Share to:

Delia Crespo

Delia Crespo
Bizitza
JaiotzaQuito, 1925
Herrialdea Ekuador
HeriotzaQuito2017ko ekainaren 11 (91/92 urte)
Jarduerak

Delia Rosa Crespo Benitez (Quito, 1925-Ibidem, 2017ko ekainaren 11) Ekuadorreko sukaldari bat izan zen. 1970ean, 'Kristy' ezizenarekin, etxean prestatzeko 700 errezeta erraz biltzen zituen liburua argitaratu zuen. Bere herrialdeko sukaldaritzaren erreferentetzat jotzen da.[1][2]

Biografia

Txikitatik ikasi zuen janaria prestatzen, eta nerabezaroan errezetak sortzen hasi zen. Ezkondu eta lau seme-alaba izan zituen, 38 urterekin alargundu zen.[1][3]

Bere bizilagun batek El Tiempo egunkarian lan egiten zuen, eta kolaboratzera gonbidatu zuen bere errezetak partekatzeko. Conocimientos útiles e Ideas constructivas (Ezagutza erabilgarriak eta ideia konstruktiboak) izeneko ataletan aholkuak idatzi zituen, eta, ondoren, Cocinemos con Kristy (Kozina dezagun Kristyrekin) izeneko zutabean platerak nola prestatu idazten zuen. Kristy ezizena Cristinagatik aukeratu zuen, bere alaba gazteena zelako eta sukaldean laguntzen ziolako.[1][3][4]

Ondoren, El Comercio egunkarian lan egin zuen, eta bertan argitaratzen zituen errezetak astean bitan. 1969an, Cocinemos con Kristy: 700 recetas escogidas y fáciles de preparar liburua osatzeko prestakuntzak bildu zituen, eta 1970ean argitaratu zen, erakusteko nola prestatu zopak, saldak, kremak, arrainak, itsaskiak, hegaztiak, lekaleak eta postreak, besteak beste, bertako gastronomia tipikokoa nahiz nazioartekoa. Ekuadorren gehien saldu den sukaldaritza-liburua da, "errezeta-liburu adierazgarria" eta "belaunaldien arteko erlikia" dela uste da, eta laguntza-materialez egindako testua ere bada eskola batzuetan.[2][3][5][6][7]Liburu horri dagokionez, hau esan zuen Ekuadorreko Sukaldeburuen lehendakariak, elkarrizketa batean:

« Ez zegone Ekuadorreko sukaldaritza nola egin azaltzen zuen libururik; bertako errezetak egingarriak eta erabiltearrazak dira. »
Mauricio Armendaris.[4]

Hurrengo liburuak, Cocinemos con Kristy Tomo II: 750 nuevas recetas fácil de prepararse (2000), ekialdeko gastronomian inspiratutako errezeta batzuk ditu, Ekuadorren eskura dauden osagaiekin prestatzeko. Ideia Delia Crespok bere semeetako batekin Japonia, Korea, Taiwan eta Hong Kongera egindako bisita batean sortu zitzaion.[8]

Prentsa eta liburuez gain, telebistan ere sartu zen bere errezetak erakusteko Mujeres Siglo XX saioan.[3][9]

2009an, aintzatespen bat jaso zuen Pichincha probintziako gobernuak Ekuadorreko sukaldaritzaren hedapenean egindako ekarpenagatik.[8]

2017ko ekainaren 11ko goizaldean hil zen, pankreako minbizi baten ondorioz. Gorpua Quitoko (Ekuador) El Batán hilerrian lurperatu zuten.[2][4]

Aitortza

  • 2009, Pichincha probintziako Gobernuak gastronomia nazionala zabaltzeagatik aintzatespena.[2][8]

Liburuak

  • 2000, Cocinemos con Kristy Tomo II: 750 nuevas recetas fáciles de preparar.[8][3]
  • 1969, Cocinemos con Kristy: 700 recetas escogidas y fáciles de preparar.[9]

Erreferentziak

  1. a b c 5121026. «Sibarita Gourmet Magazine #1» Issuu.
  2. a b c d Sandoval, Carla. (0001-11-30). «Falleció Delia Crespo, autora del libro ‘Cocinemos con Kristy’» El Comercio.
  3. a b c d e Lengua, Academia Ecuatoriana de la. «El influjo de ‘Cocinemos con Kristy’», por Gonzalo Ortiz Crespo – Academia Ecuatoriana de la Lengua. .
  4. a b c Rojas, Carlos Augusto. (0001-11-30). «Delia 'Kristy' Crespo dejó un legado culinario» El Comercio.
  5. «C H I Ú - Ecuador, el país de las mil sopas» C H I Ú.
  6. Medina Sánchez, Camila Alejandra. (6 de mayo de 2019). «"Cocinemos con Kristy" en La vuelta al Ecuador en una dulce cucharada [Proyecto de Investigación»] Repositorio digital. Universidad San Francisco de Quito (USFQ)..
  7. 1297013. «CHEF ECUADOR 13» Issuu.
  8. a b c d COCINEMOS CON KRISTY - Día a Día - Teleamazonas. .
  9. a b Yanet. (2019-03-07). «Cocineras televisivas de los años 70 y 80s del siglo XX» Thefoodiestudies.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya