Dalit Panthers
| Dalit Panthers | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | erakundea eta literary movement (en) |

Dalit Panthers edo Dalit Panterak mugimendua sortu zuten Indian, AEBetako Pantera Beltzak inspirazio hartuta, 1972ko maiatzaren 29an. Erakundeak helburu nagusia kasta diskriminazioaren aurka borrokatzea zuen.[1] Mugimenduaren anagrama nagusia pantera bat zen.[2]
Historia
Dalit Panterak mugimendu iraultzailea sortu zuten Indian,[3] AEBetako Pantera Beltzak inspirazio hartuta. Kasta sistemak zekarren zapalkuntzaren aurka borrokatzeko antolatu ziren Mumbai hirian. Dalit hitzak "zapalduak" esan nahi du sanskritoz eta "ukiezinak" eta antzeko kontzeptuak alboratzen lagundu zien kasta baxuenetako herritarrei.[2]
Egoera muturrekoa zen, kasta baxuenetako emakumeak kalean biluzik ibilarazten baitzituzten askotan eta muturreko bortizkeria jasaten zuten. Dokumentatuta dago, behin begiak atera zizkiotela gizon dalita bati, kasta baxukoa izateagatik. Mugimendu honek komunitatea ahaldundu zuen eta protesten, literaturaren eta aktibismo politikoaren bidez, gizarteari kritika sakona egin zioten marxismoaren ideiak uztartuta. Oihartzun handia izan zuen Indiako gizarte aldaketan.[2]
Mahar idazle eta poeta talde batek zuzendu zuen, besteak beste, Raja Dhale, Namdeo Dhasal eta J. V. Pawar. 25. Independentzia Eguneko ospakizunetan Dalit gazteen artean gero eta handiagoa zen atsekabeari erantzunez sortu zen. J.V. Pawar eta Namdeo Dhasal poeta-idazleek Dalit Panthers sortu zuten, Independentzia Eguneko jaia boikotatzera bultzatuz, "Independentzia Egun Beltza" deituz. Mugimenduaren unerik gorenak 1970eko hamarkadatik 1980ko hamarkadara arte iraun zuen.
Pantera Beltzekin gertatu zen bezala, autodefentsa armatua defendatu zuten; urte batzuk geroago asko budista bihurtu ziren, "Dalit Buddhist Movement" bezala ezagutuak izan zirelarik.[4]
Bibliografia
- Harish S. Wankhede, From Panthers to Political Dalits: Revisiting the Legacy of Dalit Panthers in India.[5]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Pien, Diane. (2018-08-17). «Dalit Panther Movement (1972-1977)» BlackPast.org (kontsulta data: 2026-05-29).
- ↑ a b c «Gaurko egunez: Dalit Panterak mugimendua sortu zuten Indian, AEBetako Pantera Beltzak inspirazio hartuta» Argia (kontsulta data: 2026-05-29).
- ↑ (Ingelesez) Omvedt, Gail. (1995). Dalit Visions: The Anti-caste Movement and the Construction of an Indian Identity. Orient Longman ISBN 978-81-250-0636-7. (kontsulta data: 2026-05-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Peligro, Doctor. (2021-05-04). «Los Panteras Negras que llegaron de Bombay» Agente Provocador (kontsulta data: 2026-05-29).
- ↑ https://www.researchgate.net/publication/385897862_From_Panthers_to_Political_Dalits_Revisiting_the_Legacy_of_Dalit_Panthers_in_India
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Dalit Panthers erakundearen webgune ofiziala.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









