Diego Lopitz IV.a Harokoa
Diego Lopitz IV.a Harokoa[1] —latinez: Didacus Lupi— (?-1289) Bizkaiko bederatzigarren jauna izan zen (1288 – 1289)[2] BizitzaAita Lope III.a Diaz Bizkaiko jauna eta ama Molinako jaunaren alaba Joana Alfontso Molinakoa izan zituen. 1288ko ekainaren 8an aita Alfaroko gertaeraren ondorioz eraila izan zenez[3], Haroko leinuaren buruzagi bihurtu zen eta Gaztelako Erresuma izan zuen etsaia. Diego Lopitzek Nafarroa eta Aragoiko Erresumekin bat egin zuen Antso IV.a Gaztelakoa borrokatu eta Gaztelako tronuan Alfontso Cerdakoa kokatzeko.[4] Antsok Harokoen zenbait hiribildu konkistatu, tartean Bastida, Urduña eta Balmaseda, eta Bizkaiko Jaurerriak gudarako prestatu zen. Hala ere, Antso IV.a Gaztelakoak Bizkaia okupatu zuen.[5] Diego Lopitz ez zen ezkondu eta, auziak piztu arren,[6] hiltzerakoan Bizkaiko jaurerria Maria arrebari utzi zion. Familia
Erreferentziak
Kanpo estekak
|