Didier Rouget
| Didier Rouget | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Parisko 12. barrutia, 1952ko irailaren 15a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Baiona, 2015eko urtarrilaren 5a (62 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abokatua |
Didier Rouget (Paris, Frantzia, 1952ko irailaren 15a - 2015eko urtarrilaren 6a) Parisen jaio baina Uztaritzen bizi zen abokatua zen.
Biografia
Ideologikoki ezkerrekoak ziren mugimenduetan ibili izan zen eta Burgosko prozesuaren aurkako manifestazioetan ere ibili zen. Hor Euskal Herriko gatazka ezagutu zuen. Gerora, zuzenbide ikasketak amaitu zituenean euskal iheslariei eta euren familiei laguntzen ibili zen.[1]
Parot doktrina Estrasburgoko auzitegietara eraman zuenetako bat izan zen eta hainbat tortura salaketa Europako Giza Eskubideen Auzitegira eraman zituen. Gainera, HB, EH eta Batasunaren legez kanporatzearen kontrako helegiteak jarri zituen.[1]
Doktore tesia torturari aurre egiteko neurriei buruz egin zuen eta ondorioz, 1997an hiru guardia zibil zigortzea lortu zuen. 1990an, berriz, NBEko Torturaren aurkako Batzordeak Frantzia zigortzea lortu zuen.[1]
Bestalde, Martxelo Otamendi Egunkariako zuzendari ohiaren tortura salaketak Estrasburgora eraman zituenetako bat ere izan zen.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c d Arantxa Elizegi, «Didier Rouget abokatua hil da, 'Parot doktrina' Estrasburgora eraman zuenetako bat», Berria, 2015-01-06
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









