Diego Forlán
| Diego Forlán | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotzako izen-deiturak | Diego Forlán Corazo | ||
| Jaiotza | Montevideo, 1979ko maiatzaren 19a (47 urte) (47 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
| Familia | |||
| Aita | Pablo Forlán | ||
| Haurrideak | ikusi
| ||
| Familia | ikusi
| ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | gaztelania ingelesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | futbolaria, tenislaria eta futbol entrenatzailea | ||
| Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||
| Pisua | 78 kilogramo | ||
| Altuera | 179 zentimetro | ||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||
| Izengoitia(k) | Cachavacha | ||
| diegoforlan.com | |||
Diego Forlán Corazo (Montevideo,Uruguai, 1979ko maiatzaren 19a) futbolari-ohia izan zen. Hala Pitxitxi Saria nola Urrezko Bota birritan eskuratu ditu eta, 2010eko Munduko Futbol Txapelketan, jokalari onenaren Urrezko Baloia lortu zuen.
Ibilbidea
Independiente
Danubio Futbol Clubeko beheko postuetan jokatu ondoren, Argentinako Club Atlético Independientera pasa zen, eta 18 urte zituela bertan izan zen.[1]
1997ko urriaren 25ean egin zuen debuta lehen taldean.
2000ko otsailaren 26an, ligako bere lehen gola sartu zuen, Argentinos Juniorsen aurka jokatutako 3. jardunaldiko partida, Avellanedako taldeak 8-1eko emaitzarekin irabazi zuelarik.
Manchester United
Argentinako Ligan aritu ondoren, Ingalaterrako Manchester Unitedek fitxatu zuen 2002ko urtarrilean, Sir Alex Fergusonek hala eskatuta.[1]
2002ko urtarrilaren 29an jokatu zuen lehen partida Premier League-n, 24. egunean, lehen denborako 14 minutura sartu zenean. Partida hartan 4 eta 0 galdu zuten Bolton Wanderersen aurka.
Hasiera gorabeheratsu baten ondoren, bere lehen denboraldi erdian, golik sartu ezin izan zuenean, Premier League irabazi zuen 2002-03 denboraldian eta FA Cup 2003-04 denboraldian.
2002ko irailaren 18an sartu zuen bere lehen gola Champions League-n, Maccabi Haifaren aurka, norgehiagoka hori 5-2 irabaziz.
Urte bereko urriaren 26an sartu zuen bere lehen gola Premier League-n, 11. egunean, Aston Villaren aurka.
Abenduaren 3an sartu zuen bere lehen gola Ligako Kopan, Burnleyren aurka. Partida garaipenean amaitu zuen Unitedek. Abenduaren 17an beste gol bat sartu zuen txapelketan, oraingoan Chelsearen aurka, 1-0 irabazita.
Premier Leagueko azken partida maiatzaren 1ean jokatu zuen, 36ko datarekin, Blackburn Roversen aurka. Lehen zatia hasi eta 13 minutura sartu zen, eta Unitedek 1 eta 0 irabazi zuen.
Talde ingelesarekin izan zuen azken titulua 2004ko maiatzaren 22an izan zen, non FA Cupeko txapeldun izan zen Millwall-en aurka. Forlanek ez zuen minuturik izan finalean.
Ingalaterrako taldean 98 partida jokatu zituen (63 Premier League-n, 23 Champions League-n, 6 Ligako Kopan, 4 FA Cup-en eta 2 Community Shield-en). 17 gol sartu zituen eta 9 asistentzia eman.[1]
Vila-Real
2004ko abuztuaren 20an Espainiako Vila-real taldera transferitu zuten eta urpeko taldean bikain aritu zen. Bertan, Espainiako Ligako Pitxitxi Saria eta Europako Urrezko Bota irabazi zituen (Arsenaleko Thierry Henry jokalari frantziarrarekin partekatu zuena), 2004-05 denboraldian 25 gol sartu baitzituen, Vila-realek Liga hirugarren postuan buka zezan.[2][3]
Talde horira iritsi eta hamar egun eskasera, abuztuaren 30ean sartu zuen ligako lehen gola, 1. egunean, Valentziaren aurka. Norgehiagoka horretan urpekari horiak 2 eta 1 irabazi zuen.
UEFAko Intertoto Kopa irabazi zuten urte berean, Diego Forlan Vila-realen historiako golegile onena izan zen.
2006ko otsailaren 22an sartu zuen bere lehen gola Txapeldunen Ligan Rangers Eskoziaren aurka, final-zortzirenetako partida. Norgehiagoka Castelloko taldeak berdindu zuen.
2007ko ekainaren 9an jokatu zuen azken partida Athletic Cluben aurka, ligako 37. egunean, eta 2 gol sartu zituen. Partida itsaspeko horiak irabaziko luke 3 eta 1.
Itsaspeko taldean 128 partida jokatu zituen, 60 gol sartuz eta 10 asistentzia emanez.
Atletico Madril
2007ko ekainaren 30ean Atletico Madrilek fitxatu zuela baieztatu zen 23 milioi euroren truke, gehi lortutako helburuen araberako primak.[4]
2007ko irailaren 20an sartu zuen bere lehen gola UEFA Kopan, Kayseri Erciyessporen aurka, partida horretan 4 eta 0 irabazi baitzuten.
2007ko irailaren 23an sartu zuen ligako lehen gola, laugarren egunean, Racing Santanderren aurka, eta 4 eta 0 jipoitu zuten.
2007ko abenduaren 12an sartu zuen bere lehen gola Errege Kopan, Granadaren aurka.
2009ko otsailaren 24an sartu zuen bere lehen gola taldearekin Txapeldunen Ligan, Portoren aurka, final-zortzirenetan.
2008-09 denboraldian Atletico Madrileko jokalari uruguaitarrak Pitxitxi Saria eta Urrezko Bota eskuratu zituen berriro, 32 gol sartuz, eta bere herrialdean Urrezko Charrua Saria eman zioten, denboraldi bakoitzean Uruguaiko kirolaririk onena saritzen duena.[5]
2010ean bestela UEFA Europa League Club Atlético de Madridekin.
2010-11 denboraldian ezin izan zuen hasiera hobea izan, 2010eko abuztuaren 27an bigarren titulua lortu baitzuen Europako Superkopa Inter Milani 2-0 irabazita. Hala ere, denboraldi osoan zehar gorabeherak izan zituen.
Talde koltxoneroan 198 partida jokatu zituen guztira (Ligako 134, Txapeldunen Ligako 13, Errege Kopako 18, Europa Ligako 23, Interoto Kopako 1). 96 gol eta 34 asistentzia sartuz.
Inter Milán
2009an talde italiarrakin fitxatu zuen. Hala ere 20 partidu bakarrik jokatu zituen hainbat lesioengatik galdu egin zituelako.[6]
Azken taldeak
Inter de Porto Alegre, Cerezo Osaka, Peñarol, Mumbay City FC eta Kitchee SC taldeetatik pasatu zen omenaldizko partidu batean erretiratu baino lehen.[7]
Uruguaiko Selekzioan
Uruguaiko futbol selekzio nazionalarekin 69 partida jokatu eta 29 gol sartu ditu 2002tik 2010eko Munduko Futbol Txapelketa arte.[8]
Euskal Herriarekin erlazioa
Izan ere Diego Forlánen amama Donostikoa zen eta 15-16 urte zituen arte bertan bizi zen. Gero Uruguaira emigratu zuen.[9]
2004 Athleticekin fitxaketa planteatu zuen, ez zela eman baina gustatuko litzaiola ezan zuen erretiroa hartu eta geroko elkarrizketa batean.
“Yo tengo más sangre vasca que muchos que están ahí”, Forlán[9]
Erreferentziak
- ↑ a b c (Ingelesez) Grady, Daniel. (2014-09-29). Diego Forlán. Simon and Schuster ISBN 978-1-4222-9206-8. (kontsulta data: 2026-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Quixano, Jordi. (2004-08-21). «El Villarreal ficha al uruguayo Forlán» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2026-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vara, M. Á. (2005-05-30). «Forlán trae la Champions» Diario AS (kontsulta data: 2026-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Forlán Atletico Madrilen fitxaketa berria. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Forlán conquista su segunda 'Bota de Oro'» El País 2009-05-31 ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2026-03-18).
- ↑ [https://www.marca.com/2011/08/29/futbol/equipos/atletico/1314622919.html «Forl�n: "Me voy siendo hincha del Atl�tico" - MARCA.com»] www.marca.com (kontsulta data: 2026-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El adiós al crack, Diego Forlán a puro gol en su despedida» Tenfield.com 2019-12-28 (kontsulta data: 2026-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Redacción. (2015-03-12). «Diego Forlán anuncia su retiro de la selección de Uruguay» El Universo (kontsulta data: 2026-03-18).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Forlán: “Tengo más sangre vasca que muchos que están en el Athletic”» Mundo Deportivo 2019-12-04 (kontsulta data: 2026-03-18).
Kanpo estekak
- (Ingelesez)Estatistikak FIFAren webgunean
- (Japonieraz) J.League Data Site
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









