DPCM
DPCM, PCM-en oinarritzen den uhin formadun kodeatzailea da. Hala ere, seinaleen laginetan oinarritutako hainbat erraztasun ere baditu. Kodifikatu nahi den seinale analogikotik hasten da (denboran jarraia). Lehenengo pausoa laginketa prozesua da (aldi erregular jakin batzuetan seinalearen balioa hartzea). Horrekin, senale diskretu bat lortzen da (denborazko serie erregularez osatua). Hurrengo pausoa, kuantifikazioa da: aurrez ezarritako nibel batzuetan (amplitudeak) eta bi aukera daude:
- [1go aukera] elkarren segidan dauden bi laginen balioa hartzen da, lehengoaen balioari bigarrena kentzen zaio, emaitza kuantifikatu eta kodifikatu egiten da.
- [2.aukera] aurreko laginetan oinarrituz hurrengo laginen balioa aurreikusten da eta benetako laginaren ata aurreikusitakoaren (emaitza aurreikusitakoaren errorea da) kenketa kalkulatzen da, errorea kuantifikatu eta kodifikatu egiten da.
2 aukera hauetako bat aplikatuz epe laburrean seinalearen erredundantzia ezabatzen da eta 4. mailako konpresio faktoreak lortzen dira (fitxategiaren tamaina lau aldiz zatitzen da). Bi laginen arteko diferentzia egiten denez, emaitzaren balioa murriztu egiten da zero ere gerturatuz eta horrela bit gutxiago behar dira kodifikatzeko eta fitxategiaren tamaina txikitu egiten da. Laburbilduz, “diferentzi” seinalearen potentziala jatorrizko senale originala baino askoz txikiagoa da. Jarraian, kodifikatzailearen eta deskodetzailearen bi bertsioen diagramak ikus daitezke.
Lehenengo aukera (jarraian dauden bi laginen kenketa)
Kodifikatzaileak diferentzialaren funtzioa betetzen du (deribatzale izenaz ere ezaguna), bestalde dekodifikatzaileak metatzaile bezala aritzen da (integratzaile). Kuantifikatzaileak, (Q)bit kopurua gutxitzen du, alderantzizko kuantifikatzaileak berriz, (Q-1) hasierako seinale diskretuaren bit originalak berreskuratzen dituen.
2.Bertsioa [sintesi bidezko azterketa]
Deskodetzailea kodifikatzailean gorputzeratzea
2.Aukera (laginaren aurreikuspena)
Aurreikustaile linealaren eransketa
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez) DPCM-ren azalpen sakonagoa
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.












