Derinkuyu
| Derinkuyu | |
|---|---|
| Administrazioa | |
| Geografia | |
| Demografia |
Derinkuyu (grezieraz: Μαλακοπή) Erdialdeko Anatolia (Turkia) Nevşehir probintzian dagoen hiri eta barrutia da. 2000ko erroldaren arabera, barrutiko biztanleria 24.631 zen, eta horietatik 11.092 Derinkuyu herrian bizi ziren. Barrutiak 445 km²-ko azalera du, eta batez besteko altuera 1.300 m da, Ertaş mendia 1.988 m-tan izanik punturik altuena.
Kapadozia eskualdean kokatua, Derinkuyu eskualde honetako 37 lurpeko hiri abandonatuen artean erakargarri turistiko handiena izateagatik da ezaguna.
Derinkuyu Nevşehirretik 29 km hegoaldera dago, eta bere izenak 'putzu sakona' esan nahi du. Lehen Melengübü deitzen zen, eta uste da gunea VII. mendetik okupatua izan dela, nahiz eta arkeologo batzuek espekulatzen duten Kaymaklı baino zaharragoa dela, inguruko beste lurpeko hiri ospetsu bat; izan ere, lehen maila hititek induskatu baitzuten K.a. 1400. urte inguruan.
Derinkuyu lurpeko hiria eta bere ondokoa den Kaymaklı Göreme Parke Nazionalaren eta Kapadoziako labar-guneen multzoaren parte dira, UNESCOk 1985ean Gizateriaren Ondare izendatu zituenak. [1]
Historia
Xenofonte greziar militar eta historialariak Kapadoziako lurpeko hiriak aipatzen ditu bere Anabasia lanean. K.a. 399an Persiar Inperiora hamar mila mertzenarioren espedizioaren kontakizun horretan, azaltzen du Anatoliako biztanleek etxeak lur azpian zulatu zituztela eta familia bat, etxeko animaliak eta gordetzen zituzten janari-hornigaiak hartzeko adina ostatu handitan bizi zirela.
Eremu horretako lur bolkanikoa hondeatzeko erraztasunak Derinkuyuko biztanleak lurpeko hainbat maila zituen hiri bat sortzera bultzatu zituen, Kapadoziaren okupazio-aldi desberdinetan maiz gertatzen ziren inbasioetatik babesleku gisa erabilia izan zena.
Indusketa arkeologiko modernoak 1963an hasi ziren eta 40 metroko sakonerara iritsi dira, 18 eta 20 lurpeko maila artean daudela agerian utziz, nahiz eta goiko zortzi mailak bakarrik dauden bisitarientzat irekita. Gainerakoak partzialki blokeatuta edo ikerketa arkeologiko eta antropologikoetarako gordeta daude. 1969an ireki zen bisitarientzat, eta gaur egun arte lurpeko hiriaren % 10 baino ez da turistentzat irisgarria.
Hiri barruan, ukuiluak, jantokiak, gurtza-gelak, sukaldeak (oraindik sutondoetako kedarrarekin belztuta), ardo-dolareak, upategiak, ur-tangak eta bizilekuak ikus daitezke. Hiriak ur-putzuak eta lotura-galeriak ere baditu.
Guztira, 52 aireztapen-zulo identifikatu dira. Kalkulatzen da instalazio hauek hamar mila pertsona babesteko nahikoak zirela. Korridoreen labirintoak hiru puntu estrategikoki hautatu ere baditu, eta horietarako sarbidea ondoko harkaitzak mugituz blokeatu daiteke, horrela intrusoak sartzea eragotziz. Gainera, hiriak ia 8 km-ko tunel bat du, eta uste da hiria ondoko Kaymaklı lurpeko hiriarekin lotzen zuela.
Erreferentziak
- ↑ Göreme National Park and the Rock Sites of Cappadocia. UNESCO Culture Sector.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









