Share to:

Data

Egutegi batean, data egun zehatz bat adierazten duen erreferentzia bat da, 1997ko ekainaren 13 esaterako. Gertaera baten data finkatzeko, erabiltzen den egutegia eta ordu-zona zehaztu behar dira. Adibidez, Pearl Harbor-eko erasoa 1941eko abenduaren 7 gertatu zen Hawaiin, baina abenduaren 8an Japoniako orduaren arabera, gregoriotar egutegia erabiliz bietan.

Datak euskaraz nola adierazi

Euskaltzaindiaren gomendioak [1] hauek dira:

  • Gutun eta antzekoetan bi forma hauek erabil daitezke:
    • Donostian, 1965eko ekainaren 13an.
    • Donostia, 1965eko ekainaren 13a.
  • Era laburtuan hauek dira forma egokiak:
    • 2007/04/10
    • 1982/III/07
    • 1994-04-06ko Euskaldunon Egunkaria-n.
  • Hilabetea eta eguna bakarrik adierazi behar direnean, berriz:
    • kasu markarik ez bada, urtarrilaren 10a zein urtarrilak 10 (Urtarrilak 10 egun dituela egituraren laburpena da azken hau); adibidez, datorren ostiralean, urtarrilak 10, ospatuko da urtemuga.
    • kasu-markaren bat jarri behar bada, berriz, beti egitura hau erabiliko da:
      • Hilaren 22an eta 29an.
      • Martxoaren 24tik 27 arte.
      • Datorren ekainaren 14an.
  • Gainera urtea ere jarri behar bada, era berean egin behar da:
    • 1997ko martxoaren 18a egun tristea izan zen niretzat.
    • Azterketak Donostian, 2004ko urtarrilaren 15etik 17ra izango dira.
    • Bihar, 2009ko maiatzak 16, izango da ospakizuna.
  • Aposizioetan, honela eman daiteke asteko zein egun den:
    • Maiatzaren 17an, osteguna, etorriko da.
    • Maiatzaren 17an, ostegunean, etorriko da.
    • Maiatzaren 17an, ostegunarekin, etorriko da.

ISO 8601

ISO 8601 arauak datak irudikatzeko nazioartean adostutako modu bat[2] planteatzen du:

UUUU-HH-EE.




Beraz nazioarteko arau honi jarraiki, esate baterako, 2024ko maiatzaren 17a, horrela idatziko litzateke:

2024-05-17.

Erreferentziak

  1. Data nola adierazi, Euskaltzaindia, 2009-05-15.
  2. (Ingelesez) «ISO - ISO 8601 — Date and time format» ISO 2017-02-21 (kontsulta data: 2024-07-14).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya