Dendurko tenplua
Dendurko tenplua Antzinako Egiptoko tenplu bat da, 1978tik aurrera New York hirian dagoen, bertara harriz harri eroana eta berreraikia. Tenplu originalaPetronio Egiptoko gobernadore erromatarraren agindupean K.a. 15 inguruan eraiki zen, Erromako Augusto enperadoreak agindu zuelarik. Bi jainkori (Isis eta Osiris) eta bi pertsonaia lokal jainkoturi eskaini zitzaien tenplia; azken hauek direlarik Pediese ("Isisek eman duena" izena itzuliz gero) eta Pihor (" Horusena dena"), ertako buruzagi nubiar baten bi semeak[1]. AEBetara eramanaDendur izeneko lekuan zegoen, Nilo ondoan, eta Aswango presa egin zelarik, arriskuan egon zen urpean geratzeko 1960ko hamarkadatik aurrera. Horregatik, Nubiako monumentuak salbatzeko nazioarteko kanpainak salbatu zuen tenpluetako bat izan zen, eta Estatu Batuen laguntzaren ondorioz, AEBetara joan zen: 1978tik New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten dago ikusgai, Met museoan espreski sortu zitzaion eraikin itsatsi batean, Sackler Hegala zeritzonean. Sackler familiaren mezenasgoak ordaindu zuen Met-eko eraikuntza berezi hori[2], baina espazioari izena kendu zitzaion 2021ean, Sacklertarrek opioideen epidemian zuten erantzukizunagatik protestak egon baitziren, horietako bat ikusgarria tenpluaren ondoan 2018an[3]. Erreferentziak
Kanpo estekak |