Domus

Domus latinezko hitza da, antzinako erromatarren etxebizitza mota bat izendatzen zuena. Domusetan nahiko maila oneko familiak bizi ziren eta familiaren buruak dominus titulua zuen.[1] Erromatar Inperio osoko lurraldetan aurkitu dira horrelako etxebizitzak baina bereziki garrantzitsuak Ponpeian eta Herkulano herrietan aurkitutako erorkinak izan dira: horietako asko, Vesubioko erupzio ondoren, 79 urtean, oso ondo kontserbatuta daude eta horiei esker arkeologoek arkitektura mota horri buruzko informazio asko lortu dute.
Erromatarren etxebizitzak
Erromatar etxebizitza etruriarrenean oinarriturik dago, eta etxebizitza horiek klaseetan banatutako gizarte baten adierazgarri ziren. Bi ziren erromatar hirigintzako etxebizitza motak hirietan: pisuz osatutako etxebizitzak (insulae) eta etxe handiak (Domus). Horietaz gain, hirietatik kanpo, villa-k izan zezaketen goi-mailako familiek, eta esklaboak eta nekazari edo abeltzain xumeagoak etxe txikiagoetan bizi ziren (casa)[2][3]. Etxea, beraz, asko aldatzen zen familiaren ahalmen ekonomikoen arabera eta, hein batean, inperioko eremu geografikoaren arabera, Erromak konkistatutako leku askotan, bertako klimara egokitzen baitziren eta aurreko eraikuntza tekniko batzuk gorde zezaketen[4].[5]
Erromako hiritarra asko errespetatzen zuen bizitza pribatua. Domusean, esate baterako, bi zati dituela esan genezake, bizitza pribaturako gelak eta bizitza publikorako gelak bereizita daude eta. Baina Inperioaren sortutako ideia berriak etxebizitzetan ere izan zuten bere esanahia. Hala nola, Inperioa iritsi arte etxeek ez zuten inongo aldaketa aipagarririk jasan, baina Augustoren garaian, K.a. I. mendearen etxea luxuz eta dekorazioz bete zen. Hots, domusak sortu ziren. Edozein egoera egokia zen etxeko marmol garestiak erakusteko edota tablinumean gordetzen ziren familiako hildakoen bustoak erakusteko.[6]
Historia
Domus hitza oso zaharra da. Etimologikoki hitz indoeuroparra da; (*dom-)ek hiru belaunaldien familia izendatzen zuen eta bere jatorria *dem- erroan zegoen, "eraiki". Lehenengo domusak Erromatar foroan aurkitu ziren, nekropolian; lehenengo domus horiek txabola biribilaren itxura zuten eta gela bakarra. Palatino mendian aurkitutakoak K.a. VIII. mendekoak dira.
Erromatar Monarkiaren azken urteetan beste mota batzuetako "domus"ak sortu zen: egitura laukizuzena eta gela batzuk. Dena dela, oraindik orain, larreko estilokoa zen.
K. a. II. mendetik aurrera Erroman sortutako aristokraziak, bere eguneroko bizitzarako hedapen eta konfort nahi batzuk zituen. Eta, horretarako, jauregi batzuen eraikuntza bilatzen zuen, ulertuz, mendixka Palatinoan etxebizitza bat edukitzea gizarte botere maximoaren jabetzaren adierazgarri zen. Enperadoreek ere “moda” berri honetara atxiki ziren, denak Oktavio Augusto ez ezik. Beste enperadoreek eraikin oso famatuak egin zituzten: Domus Tiberiana (Tiberioren palazioa), Domus Aurea (Neronen jauregia), Domus Flavia (Domizianoren jauregia), Domus Severiana (Septimo Severoren jauregia), besteak beste. Baina, K.o. 81. urtean, Domizianok mendixka Palatinoan, jauregi handiena bihurtuko zen hainbat eraikin multzo bat zuen, hots, Domus Augusta (enperadoreen jauregia). Augustoren omenez egindako jauregia izan zen.
Argitu behar da enperadoreek ez zutela bizitza guztia etxebizitza horietan eman: bizitza-bulegotzat erabiltzen zituzten, baina haiek ez ziren domus ohikoenak, aristokraziak edota jende aberatsak zituztenak, hain zuzen.
Egitura

Domusek, insulaeek ez bezala, hedapen horizontala zuten. Hektarea askotako perimetroa har zezaketen bere baitan. Sarrerak atondo moduko batera ematen zuen, eta horrek, aldiz, atrium deiturikora. Atriumaren inguruan egoten zen domusa, patio bat zen, etxearen erdian zegoena. Patioa irekia zen, eta erdian impluviuma zegoen. Impluviumean, euria egiten zuenean, atriumaren sabaitik erotzen zen ura jasotzen zen, eta horregatik sabaiak barrurantz makurtuta zeuden. Sabaiko irekiera horren izena compluvium zen. Atriumaren zeharkatuta tablinuma zegoen, etxeko gela garrantzitsuena. Bertan arbasoenganako gurtza egiten zen.
Atriumaren inguruan, alae deituriko gelak egoten ziren. Batzuk tablinumarekin konektaturik zeuden. Lo egiteko gelak cubicula ziren. Beste alae batzuk kalearekin zeuden konektaturik, tabernae izena zutenak, hau da, saltokiak.
Batzuetan, etxea asko hedatzen zenean, bigarren patio bat eraikitzen zen peristylium deiturikoa. Bigarren patio hau handiagoa izaten zen, apaindura gehiagorekin eta kolomaz inguratuta, greziar eraginez erromatara etxeetan sartu zena K.a. III. mendetik aurrera. Patio berri horretara iristeko, tablinuma pasa behar zen, baina etxearen handitze hori kasu jakin batzuetan gertatzen zen, familia dirudunetan, bereziki.
Domus batzuetan hipokaustoaren erabilera aipatzekoa da. Hipokaustoa etxea berotzeko erabiltzen zen sistema zen. Zoru azpian zeuden hutsuneetatik hedatzen zen beroa, etxea epeltzeko.[7]

Erreferentziak
- ↑ Jean Haudry: Les indo-européens, PUF, Que sais-je 1965.zk., 1.edizioa, 1981
- ↑ (Gaztelaniaz) «DICCIONARIO LATÍN-ESPAÑOL: Caryandaeus» LATÍN ONLINE (kontsulta data: 2024-03-21).
- ↑ .
- ↑ (Ingelesez) «What Were Homes Like in Ancient Rome? (4 Types)» TheCollector 2022-05-09 (kontsulta data: 2024-03-21).
- ↑ «LA VIVIENDA EN EL MUNDO ROMANO:ANO: una aproximación a partir de la Domus del Mitreo. - I. La vivienda romana» sites.google.com (kontsulta data: 2026-08-03).
- ↑ ArteHistoria, Gobierno de Castilla y León
- ↑ (20210eko irailaren 27a), “La Domus Romana”, Paseando por la Historia
Bibliografia
- Fernández Vega, Pedro Ángel (2003): La casa romana. Madril: Akal. ISBN 978-84-460-2076-9.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









