Share to:

 

Daniela Fejerman

Daniela Fejerman

(2012)
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1964 (60/61 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria eta gidoilaria

IMDB: nm0270822 Allocine: 82690 Allmovie: p305742 Edit the value on Wikidata

Daniela Fejerman (Buenos Aires, Argentina, 1964) Argentinako zinema zuzendari eta gidoilaria da.[1][2][3] Psikologian lizentziaduna ere bada.

Ibilbidea

Antzerkian hasi zen lanean, hainbat sari eskuratuz idazle gazte zein telebistako gidoilari bezala.[4]

Zineman, 2000. urtean Patricia Ferreirak zuzendutako Se quien eres filmaren gidoia idatzi zuen. 1997an eta 1999an bi film labur kozuzendu zituen Ines Parisekin: A mí quién me manda meterme en esto[5] eta Vamos a dejarlo[6]. Bere lehen film luzea, A mi madre le gustan las mujeres[7], Parisekin batera zuzendua, 2002an estreinatu zen. Film hau hiru Goya saritarako izendatua izan zen, tartean zuzendaritza berri onenaren saria.[8] 2005ean estreinatu zen bere bigarren film luzea, Semen, una historia de amor[9], hori ere Parisekin batera zuzendua. 2009an estreinatu zuen bakarrik egindako lehen filma: 7 minutos.[10] 2015ean, La adopción[11] pelikula aurkeztu zuen, bikote batek Europako ekialdeko herrialde batean pasatzen duen adopzio prozesu gogor eta korapilatsuan oinarritutako filma.[12] Pelikula honek harrera ona izan zuen publiko zein kritikaren aldetik, besteak beste, FIC-CAT Kataluniako Nazioarteko Zinema Jaialdian zuzendaritza onenaren saria irabazi zuen[13], Toulousen (Cinespaña) aktore onenaren saria jaso zuen[14], Kataluniako Akademiaren 4 Gaudí sarietarako izendatu zuten[15], kritikaren eta ekoizle espainiarren sariak lortu zituen eta nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu zuen (Seattle, Mánchester, Gallway, Calcuta, El Cairo).

2017an, berak idatzi eta zuzendutako Gente estúpida antzezlana estreinatu zuen.[16]

Filmografia

  • 1997: A mí quién me manda meterme en esto, zuzendaria eta gidoilaria Ines Parisekin batera.[17]
  • 1999: Vamos a dejarlo, zuzendari eta gidoilari Ines Parisekin batera.[18]
  • 2000: Sé quién eres, gidoilaria.[19]
  • 2002: A mi madre le gustan las mujeres, zuzendaria eta gidoilaria Ines Parisekin batera.[20]
  • 2005: Semen, una historia de amor, zuzendaria eta gidoilaria Ines Parisekin batera.[21]
  • 2009: 7 minutos , Zuzendaria eta gidoilaria Ángeles González-Sinderekin batera.[22]
  • 2015: La adopción.[23]
  • 2022: Mamá no enRedes. [24]

Sariak [25]

  • 2016: Zuzendari onena FIC-CAT, Festival Internacional de cine en Catalán, La adopción filmagatik
  • 2015: Urrezko Galburua 60.Valladolideko Zinema Astea. La adopción filmagatik
  • 2005: Urrezko Binazga Malagako Jaialdian Ines Parisekin batera, Semen, una historia de amor filmagatik.
  • 2004: Urrezko Binazga Malagako Zinemaldian Film Onena, La mirada violeta filmagatik.
  • 2003: Dublingo Gay eta Lesbiko Zinema Jaialdiaren Publikoaren Saria, Ines Parisekin batera, A mi madre le gusta las mujeres filmagatik.
  • 2002: Miamiko Zinema Latinoaren Jaialdi Publikoaren Saria Ines Parisekin batera, A mi madre le gusta las mujeresfilmagatik.
  • 2002: Murtziako Zinema Espainiarraren Asteko Gidoi Onenaren Saria, Ines Parisekin batera, A mi madre le gusta las mujeres filmagatik.
  • 2002: Torinoko Gay eta Lesbiko Nazioarteko Zinema Jaialdiko Film Onenaren Saria Ines Parisekin batera, A mi madre le gusta las mujeres filmagatik.
  • 2002: Turiako Zuzendari Onenaren Saria Ines Parisekin batera, A mi madre le gusta las mujeres filmagatik.
  • 2002: Film onenaren Rosebud Saria Verzauberteko Gay eta Lesbiko Nazioarteko Zinema Jaialdian, Ines Parisekin batera, A mi madre le gusta las mujeres filmagatik.
  • 1998: Peñiscolako Komedia Zinemaldiko Film labur Onenaren Saria, Ines Parisekin batera, A mi quién me manda meterme en esto filmagatik.

Erreferentziak

  1. «Daniela Fejerman - Mujeres de Cine» www.mujeresdecine.com.
  2. RTVE.es. (2020-02-25). «La adopción', de Daniela Fejerman, en Versión Española l RTVE.es» RTVE.es.
  3. efe. (2009-05-29). «Féjerman: "El trabajo de guionista está poco reconocido y peor pagado"» Diario de Mallorca.
  4. «Personaje: Daniela Fejerman | Cinerama» web.archive.org 2020-05-20 (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  5. Fejerman, Daniela; París, Inés. A mí quién me manda meterme en esto. Bocaboca Producciones (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  6. Fejerman, Daniela; París, Inés. (1999-07-10). Vamos a dejarlo. (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  7. (Gaztelaniaz) A mi madre le gustan las mujeres (2001). (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  8. (Gaztelaniaz) «A mi madre le gustan las mujeres » Premios Goya 2023» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  9. (Gaztelaniaz) Semen, una historia de amor (2005). (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  10. (Gaztelaniaz) 7 minutos (2009). (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  11. (Gaztelaniaz) La adopción (2015). (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  12. (Gaztelaniaz) Martínez, Beatriz. (2015-11-11). «Daniela Féjerman: 'Viví un proceso de adopción que casi acaba conmigo'» www.elperiodico.com (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  13. (Katalanez) “L’adopció”, de Daniela Fejerman, dóna el tret de sortida a l’Espai FIC-CAT | Facebook. (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  14. (Frantsesez) «Festival Cinespaña - La adopción» Festival Cinespaña (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  15. (Gaztelaniaz) «Nominaciones | Premios - La adopción» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  16. (Gaztelaniaz) «GENTE ESTÚPIDA en los Teatros Luchana» Madrid Es Teatro (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  17. (Gaztelaniaz) Silió, Elisa. (2002-01-11). «Dos directoras debutan con una insólita comedia de mujeres» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  18. Fejerman, Daniela; París, Inés. (1999-07-10). Vamos a dejarlo. (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  19. (Gaztelaniaz) Sé quién eres (2000). (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  20. (Gaztelaniaz) «A mi madre le gustan las mujeres» Festival Cine Madrid (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  21. (Gaztelaniaz) Semen, una historia de amor de Daniela Fejerman & Inés París - Vídeo - Historia de amor agridulce. (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  22. (Gaztelaniaz) País, El. (2009-06-12). «Entrevista con Daniela Féjerman, directora de "7 minutos"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  23. (Gaztelaniaz) La adopción (2015). (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  24. (Gaztelaniaz) Mamá no enRedes (2022). (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  25. «Daniela Fejerman» Directoresdecine.net.

Kanpo esketak

Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya