Document Object Model
DOM (ingelesez, Document Object Model, hau da, Dokumentuaren Objektu Eredua) W3Cek kudeatutako API bat da. DOM-ak objektu multzo zehatz bat eskaintzen du HTML eta XML dokumentuak erakusteko eta objektu haiek nola erabiltzeko eta aldatzeko arauak ezartzen ditu. Horrela, ECMAScript (JavaScript) bezalako lengoaiekin posiblea da HTML edo XML dokumentu baten edukiak, egitura eta formatoa dinamikoki aldatzea.
Bilakaera eta bateragarritasun arazoak
DOM-a Netscape 2.0 nabigatzailean agertu zen lehen aldiz. Gerora, Netscape 4.0-k gailu-gertaerak antzemateko aukera gehitu zuen. Microsoft-aren nabigatzailea, Internet Explorer, bere 3. bertsioan hasi zen lehenengo DOM-aren ezaugarriak erabiltzen.
1998ko urrian, eta nabigatzaileen arteko ezberdintasunak zirela eta, W3C-ek “DOM Level 1” zehaztapena argitaratu zuen, HTML eta XML dokumentuen elementu guztien ezaugarriak eta aldatzeko moduak ezartzeko. 2000ko azaroan “DOM Level 2” argitaratu zuen W3Ck, non CSS orriekin interakzioak ezartzen ziren. 2004ko apirilean “Dom Level 3” sortu zuen, DTD eta dokumentuen balioztatzea erabiliz.
Nahiz eta W3Ck DOM eredu estandarra ezarri, nabigatzaile askok (Internet Explorer-ek batez ere) eredu honentzako gehigarriak sortu dituzte, bateragarritasun arazoak sortuz. Arazo hauek larriak izan ziren Netscape Navigator eta Microsoft Internet Explorer-en arteko gudan, non, askotan, web garatzaileek bertsio desberdinak sortu behar izaten zituzten nabigatzaile hauentzako. Azken urtetan, dena den, bateragarritasuna eta estandarrak betetzeko premia areagotu da, eta gaur egungo nabigatzaile gehienek (Firefox, Opera, Safari, Konqueror, etab.) W3C-k ezarritako DOM arauak betetzen dituzte. Hala ere, Microsoft Internet Explorer-ek (merkatuan nagusia den nabigatzailea, Windows sistema eragilean txertatuta baitago), bere azken bertsioetan, gehigarri propioak erabiltzen jarraitzen du.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) DOM zehaztapena W3Cn
- (Ingelesez) W3Cren webgune ofiziala
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









