Disbiosia edo disbakteriosia giza gorputzeko mikrobiotaren desoreka da, gehienbat larruazala edo heste-florarena. Jakina denez, gure organismoko hainbat ataletan mikrobio sinbiotiko asko ditugu (larruazalean, ahoan eta sudurrean, hesteetan, baginan...). Mikrobio horiek ez dira patogenoak, lagunak baizik. Onura ugari dakarzkigute: mikrobio patogenoen sarrera oztopatzen dute, immunitate-sistema bizkortzen dute, bitaminak ekoizten dituzte, etab. Heste-floraren bakterioek, bereziki, zeregin oso garrantzitsua betetzen dute gure osasun egoera orokorrean, eta ikerketa berriek haien aldaketek asaldura gastro-intestinalak ez ezik, beste gaitz organiko batzuk ere eragin ditzaketeela agerian jarri dute [1][2].
Heste-disbiosi dagoenean hesteetako bakterioen kopurua jaitsi eta bakterio horien aniztasuna ere murriztu egiten da [3].
Disbiosiaren jatorrian eragile ugari egon daitezke: antibiotikoen gehiegizko kontsumoa, dieta desegokia, alkohola, estresa, etab. [4][5].
Disbiosiaren inguruko ikerketak oso berriak dira, XXI. mendearen hasierakoak. Honenbestez, herrialde gehienetan asaldura hori oraindik ez da benetako gaitzatzat jotzen (GNS-10 zerrendan ez da agertzen). Hala ere, herrialde batzuetako osasun-agintariek aintzakotzat hartu dute dagoeneko, eta AEB-etako Medikuntzako Liburutegi Nazionalaren 2014ko hitz berrien zerrendan Dysbiosis izena agertzen da [6].
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.