Share to:

Dike

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Dike (geologia)»

Dikea uraren igarotzea saihesten duen lubeta da, naturala edo artifiziala; normalean, lurrezkoa izaten da eta ibai baten edo itsasertza buruz paraleloa da.

Dike artifizialak

Dike artifizialen funtzioak honakoak izan daitezke:

  • Ibai eta itsasoen inguruko eremuak uholdeetatik saihestea; horretaz gain, ibaien fluxuak bideratzeko ere erabiltzen dira, fluxua azkartzeko helburuarekin. Horiei euste-dike deritze.
  • Eremu zehatz batzuk olatuen erasoetatik babestea.
  • Bideak eratzea.

Euste-dikeak

Dike horiek lurra ibai ertzean pilatuz eraikitzen dira tradizionalki. Oinarri zabala eta gailur zorrotzagoa izaten dute, eta gailur horretan harea-poltsak ezarri ohi dira.

Andeetako goi-lautadan, bereziki Peruko eskualdean, antzina champa izenaz ezagunak diren lur begetalezko 30 × 30 cm-ko zati karratuz eraikitzen ziren, eta 15 cm inguruko lodiera zuten. Champa horiek begetazioa kendu gabe eta alderantzikatuta ezartzen ziren, begetazioa haztearekin batera egitura sendotzeko helburuarekin, batez ere ertz libreetan. Zoritxarrez, ziurtatuta dago prozedura hori ez dela oso eraginkorra, eta pixkanaka, teknikoki eraikitako egiturez ordezkatuak dira. Gaur egun, lurrezko egiturentzako irizpide tekniko modernoak erabiliz eraikitzen dira ibai ertzak babesteko dikeak. Kasu askotan, haien egitura konplexua izaten da: sostengu zati bat dute, nukleo iragazgaitz bat, eta haustura-arriskua txikiagotzeko oineko drainak.

Estatu Batuetako Mississippi eta Sacramento ibaietan eta Europako Po eta Danubio ibaietan zehar dike-sistema moderno aipagarriak daude.

Uholdeen aurkako euste-dikeen zatiak

Ainažiko dikea (Letonia).

Aurreko irudian ikus daitekeen zeharkako sekzioa lurreko euste-dike iragazgaitzarena da. Ondorengo zatiak ditu:

  • Gailurra.
  • Ertz askea.
  • Proiektuaren uraren maila.
  • Ur mailatik gorako ezponda (kasu honetan, urak dikearen artetik iragazteko joera duela kontuan hartuta, ur mailatik gorako ezponda, ibaiaren ibilguaren barnean kokatuta dagoena izango da).
  • Ur mailatik gorako lurzoruaren maila.
  • Koroa.
  • Ur mailatik gorako euste-gorputza. Dikearen zati honetan erabilitako materiala granularra eta ez oso iragazkorra izan daiteke.
  • Nukleo iragazgaitza.
  • Ur mailatik beherako euste-gorputza. Materiala iragazkorra izan behar da.

Olatu-horma

Sakontzeko, irakurri: «Olatu horma»

Material eta granulometria ezberdina duten elementuek osatutako geruzen gainezarpenaz sorturiko estruktura artifiziala da. Babestu nahi den leku batera sartzen diren olatuetatiko energia kantitatea gutxitzeko helburua dute, adibidez, portu batera. Ez dute euste-dikeek duten iragazgaiztasun-funtzio bera.

Hainbat dike-tipologia daude, kai-mutur ere deritzenak:

  • ezpondakoak,
  • bertikalak,
  • flotatzaileak.

Ezponda-dikeak betidanik zagorrezko nukleoarekin eraiki dira. Nukleoaren gainean tamaina handituz doazen elementuez osatutako geruzak gainjartzen dira eta geruza iragazgaitzez bereizten dira . Gaur egun, kanpoko mantua osatzen duten elementuak masa-hormigoiz osatutako kuboak, doluak, tetrapodoak... dira. Elementu horiek harri-lubeta ordezkatzen dute. Ezponda-dikeek olatuak apurtzen dituzte eta horrela egiten diete kontra.

Dike bertikalak hormigoi armatuzko kaxez osatuta daude. Kaxa horiek flotatzen eramaten dira behar den lekuraino, hondoratu egiten dira eta azkenik, agregakinez betetzen dira egitura zurruna sortu arte. Dike bertikalen abantaila nagusia da sakontasun berdinerako ezponda-dikeak baino material gutxiago behar dutela eta gainera aurrefabrikatuak izan daitezkeela. Bestalde, hainbat desabantaila ditu ezponda-dikeekin konparatuz. Batetik, dikearen pisua gainazal txikiagoan kontzentratzen du eta horren ondorioz kokatu ahal izateko lurzoruaren erresistentzia handiagoa izan behar da. Bestetik, olatuen energia islatu egiten dute eta, horren ondorioz, egituraren esfortzuak oso altuak dira eta dikearen gertuko nabigazioa zailtzen da. Gainera, ez dute olatuaren haustura graduala eragiten ezponda-dikeetan gertatzen den bezala, eta, ondorioz, altuera handiagoko olatuetarako dimentsionatu behar dira.

Dike naturalak

Dike naturala ibaiak arrastaka eramandako material metaketak sortzen du uholde garaian. Metaketa ibaiaren ertzetan gertatu ohi da. Horren ondorioz, ibaiertza goratu egiten da modu mailakatuan, eta horregatik uholde gehiago eragiten ditu.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya