico Aparici arkitektuak eraiki zuen, neoerromaniko erakoa da eta oso-osorik kareharri arrosaz eraikita dago.
San Pedroko monasterioa
Zelaigunea

Gainera, Basilikaren zelaigunean honako hauek daude:
- Kapitulu-etxea
- 1964ko Pelaioeren brontzezko estatua, Eduardo Zaragoza eskulturgilearen lana.
- «La Campanona» edo (euskaraz: Kanpaitzarra), garaieraz hiru metro eta pisuz 4.000 kilo dituen kanpaia, 1900an Sortini italiar eskulturgileak La Felgueran eraikia, Sizzo-Norice kondeak eta Luis Gómez Herrerok dohaintzan eman zuten. Parisko Nazioarteko Erakusketan lehen saria irabazi zuen.
- 1857ko Garaioenaren Gurutzearen erreplika den obeliskoa, Montpensierreko dukeek «El Repelao» izeneko lekuan altxatu zuten, usadioaren arabera bertan Pelaio errege koroatu omen zuten.
Covadongan lurperatutako erregeak
Leize Santuan honako Asturiasko erregeen hilobiak daude:
Ingurugiro naturala
1918ko uztailaren 22an, Covadongako guduaren 12. ehun urterrena zela eta, Covagondako Mendi Parke Naturala sortu zen, Espainiako lehenbiziko Parke Naturala, 1995an gainontzeko Europako Mendietara eginiriko handiagotzearekin Europako Mendietako Parke Naturala deitzera igaro zen.
Eremu honetan Europako Mendien Sortaldeko Mendigunea kokatzen da, mendigunerik zabalena da, bere mendirik garaiena 2.596 metro dituen Peña Santa delarik. Mendigune honetan Covadongako aintzirak kokatzen dira, Enol aintzira eta Ercina antzirek osatzen duten multzo osoari deitzeko erabiltzen den izendapena da.
Kirolak
Leku hau txirrindularitza munduan oso ezaguna da, bertan 1983tik aurrera Espainiako Bira askoren etapak amaitu izan ohi dira, bere gogortasuna eta maldengatik ospetsua den antziren igoera ospatu ohi delarik.
Iruditegia
-
Covadongako Basilikaren barnekaldea
-
Basilika gauez.
-
Leize Santua.
-
Basilikaren aurrekaldeko zelaigunea.
-
Basilikaren aurrekaldea.
-
Leize Santua
Kanpo estekak
- Covadongako Santutegiaren webgune ofiziala. (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
- Covadongako Errege Lekuaren webgunea. (Gaztelaniaz)
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










