Cued speech
Cued Speech edo hitz osatua pertsona gorrekin edo entzumen-desgaitasuna dutenekin komunikatzeko aukera ematen duen sistema bat da. Ezpain irakurketa eta eskuzko keinuak konbinatuz sortzen den sistema bat da. Ezpain irakurketak hitzak adierazten dituzte eta esanahi linguistikorik ez duten eskuen keinuek osagarritzen dituzte. Sistema hau gorren irakaskuntzan oso erabilia da. Euskarazko aldaera ez dago.

Jatorria
Cued Speech XX.mendeko 60.hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen. Sortzaile nagusia Washingtonen dagoen Gallaudet Unibertsitateko R. Orin Cornett irakaslea izan zen. Irakasle honek ikasle gorrekin egindako lanari esker jaiotzez gorrak ziren umeek ahozko maila linguistikoa oso kaxkarra izaten zutela ikusi zuen eta, sarritan, nahiz eta ezagupen handiak izan, ondoren ahozko hizkuntzaren ulermenean arazo franko izaten zituzten. Normalean gor horiek ez zuten ahotsa eta fonemen benetako baloreak ezagutzen eta horregatik fonemen bereizketa erraztuko zuen sistema bat asmatzea bururatu zitzaion.
Ahozko hizkuntzaren bidean sortzen zaizkien desorekak
Hau guztia hobeto ulertzeko zera jakin behar da: haur gor gehienak ez dira mutuak (mutu funtzionalak dira) eta ahozko hizkuntza ikasteko gaitasuna eta beharra dute. Horregatik ume horiekin esfortzu berezi bat egin behar da ahalmen horiek ez galtzeko. Zoritxarrez jaiotzez gorrak direnek inoiz ez dute haien ahotsa edo besteena ezagutuko eta arazoak izango dituzte beti soinuen balioak eta erabilerak ondo ulertzeko.
Ahozko hizkuntza ikasteko prozesuan jaiotzez haur gorrei planteatzen zaizkien arazoak mota askotakoak dira.
- Ahozko hizkuntza erabiltzeko gaitasun eza (Greogory eta Mogford, 1981).
- Ahozko komunikazioan patroi komunikatzaile eskasak (Truax, 1978).
- Irakurketa eta idazketaren ikasketa mugatua
- Norberak duen beraren irudi pertsonalaren desoreka
- Hiztegi eskasa eta mugatua (Geergs eta Moog 1978, Conrad 1979).
- Inguruaren ezagupen escasa. Horren ondorioz besteekiko interakzioa oso mugatuta gelditzen da (Levy Shiff eta Hoffman 1985, Kyle eta Allsop 1985).
Zertan datza?
Berez eskuaren aldaera desberdinak dira antzekotasuna gordetzen duten fonemen errealizazioak bereizteko. Sisteman bokalak bereizteko hiru toki markatzen dira:
- /a/ bokala aurpegian
- /e/ eta /o/ bokalak kokotsan
- /i/ eta /u/ eztarrian
Kontsonanteak bereizteko eskuaren zortzi forma desberdinak markatu egiten dira, goiko ilustrazioan agertzen direnak alegia. Horren arabera /pa/ esaten badugu, behatz erakuslearekin aurpegia markatuko dugu. Horri esker haurrak ez du silaba hori oso antzekoak diren besteekin nahastuko, /ka/rekin adibidez.
Arazoak
Sistema honek planteatzen dituzten arazoak:
- Gorren presentzia nabarmendu egiten du eta hori zenbait pertsonentzat arazo bat izan daiteke.
- Koordinazio handia eskatzen du.
- Pertsona gorraren ingurukoek ikasi beharra.
Dena dela, ikasteko prozesuan asko erabiltzen bada, eguneroko ezpain irakurketan normalena baztertzea izaten da.
Cued speech hizkuntza desberdinetan
Bibliografia
- (Gaztelaniaz) Torres, S.: La Palabra Complementada (Cued Speech) Madril: CP, 1988.
- (Gaztelaniaz) Garcia, J.M; Perez, J: El niño con déficit auditivo en el aula. Desarrollo, comunicación e intervención. Murtzia: DM, 2010.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Britania Handiko Cued Speech elkartea
- (Ingelesez) YouTuberen bideoa
- (Frantsesez) ALPC elkartea
Ikus, gainera
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









