Divinas palabras
| Divinas palabras | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Ramón María del Valle-Inclán |
| Argitaratze-data | 1919 |
| Estreinaldi-data | 1919 |
| Izenburua | Divinas palabras |
| Jatorrizko herrialdea | Espainia |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | tragikomedia |
| Hizkuntza | gaztelania |
| Egile-eskubideak | jabari publiko |
Divinas palabras. Tragicomedia de aldea (Jainkotiar hitzak) Ramón María del Valle-Inclán idazleak 1919an argitaratutako antzezlana da. Bere antzerki lanik ezagunenetako bat da. Bere ziklo mitikoaren amaiera da, esperpentoa agerian uzten duen estetikarekin. Antzezlanak krudeltasun-egoerak aipatzen ditu, baina tragikomedia-tonuan tratatuak. Tragikoa eta groteskoa denak bat egiten dute koadro sorta batean.[1] Juan Guerrero Zamora antzerki-egile eta zuzendariak honako hau idatzi zuen: «Espainiako antzerkiak Urrezko Mendetik sortu duen obrarik bikainena da». Formalki abangoardia espresionistan kokatzen da.
Historia
Antzezlana 1919an argitaratuta, 1933ko azaroaren 16an estreinatu zen Madrilgo Errege Antzokian, Cipriano Rivas Cherif-ek zuzenduta eta rol nagusietan Margarita Xirgú, Enrique Borrás eta Amalia Sánchez Ariño-k antzeztuta. Galiziar egilearen lanik unibertsalena da, Espainiatik kanpo gehien eszenaratu dena baita, alde handiarekin.[2]
Argumentua
Ekintza Gailoen familiaren ingurukoa da, hau da, Pedro Gailo herrixkako sakristauaren familiarena. Mari-Gailarekin ezkonduta dago eta biak alaba baten gurasoak dira, Simoniña. Pedro Gailoren arreba, Juana Reina, hil egin zen, umezurtz eta babesik gabe utziz Laureaniño, bere seme hidrozefaloa eta elbarritua. Harekin limosna eskatzen zuen, eta azokaz azoka ibiltzen zen bizimodua ateratzeko. Haren senideek seme hidrozefaloa jaraunspen gisa eztabaidatzen dute, diru-iturri baliotsua dela uste baitute. Neskaren arreba, Marica, eta Gailoak, hura lortzeko lehiatzen dira. Azkenean, Gailoak dira gaztearen ardura hartu dutenak. Mari-Gaila bere maitalearekin, Séptimo Miaurekin, elkartzen den bitartean, Laureaniño taberna batean pertsona-talde batek mozkortu egiten du, haren heriotza eragin arte. Ondoren, antzezlanari amaiera emateko gertaera dramatikoak sortzen dira.[3]
Gaiak
Gai nagusiak zikoizkeria, lizunkeria eta heriotza dira, Valle-Inclánek inork ez bezala deskribatu zituenak, eta krudelkeria izugarriz –baina baita ukitu groteskoekin ere– erakusten du herrixka bateko sakristau baten familian gorpuztutako giza miseria, gure hurbileko errealitatera estrapolatu daitekeena. Valle-Inclánek hizkuntza poetiko eta sinbolikoa darabil, eta bere pertsonaiak gainbehera moral eta sozialaren adierazgarri dira.[4]
Zinemarako bertsioak
- Divinas palabras (Mexiko, 1977). Fitxa teknikoa.
- Moldaketa: Juan Ibáñez. Zuzendaria: Juan Ibáñez.
- Divinas palabras (Espainia, 1987). Fitxa teknikoa.
- Moldaketa: José Luis García Sánchez eta Enrique Llovet. Zuzendaria: José Luis García Sánchez.
Operaren bertsioa
- Divinas palabras (1992, estrenaldia: Madrilgo Errege Antzokia, 1997ko urriaren 18a).
- Libreto: Francisco Nieva. Musika: Antón García Abril.
Erreferentziak
- ↑ https://reunido.uniovi.es/index.php/RFF/article/view/49/11640
- ↑ Gil Fombellida, Carmen (2003). Rivas Cherif, Margarita Xirgú y el teatro de la II República (1.edizioa). Madril: Fundamentos. 161.or. ISBN 84-245-0954-4.
- ↑ https://www.victoriaeugenia.eus/eu/agenda-sarrerak/3-divinas-palabras?ide=28801
- ↑ https://www.edicionesirreverentes.com/teatro/divinas-palabras.html
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Lana Cervantes Liburutegi Digitalean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









