Share to:

Decimatio

Decimatio. William Hogarthen margolana, Beaver's Roman Military Punishments (1725)

Decimatio (latinez: decimatio = "hamarrenaren akabatzea"; decem = "hamar") Erromatar Armadako zigor ankerrenetako bat zen. Salbuespeneko neurria zen, koldarkeria ala matxinada kasuetan ezartzen zena. Izendapena hamar soldaduetatik bat hiltzean zetzala datza.

Honetan, koldarkeria erakutsi ala matxinatutako legioaren kohortea edo kohorteak gainontzeko guztietatik isolatu, eta hamar soldaduz osatutako taldeetan banatzen zen. Talde bakoitzean soldaduek zigortua nor izango zen beren artean zotz egitera derrigortuak zeuden, bat hautatua izan zedin (bere maila militarra zein zen axolarik gabe). Gainontzeko bederatzi soldaduek hautatutako soldadua bortizki hiltzera derrigortuak zeuden, nagusiki harrikadaka edo makilkada.

Gainontzeko soldaduak legioaren kanpamentutik kanpo lo egitera zigortuak zeuden, gerra garaian oso arriskutsua izan zitekeen zigorra, etsaien erasoen mende gelditzen baitziren.[1]

Ustez, zigor honek bizirik gelditutako soldaduei eskarmentua eman eta gainontzeko kohorteetako soldaduengan diziplina ezartzeko balio zuen, heriotza zoriaren araberakoa eta beren kideen eskutik baitzetorren. Halere, zigor honen alde txarra legioaren espiritua apurtu eta soldaduen arteko elkartasunaren desegitea ekar zezakeela da, gainera zigorra ezartzen zuten ofizialekiko begirune edo menpekotasun eza ere ekar zezakeen, etorkizunean matxinada berrietarako hazia ereinez.

Erreferentziak

  1. Watson, G. R.. (1969). The Roman Soldier. Ithaca: Cornell University Press, 119 or..

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya