Dharan
| Dharan | |
|---|---|
| hiri handia | |
| Administrazioa | |
| Estatu itsasgabe | |
| Province of Nepal | Koshi Province |
| District of Nepal | Sunsari District |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 26°49′N 87°16′E / 26.82°N 87.27°E |
![]() | |
| Azalera | 12,23 km² |
| Demografia | |
| Biztanleria | 116.181 |
| Dentsitatea | 9.500 bizt/km² |
| Informazio gehigarria | |
| Telefono aurrizkia | 025 |
| dharan.gov.np | |
Dharan (nepaleraz: धरान) Nepalgo Ekialdeko eskualdeko hiri handia da, 118.000 biztanlekoa (2007). Koshi Guneko hiriburua da, gune horretan bertan hegoalderago dagoen Biratnagar hiria handiagoa bada ere.
Etimologia
Dharan izenak "egur zerrategia" esan nahi du.
Geografia
Terai lautadaren eta mendi eremuaren artean kokaturik dago 349 metrotako altueran. Iparraldean mendiak ditu eta hegoaldean Charkose jhadi basoa. Klima epela du.
Historia
1584. urtean Limbuwan eremua sotu zen Limbu etniako 10 erresumaren baturaz. Erresuma horietako bat Morang erreinua zen eta bertako hiriburua zen Dharan-Bijaypur. 1769an Prithvi Narayan Shah erregean ezinbestekoa iritzi zion Limbuwan konkistatzeari, Nepal osoaren batasuna lortuko bazen.
Dharanen egiazko fundazioa 1902an gertatu zen, Bijaypur hiriaren hegoaldean zegoen auzoa herri bihurtzean. Honen helburua Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiari egurra saltzea zen, hauek 1890an inguruan trenbidea eraikitzen hasiak baitziren. Nepalgo gobernuaren eta britainiarren erlazioa handitu egin zen 1953an Dharanen bigarren gurkha errekrutamendu egoitza ireki zutenean (ordurako bazen beste bat Pokharan).
1960an Dharan udalerri izendatu zuten eta populazioa azkar hasi zen igotzen, Bijaypur hiria bera gainditzeraino. Rai, Newar, Chettri eta beste hainbat etnia etorri ziren eta aurretik erabat budista zen eremuan hinduisten proportzioa nabarmen igo zen.
Turismoa
Parke eta erreserba ugari ditu inguruan. Honetaz gain Kangchenjunga eta Makalu igotzeko oinarrizko herria da.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










