Cunchas
| Cunchas | |
|---|---|
| Deskribapena | |
| Mota | idiofono |
Cunchas (euskaraz: «Maskorrak») Galiziako musika tradizionalean erabiltzen den musika tresna bat da, igurtzitako idiofonoen multzokoa.[1] Normalean bieiraren maskorrak izaten dira eta abeslariak, panderoak edo gaitak laguntzen dituzte.[2]
Deskribapena
Bieira handiaren (Pecten maximus) bi oskolek osatzen duten musika tresna naturala da. Oskolaren itxuraren eta tamainaren arabera aterako den soinuaren intentsitatea eta tinbrea desberdina izango da. Komeni da ahal den eta ahurrenak izatea, bestalde oskola zenbat eta handiagoa izan soinua grabeagoa izango da, oskol txikiagoek soinu agudoagoa ateratzen dute.[1]
Teknika
Ezkerreko eskuaren erpurua eta hatz erakuslea biribildua ez den oskolaren aldean jartzen dira, zati ahurra eskuari begira dutela. Beste hatzak eremu biribilduan jartzen dira. Eskuineko eskuak beste oskola ere alde biribildugabetik eusten du, erpurua alde ganbilean eta gainerako hatzak alde ahurrean dituela.[1]
Eskuineko eskuak gidatzen du nahi den erritmoa beste oskola joz edo urratuz.[1]
Tinbre-aldaketak oskolaren erdigunean edo oskolaren ertzetik gertuago joz lortzen dira. Ezkerreko eskuak aldaketa hauetan laguntzen du, eusten duen maskorra hurbilduz edo bereiziz, hau da, maskorraren eta eskuaren artean sortzen den soinu-kutxa handituz edo txikituz.[1]
Historia

Ez da zehazki ezagutzen noiz hasiko zen gizakia bieira maskorrak kolpatzen baina adituen ustetan hominidoen musika tresna zaharrenetarikoak dira hezurren, makilen edo maskorren kolpatzeak.[3]
Erdi Paleolitoko hominidoek ehorzketak egiten zituztenean erritualak egiten zituzten eta pentsatzekoa da nolabaiteko musika lagungarri izango zutela. Garai hartako indusketatan perkusioz zizelkaturiko hezurrak aurkitzea nahiko ohikoa da. Bestalde jakina da kostaldeko eremuetan bizi ziren gizakiak moluskuez elikatzen zirela, izan ere kostaldeko aztarnategietan moluskuen maskorren metaketak aurkitu dira.[3]
Goi Paleolitoan dagoeneko Homo sapiens-aren aztarnak aurkitzen dira. Garai honetan, objektu litiko eta hezurrezkoak berriro agertzen dira, hala nola arraskagailuak eta urragailuak, gero eta espezializatuagoak diren beste batzuekin batera.[3] Adolfo Salazarrek Almeríako Zájarako haitzuloan zulo bat duen bieira maskor bat deskribatu zuen eta igurtzizko idiofono bat izan zitekeela ondorioztatu zuen.[4]
Cunchak musika tresna kontsideratzea kontu nahiko berria da hala ere. Leandro Carrék Diccionario galego-castelán (1951) hiztegian panderoarekin edo gaitarekin lotzen ditu urte berean: "Elkarren kontra erritmoan igurzten direnean, zati ganbil eta ildaskatuan, panderoari edo gaitari laguntzen diotenak abesti alai eta herrikoietan, ruada eta foliadatan". Franco Granderen hiztegiaren bigarren edizioan (1972) ere horrela esaten da: "bieira oskol parea erabiltzen dira panderoari edo gaitari laguntzeko abesti popularretan".[5]
Erreferentziak
- ↑ a b c d e «Raspados» instrumentosgalegos.gal (kontsulta data: 2025-12-25).
- ↑ «GALERIA DE IMAXES DE INSTRUMENTOS MUSICAIS» recursos.edu.xunta.gal (kontsulta data: 2025-12-25).
- ↑ a b c Os Instrumentos Musicais na Tradición Galega » Cunchas. (kontsulta data: 2025-12-25).
- ↑ Adolfo Salazar. (1953). Buenos Aires (Espasa-Calpe). La música en las cuevas. En La música en España., 15-23 or..
- ↑ «Dicionario de dicionarios» ilg.usc.gal (kontsulta data: 2025-12-25).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









