DSpace
| Jatorria | |
|---|---|
| Egilea(k) | Massachusettseko Teknologia Institutua eta HP Labs (en) |
| Sorrera-urtea | 2002 |
| Azken bertsioa | 10.0 |
| Ezaugarriak | |
| Euskarria | Java makina birtual |
| Programazio-lengoaia | Java eta Angular |
| Irakur dezake | Preservation Metadata: Implementation Strategies (en) |
| Idatz dezake | Preservation Metadata: Implementation Strategies (en) |
| Egile-eskubideak | copyrightduna |
| Lizentzia | 3-clause BSD License (en) |
| Kokapena | |
| Bilduma | Social Sciences and Humanities Open Marketplace (en) |
| Ekoizpena | |
| Garatzailea | DuraSpace (en) |
| Fikzioa | |
| Erabiltzen du | Jakarta Server Pages (en) |
| dspace.org | |
| Iturri-kodea | https://github.com/DSpace/DSpace |
DSpace bilduma digitalak administratzeko software irekia da, erakundeetako gordailu digitaletarako soluzio gisa eskaintzen dena. Era askotako datuak onartzen ditu: liburuak, tesiak, argazkiak, filmak, bideoak, ikerketa-datuak eta beste batzuk. Datuak bilduma bateko itemetan antolatzen dira, eta bilduma bakoitza komunitate batekoa izan daiteke. Liburutegi, unibertsitate, ikerketa-zentro eta kultur arloko erakunde publikoetan erabili ohi da.
Kodea 2002an askatu zuten, HP eta MITen arteko aliantzaren ondorioz. BSD lizentzia bidez zabaltzen da, erabiltzaileei softwarea behar bezala pertsonalizatzeko edo hedatzeko aukera ematen diena.
Mundu mailako ikerketa-erakunde askok DSpace erabiltzen dute gordailu digitaletako hainbat beharri erantzuteko:
- Gordailu instituzionalak
- Ikasteko objektuen gordailuak
- Tesi elektronikoak (eTheses)
- Erregistro elektronikoen administrazioa
- Preserbazio digitala
- Item digitalen argitalpena
Duen webgune ofizialaren arabera munduko 3.000 erakunde baino gehiagotan instalatuta dago DSpace.[1] Horietako batzuk dira Euskal Herriko Unibertsitatea (ADDI izeneko gordailua kudeatzeko) eta Mondragon unibertsitatea.
Gordailu digitaletarako beste soluzio batzuk badira, hala nola E-Prints edo Fedora Commons.
DSpace Fundazioa
2007ko uztailaren 17an, HP eta MITek batera iragarri zuten DSpace Foundation erakundea sortuko zela, irabazi asmorik gabeko erakundea, DSpace komunitateari lidergoa eta euskarria eskaintzeko asmoz.
DuraSpace eta LYRASIS
2009ko maiatzaren 12an, Fedora Commons-ek (ez du zerikusirik Fedora Core eta Red Hat-ekin) eta DSpace Fundazioak DuraSpace izena duen irabazi-asmorik gabeko erakunde bateratua sortu zuten, duten misio komunean lankidetza bultzatzeko.[2] Helburua da lidergoa eta berrikuntza eskaintzea hodeian oinarritutako kode irekiko teknologietan, batez ere liburutegi, unibertsitate, ikerketa-zentro eta kultura-ondareko erakundeetarako. DuraSpace-k lidergoa eta euskarria eskaintzen die DSpace zein Fedora Commons komunitateei.
DuraSpace eta LYRASIS fundazioek bat egin 2019ko uztailean, eta orain LYRASIS da lidergoa eta euskarria ematen dituena.
Ezaugarriak
Bere ezaugarri nagusiak hauek dira[3]:
- Eduki digitalak gorde, katalogatu, kudeatu eta sareratzeko aukera anitzak ematen ditu.
- Hainbat formatutako dokumentuak biltzeko aukera: testuak, irudiak, audioak, bideoak, ikerketa datuak, erreferentziak eta bestelako formatuak onartzen ditu.
- Datuak item moduan antolatzen dira, itemak bilduma baten zati dira eta bildumak komunitate baten kokatzen dira.
- Biltegiak euren artean datuak elkartrukatzeko eta erregistroak deskribatzeko dauden nazioarteko protokolo eta estandarrak betetzen ditu.
- BSD lizentziapean banatzen da.
Garapen komunitarioaren eredua
DSpace komunitatearen garapen-ereduak Apache Software Foundation-enean oinarritzen da. Erabiltzaileak oinarrian daude eta horien arteko batzuek garatzaileen azpimultzoa osatzen dute. Azken horietako batzuek nukleoaren kodea garatzen kolaboratzen dute eta laguntzaile horien garapena banaketa batean biltzen da, ebaluatzaile talde baten (committers deitutakoak) esku jarriz. Talde horren lana da kodeak garapen-dokumentazioaren jarraibideak betetzen dituela bermatzea, eta DSpace garatzeko estrategian benetan laguntzen duela (estrategia hori ere komunitate osoak erabakitzen du).
Teknologia
DSpace Javaz dago idatzita eta datu-base erlazional batean oinarritzen da, PostgreSQL eta Oracle aukeran eskainiz. Bi interfaze ditu, bata klasikoa (JSPUI), JSP eta Java Servlet API teknologietan oinarrituta, eta bestea (XMLUI) Apache Cocoon-en (XML eta XSLT erabiliz) oinarritua. OAI-PMH protokoloarekin guztiz bateragarria da DSpace, eta METS (Metadata Encoding and Transmission Standard) software-paketeak esportatzeko gaitasuna du.
Euskal Herrian
Gutxi gorabehera, 1.200 erakundek DSpace erabiliz landu dituzten euren biltegi digitalak. Horietatik, 820 hezkuntzan dihardute, batez ere unibertsitate mailan. Adibidez, Kataluniako unibertsitate eta erakundeetan oso erabilia da. Besteak beste: UOC, Universitat de Lleida, Universitat de Girona, Materials Docents en Xarxa edota Tesis Doctorals en Xarxa[4][5] DSpace-rekin eginak daude.
Euskal Herrian, 2011an, erakunde batzuek software honetan oinarritutako biltegi digitalak erabiltzen zituzte, haa lnola, Eusko Jaurlaritzaren Liburuklik, Sancho El Sabioren Euskal Memoria Digitala eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Academica-e.[3]
Erreferentziak
- ↑ DuraSpace Registry - Duraspace.org. .
- ↑ «Home - Duraspace.org» Duraspace.org.
- ↑ a b Martínez, Uxune. (2011-11-14). «DSpace: Biltegi digitalak kudeatzeko softwarea – Ingumak Laborategian» UEU (kontsulta data: 2025-07-08).
- ↑ «TDX (Tesis Doctorals en Xarxa)» www.tesisenred.net (kontsulta data: 2025-07-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «TDX se estrena con nueva versión de software e implementación de la imagen CORA» CSUC (kontsulta data: 2025-07-08).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









