Dima Khatib
| Dima Khatib | |
|---|---|
(2019) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Damasko, 1971ko uztailaren 14a (55 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Doha |
| Familia | |
| Aita | Hussam al-Khatib |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Genevako Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | arabiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria, olerkaria, idazlea eta itzultzailea |
Dima Khatib (arabieraz: ديمة الخطيب); (Damasco, Siria, 1971ko uztailaren 14a) kazetari, poeta, blogari eta itzultzaile siriarra da. AJ+eko zuzendari kudeatzailea da, Al Jazeera Media Network-ek San Franciskon (AEB) argitaratutako ingelesezko, arabierazko eta gaztelaniazko albiste-zerbitzu digital saridun bat.[1] Gaur egun, Al Jazeera taldeko zuzendari exekutibo bakarra da; eta, hedabide arabiarren esparruan, emakumezko lider bakarrenetakoa.[2]
Biografia
Damaskon jaio zen, ama siriarra eta aita palestinarra zituela.[3] (Palestinatik Siriara ihes egin zuen Israelek bere herrialdea okupatu zuelako, eta bera eta bere familia deportatzera behartu zituen 1948an). Khatib-ek erraz hitz egiten ditu zortzi hizkuntza (arabiera, ingelesa, frantsesa, gaztelania, portugesa, italiera, txinera, alemana). 1997an, Al Jazeerarekin elkartu zen telebistako kazetaritzan urgazle gisa. Eta gero produktore izatera pasatu zen, Txinako korrespontsal eta Latinoamerikako Bulegoko buru; azken urteotan Interneteko kazetaritzan erabateko aldaketa egin aurretik.[4]
Ibilbidea
Dima sare sozialetan eragin handiena duten arabiarren artean sailkatu dute.[5][6][7][8] Arabiar iraultzetan, bere Twitter kontuaren bidez, azken gertakarien inguruko albiste eta iruzkinak ematen zituen.[9][10][11] Gaur denetariko gaiak jorratzen ditu bere gizarte ekimenei buruz, besteak beste, sare sozialak, komunikabideak, amatasuna, poesia, Palestina eta beste batzuk.[12]
Irakeko gerran hasi zen errekonozimendua lortzen, Dohan Al Jazeera kanal arabiarrarentzat zuzeneko albisteen ekoizle gisa lan egin zuenean. CNNko Larry Kingi eta Wolf Blitzerri elkarrizketa bat eskaini zien,[13] eta Control Room-en aurkeztu zuten, Al Jazeerari eta Irakeko inbasioaren estaldurari buruzko 2004ko dokumental batean.[14]
Latinoamerikan esleitu zutenean, Hugo Chávez[15][16] Venezuelako presidente zenduaren sarbide esklusiboa eta hurbila izan zuen, eta zenbait lider elkarrizketatu zituen, hala nola Evo Morales (Bolivia) eta Brasilgo Lula da Silva. Hego eta Erdialdeko Amerikako toki guztien berri emanez, Arabiar Munduari urrutiko kontinente baten aurrekaririk gabeko ikuspegia eman zion. Caracasetik, berri urraketaren iturri bezala aipatzen zen, hala nola, Chávez izan zela Israel gogor gaitzetsi zuen lehen estatuburua Israel eta Libanoko gatazkan[17] eta, urte batzuk geroago, Israelekin harremanak eten zituela. Gaddafik Venezuelara ihes egin zuela ere ukatu zuen.[18]
Dimak arabierazko poemen bilduma bat du, Love Refugee izenekoa (arabieraz: لاجئة حب ).[19] Iraultza arabiarrei buruzko gaztelaniazko liburu baten egilekidea ere bada.
Kazetaritzari buruzko hitzaldiak eman zituen American University in Dubai (AUD) unibertsitatean 2013tik 2015era, eta jarraitzen du ematen mundu osoan. Aldizka poesia errezitaldiak antolatzen ditu Persiako Golkoko hirietan, baita Europan, Ipar Amerikan eta Latinoamerikan ere.[20]
Al Jazeerarekin lanean hasi aurretik, Khatib-ek Swiss Radio Internationalentzat lan egin zuen Bernan eta Munduko Osasun Erakundean Genevan, baita Al-Raya Newspaper eta Dohako Qatar Radio Frantsesez-en ere.
Argitalpenak
Poesia
- Love Refugee (Arabieraz: لاجئة حب), poema bilduma arabieraz, Jamalonen.
Ez-fikziozkoak
- Arabiar iraultzei buruzko liburu bat gaztelaniaz
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Newspaper, The Peninsula. (2015-08-13). «AJ+ appoints new managing director» thepeninsulaqatar.com (kontsulta data: 2023-11-03).
- ↑ Dima Khatib, una mujer en el periodismo árabe (Parte 1). (kontsulta data: 2023-11-03).
- ↑ «وريقـات من ديمة» dimakhatib.blogspot.com (kontsulta data: 2023-11-03).
- ↑ (Ingelesez) Berenger, Ralph D.. (2004). Global Media Go to War: Role of News and Entertainment Media During the 2003 Iraq War. Marquette Books ISBN 978-0-922993-10-9. (kontsulta data: 2023-11-03).
- ↑ (Ingelesez) «The 100 Most Influential Arabs on Twitter» Wamda (kontsulta data: 2023-11-03).
- ↑ «شغف مراسلة تويترية - Forbes Middle East» web.archive.org 2017-11-01 (kontsulta data: 2023-11-03).
- ↑ «أبرز الشخصيات العربية على (تويتر) لعام 2011 - جمالك» web.archive.org 2017-10-23 (kontsulta data: 2023-11-03).
- ↑ Top 10 Arab women on Twitter. https://www.arabianbusiness.com/.
- ↑ (Ingelesez) Mackey, Robert. (2011-01-14). «Arab Bloggers Cheer on Tunisia's Revolution» The Lede (kontsulta data: 2023-11-03).
- ↑ Owen, Paul; Weaver, Matthew. «Tunisia crisis: live updates». The Guardian (Londres).
- ↑ Redes sociales, activismo y derechos humanos. Entrevista a Dima Khatib. (kontsulta data: 2023-11-03).
- ↑ بابلو نيرودا بلسان عربي مع ديمة الخطيب ومحمد الشهاوي. (kontsulta data: 2023-11-03).
- ↑ «CNN.com - Transcripts» transcripts.cnn.com (kontsulta data: 2023-11-03).
- ↑ «News» web.archive.org 2005-03-06 (kontsulta data: 2023-11-03).
- ↑ Dima Khatib talks about Hugo Chavez. (kontsulta data: 2023-11-03).
- ↑ لقاء خاص| هوغو تشافيز يستبعد إعادة العلاقات مع إسرائيل بعد حربها على غزة. (kontsulta data: 2023-11-03).
- ↑ «Aljazeera.Net - Winning Arab hearts and minds» web.archive.org 2006-09-05 (kontsulta data: 2023-11-03).
- ↑ «Libya protests spread and intensify | World News |Axisoflogic.com» axisoflogic.com (kontsulta data: 2023-11-03).
- ↑ «لاجئة حب» web.archive.org 2020-01-26 (kontsulta data: 2023-11-03).
- ↑ طفل عربي - ديمة الخطيب. (kontsulta data: 2023-11-03).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









