Diakritiko
Diakritikoa, tilet[1] edo ikur diakritikoa letra bati gaineratzen zaion glifoa da. Latindar alfabetoan, diakritikoak letra modu berezi batean ahoskatu behar dela adierazteko erabiltzen dira; adibidez, azentu akutua ( ´ ) eta azentu kamutsa ( ` ), baina munduko beste alfabetoetan beste funtzio asko betetzen dituzte. Diakritiko batzuei azentu deitzen zaie. Letra baten gainean, azpian edo beste posizio batean ager daitezke, hala nola, letraren barnean edo biren artean.
Latindar alfabetoko diakritikoak
Esan beharra dago, latindar alfabetoko i eta j letretako puntua ikur diakritiko gisa sortu zela, paleografian "minimo" deitzen diren beheranzko lerroen ondoko letretatik argi bereizteko. XI. mendean agertu zen lehen aldiz ii sekuentzia (ingeníí hitzean, adibidez) eta j hizkiak, jatorrian i hizkiaren aldaera bat denez, hedaduraz jaso zuen. Zeinu diakritikoaren formak hasiera batean gaur egungo azentu akutuaren antza zuen. XV. mendean aldatzen hasi zen eta gaur egun duen itxura, puntu biribilarena, eman zion inprentan tipografia biribila edo erromatarra izenez ezagutzen denak.
Ekialdeko Europako hainbat hizkuntzatan ikur diakritikoak erabiltzen dira, bai bokaletan, bai kontsonanteetan; mendebaldeko Europan, berriz, kontsonanteen soinuak aldatzeko digrama edo digrafoak erabiltzen dira sarriago. Europako hizkuntza gehienek bokaletan erabiltzen dituzte ikur diakritikoak, baina baude diakritikorik gabeko hizkuntzak (ingelesez, esate baterako, ia ez da ikur diakritikorik erabiltzen).
Ikur diakritikoen sailkapena
Latindar alfabetoetan idazten diren hizkuntzetan gehien erabiltzen diren ikur diakritikoen artean honako hauek daude:
Azentuak
Horrela deitzen dira jatorrian ahoskerarekin lotuta zeudelako, nahiz eta gaur egun kasu askotan hala ez izan.

- ◌́
- ◌̀
- ◌̂
- ◌̌ - karon edo háček deitua
- ◌̋
- ◌̏
- ◌̃
Puntuak
- ◌̇ – gainean
- ◌̣ – azpian
- ◌·◌ – tartean
- ◌̈ – umlaut edo dieresia
- ◌ː – hiruki formako bi puntuak, Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan (IPA, ingelesez) bokal luzeak markatzeko erabiltzen dena.
Kurbak
- ◌̆
- ◌̑
- ◌͗
- ◌̃
- ◌҃
Marrak eta marratxoak
- ◌̩ – marratxo bertikala
- Marratxo horizontalak
- ◌̄ – macron
- ◌̱ – azpimarra
Gainjarritakoak
- ◌⃓ – hizkia zeharkatzen duen marra bertikala
- ◌̷ – hizkia zeharkatzen duen marra diagonala
- ◌̵ – hizkia zeharkatzen duen marra horizontala
Zirkuluak
- ◌̊ – gainean
Gaineko biribilkiak
- ◌̓ – apostrofoa
- ◌̒ – azpikoz gorako apostrofoa
- ◌̔ – atzekoz aurrerako apostrofoa
- ◌̉ – gaineko gakoa (adibidez, vietnamerazko: dấu hỏi)
- ◌̛ – adarra (adibidez, vietnamerazko: dấu móc)
Azpiko biribilkiak
- ◌̦ – azpiko koma
- ◌̧ – cedilla (frantsesez eta katalanez)
- ◌̡ ◌̢ – gakoa, ezker zein eskuinean, batzuetan gainjarria
- ◌̨ – ogonek (polonieraz)
Marka bikoitzak (bi hizkiren artekoak)
- ◌͝◌
- ◌͡◌
- ◌᷍◌
- ◌͞◌
- ◌͠◌
Diakritiko bikoitzak
- ◌̧ ̧ – cedilla bikoitza
- ◌̨ ̨ – ogonek bikoitza
- ◌̈ ̈ – dieresi bikoitza
- ◌ͅͺ – ypogegrameni bikoitza
Ikur diakritikoak euskaraz

Ñ letrak duen tilet zeinua da, berez, euskarazko ikur diakritiko bakarra euskara batuaren ortografian.
20. mendean zehar ohikoa izan zen Ŕ idaztea euskaraz. Sabin Aranaren ortografian, ŕ kontsonante dardarkari hobikaria izan zen.[2] Egun, ortografia hori zaharkiturik dago eta euskal alfabetoan, silabaren amaieran r eta bokalen artean rr erabiltzen dugu.
Gazteleraz, frantsesez edo Europako gainerako hizkuntzetan azentu grafikoak erabiltzen direnean, Euskaltzaindiak libre uzten du euskaraz izen horiek idazterakoan, azentuarekin edo azenturik gabe idazteko aukera: Málaga/Malaga, Orléans/Orleans, Øresund/Oresund... biak ondo kasu hauetan, beraz[3]. Adibide horien esteketan ikusten den bezala, Wikipedia honetan diakritikoak dituzten formak hobesten dira idazketan.

Euskarazko baliokiderik ez duten euskal toponimiako kasuetan, adibidez Nafarroako Cintruénigo edo Cárcar; Euskaltzaindiak azentua erabiltzea gomendatzen du, baina ez herritarra adierazteko forma gehigarrietan: cintruenigoar, carcartar[3].
Arabiera
Alfabeto pertso-arabiarrean honako ikurrak aurki daitezke
- (ئ ؤ إ أ eta soilik ء) hamza
- (ــًــٍــٌـ) tanwīn (تنوين) sinboloak
- (ــّـ) shadda
- (ٱ) waṣla
- (آ) madda
- (ــٰـ)
- (حركات ḥarakāt (edo تشكيل tashkīl)
- (ــَـ) fatḥa (a)
- (ــِـ) kasra (i)
- (ــُـ) ḍamma (u)
- (ــْـ) sukūn (sin vocal)
Indiako abugida alfabetoak
Indiako abugida erako alfabetoetan (Devanagari eta beste batzuk), bokalek zeinu propioak badituzte, baina era berean zeinu diakritiko gisako agerpen gehigarri bat daukate, zeina kontsonanteekin bateratzean, zeinu silabiko bat osatzen den[4].
Hona sanskrito klasikoko adibidea, devanagari alfabetoan, bokal/diakritikoak gorriz kontsonante bati gehiturik:

Beste taula honek Oriya hizkuntza eta alfabetoko bokal/diakritikoen portaera erakusten du, adibideko kontsonante batekin lotutakoan:
| ା | ି | ୀ | ୁ | ୂ | ୃ | ୄ | ୢ | ୣ | େ | ୈ | ୋ | ୌ |
| ā | i | ī | u | ū | r̥ | r̥̄ | l̥ | l̥̄ | e | ai | o | au |
| କା | କି | କୀ | କୁ | କୂ | କୃ | କୄ | କୢ | କୣ | କେ | କୈ | କୋ | କୌ |
| kā | ki | kī | ku | kū | kr̥/kru | kr̥̄/kru | kl̥/klu | kl̥̄/klu | ke | kai | ko | kau |
Erreferentziak
- ↑ tilet | Gaurko hitza. (kontsulta data: 2022-05-12).
- ↑ Arana eta Goiri'tar, Sabin. (1896). Amorrortu, Sebastián de ed. Lecciones de ortografía del euskera bizkaino. Bilbo: Bizkaya'ren Edestija ta Izkerea Pizkundia, 32 or..
- ↑ a b «azentu grafikoa erdal izenetan - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2022-05-12).
- ↑ «Is Syllabics an Abugida?» www.languagegeek.com (kontsulta data: 2022-05-12).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









