Share to:

Dora Russell

Dora Russell

Bizitza
JaiotzaThornton Heath1894ko apirilaren 3a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaPorthcurno1986ko maiatzaren 31 (92 urte)
Familia
AitaSir Frederick Black
AmaSarah Isabella Davisson
Ezkontidea(k)Bertrand Russell  (1921eko irailaren 27a -  1935)
Gordon "Pat" Grace  (1940 -  1949)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaGirton College
Sutton High School
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfeminista eta bakearen aldeko aktibista
Lan nabarmenak

Dora Winifred Russell, Russell kondesa (Dora Winifred Black ezkondu aurretik) (Londres, 1894ko apirilaren 3a - Londres, 1986ko maiatzaren 31) britainiar idazlea izan zen, feminista eta sozialista. Antisorgailuen eta bakearen aldeko aktibista izan zen. Moskun Erresuma Batuak diruz lagundutako British Ally egunkarian lan egin zuen, eta 1958an 'Emakumeen Bake Karabana' ("Women's Peace Caravan") zuzendu zuen Europan zehar Gerra Hotzaren garaian.

Biografia

Dora Winifred Black Croydonen (Surrey) jaio zen 1894an, goi-klase-ertaineko familia ingeles batean eta lau seme-alabetatik bigarrena.[1] Bere aitak, Sir Frederick Blackek, Zerbitzu Zibilean lan egin zuen eta bere seme-alaben hezkuntza garrantzitsua zen berarentzat, neskak ala mutilak izan. Bere gurasoen etxetik gertu zegoen lehen hezkuntzako eskola pribatu batera joan zen eta Sutton High School bigarren hezkuntzako institutura joateko dirulaguntza bat irabazi zuen. 1911n, ia urtebete eman zuen Alemanian neskentzako barnetegi pribatu batean, Cambridgeko 'Little Go' edo unibrtsitatera sartzeko azterketa prestatzeko. Hizkuntza modernoen beka bat irabazi zuen Girton College-n, Cambridge, ikasteko. Laster, C.K. Ogdenek sortutako Herexeen Elkartean sartu zen, 1909an, aginte tradizionalak, oro har, eta dogma erlijiosoak, bereziki, zalantzan jartzen zituena. Horrek guztiak bere pentsamolde feminista garatzen lagundu zion. 1915eko ekainean, Hizkuntza Modernoetako gradua jaso zuen.[2]

Bertrand Russellekin harremana

1915eko udazkenean, Dora Black Londresera joan zen bizitzera eta XVIII. mendeko frantziar pentsamenduari buruzko graduondoko ikasketak hasi zituen Londresko University Collegeean. 1916an, asteburuko ibilaldi batean, ezagutu zuen lehen aldiz Bertrand Russell.[3] Blackek Russell babestu zuen Lehen Mundu Gerran nahitaezko errekrutatze militarraren aurkako kanpainan..1919an hasi ziren elkarrekin harremanetan, Bertrand Russellek udako oporretan berarekin elkartzera gonbidatu zuenean.

Black eta Russellek Errusia sobietarra bisitatu zuten 1920an, iraultza boltxebikea gertatu eta gutxira. Russell ez zen txunditu Leninekin, baina Blackek, garai hartako sozialista ingeles askok bezala, etorkizuneko zibilizazio ideal bat ikusi zuen. Bikotea Txinan ere izan zen.

Dora eta Russell 1921eko irailaren 27an ezkondu ziren Batterseako udaletxean, Eileen Power eta Frank Dora zazpi hilabeteko haurdun zegoen bikotearen lehen haurrarekin (John Russell) eta beltzez jantzi zen zeremonian. Bigarren umea, Kate, 1923an jaio zen.[2]

Hasieran uko egin zion Russellen ezkontzeko eskaintzari. Bere belaunaldiko emakume erradikal batzuekin batera, ezkontza arautzen zuten legeek emakumeen azpiratzean laguntzen zutela sentitzen zuen.[3] Haren iritziz, guraso zirenek bakarrik egon behar dute gizarte-kontratu bati lotuta, eta seme-alabak hazteko haien lankidetza behar den neurrian bakarrik. Bere ustez, gizonak zein emakumeak berez poligamoak ziren eta, beraz, aske izan behar zuten, ezkonduta egon edo ez, elkarrekiko maitasunean oinarritzen ziren sexu-harremanetan aritzeko. Horretan, aitzindaria izan zen, emakumeek jaiotza-kontrolari buruzko informaziorako eta sarbide librerako duten eskubidearen aldeko borrokan bezainbeste. Horiek gustiak ezinbestekotzat jotzen zituen emakumeek beren bizitzaren gaineko kontrola lor zezaten, eta, azkenean, erabat emantzipatu zitezen. Bere senarra ikuspegi erradikalen aldekoa zen, baina Dora Russellen ustez etxekolanak egingo zituela espero zuen.[4]

Russell kondesa bihurtu zen 1931ko martxoaren 3an, Bertrand Russellen anaia nagusia Frank hil eta senarra 3. Russellen kondea bihurtu zenean.

Ezkontza irekia zuten, eta Dora Russelle harremana izan zuen Griffin Barry ezkerreko kazetariarekin. Bi seme-alaba izan zituzten Russellekin ezkonduta jarraitzen zuen bitartean: Harriet Ruth Barry (1930-2024) eta Roderick Barry (1932-1983).[5] Bertrand Russellek hasieran, Harriett bere alaba bezala erregistratu zuen, baina jasanezina bihurtu zitzaion egoera eta bere ikasle eta umeen zaindari izan zen Patricia Spenceekin harremana hasi zuen. Dora Russellek ikusi zuen dibortzioan Bertrand Russellek bere pribilegio guztiak erabili zituela abantaila lortzeko.

Heriotza

Dora Russell Porthcurnon (Kornualles) hil zen, 1986ko maiatzaren 31n, 92 urte zituela.[6] Haren errautsak bertako lorategian barreiatu zituzten.[7]

Lana

Errusian Urriko Iraultzan boltxebikeek lortutako garaipenaren ondoren, Dora Russellek Bigarren Nazioarteko Komunisten Kongresura joatea erabaki zuen Marjory Newbold eta beste batzuekin, kausa boltxebikearen alde egiteko.[8]

"Hypatia or Woman and Knowledge" ('Hipatia edo emakumea eta jakintza') izenburuarekin argitaratu zuen emakumeen heziketa desegokiari eta berdintasun ezari buruzko liburua, 1925ean. Hitzaurrean azaltzen da zergatik aukeratu zuen izenburua, Hypatia unibertsitateko irakaslea izan zen, Elizako dignatarioek salatua eta kristauek erahila.[9]

Jaiotza-kontrolaren kanpaina

Rose Witcop eta Guy Aldred babestu zituen, auziperatuak izan zirenak Margaret Sangerren Family Limitation ('Familia mugatzea') antisorgailuen gida argitaratzeagatik.[10][11] Dora eta Bertrand Russellek eta John Maynard Keynesek, arrakastarik gabeko apelazioaren kostu legalak ordaindu zituzten.[12][13]

1924an, Dora Russellek jaiotza-kontrolaren aldeko kanpaina egin zuen (Katharine Glasier, Susan Lawrence, Margaret Bonfield, Dorothy Jewson, H. G. Wells eta John Maynard Keynesen[14] laguntzarekin) eta Langileen Jaiotza Kontrol Taldea sortu zuen.[15] Urte berean, Chelseako hautagai laborista gisa aurkeztu zen arrakastarik gabe.[16] Alderdi Laboristan kanpaina egin zuen jaiotza-kontroleko kliniken alde, baina alderdia boto-emaile katolikoen babesa galtzeko beldur zen.[12] Alderdi Laborista gorroto zuela esan zuen, zuzendaritzak 1925eko konbentzioan emandako babesa kendu zion ondoren.[4] H. G. Wells bere aliatu publikoak ere uko egin zion haren kanpainari babesa emateari, bere ustez emakumeak bakarrik erakartzen baitzituen.[4]

1929an, Dora Russellek Sexu Erreformarako Munduko Ligaren Kongresu arrakastatsua antolatu zuen Londresen, Norman Haire australiar jaiotze-kontroleko kanpainagilearen laguntzarekin. Bost egunetan zehar Wigmore Hallen ospatu zen eta bertan intelektual garrantzitsuek parte hartu zuten:besteak beste, George Bernard Shaw, Margaret Sanger eta Sigmund Freud, eta gai ugari eztabaidatu zituzten, esate baterako: psikoanalisia, prostituzioa, zentsura eta kontrazepzioa.[17][3]

Beacon Hill School eta hezkuntzari buruzko ikuspegiak

Bertrand Russell, Dora Russell eta Lucy Mary Silcox irakasle titular feminista, 1922an

1927an Dora Russellek, bere senar Bertrand Russellekin batera, Beacon Hill School izeneko eskola aurrerakoia sortu zuen, non haurrei sineskeria eta aurreko belaunaldien ikuspegi irrazionalak atzean uzten irakasten saiatzen ziren. Hezkuntza zientifikoa, libertarioa eta aurrerakoia aldarrikatu zituen Dora Russellek, ikasle ohi batek zera gogorarazten zuelarik:[18]

Hezkuntzari buruzko iritziak eman zituen liburu batean, In Defence of Children izenekoa ('Haurren defentsan'). Dora Russellek bere kabuz zuzendu zuen eskola Bigarren Mundu Gerrara arte.[19]

Bigarren Mundu Gerra

Gerra garaian, Londresera joan zen Informazio Ministerioarentzat lan egitera, haien Erreferentzia Dibisioan, Londresko Unibertsitatearen eraikin batean, British Museumetik gertu. Bertan, hainbat gairi buruzko txostenak idatzi zituen. British Ally (Britansky Soyuznik) egunkaria sortzeko Erresuma Batuko Gobernuak erabilitako taldean ere egon zen. Egunkaria Moskun argitaratu zen sei urtez Erresuma Batuko enbaxadaren bidez. Londresen argitaratutako egunkari sobietar baten ispilu zen, 1942ko itun baten ondorioz argitaratuz biak. Britainiarren gerra ahaleginaren xehetasunak eman nahi zituen egunkariak; ondo ilustratuta zegoen eta harrera ona izan zuen Errusian.[20]

Bakearen aldeko aktibismoa

Gerraren ondoren, bakearen aldeko mugimenduaren defendatzaile bihurtu zen eta Armagabetze Nuklearraren Kanpainaren (CND) kide sortzaileetako bat izan zen 1957an,[21] beste ezkertiar nabarmen batzuekin batera (Bertrand Russell, J. B. Priestley, Michael Foot, Victor Gollancz, besteak beste) mundu mailan arma nuklearren kontra arituz.[22]

1981eko apirilaren 2an, Merseysideko Bake Asteari ekin zion.[23]

Emakumeen Bake Karabana

1958ko maiatzaren 20an, Dora Russell Edinburgetik abiatu zen beste 15 emakumerekin batera Moskurantz, 'Emakumeen Bake Karabana' delakoan eta Europa osoko beste emakume batzuekin loturak egitera.[21]

Bibliografia

  • (Bertrand Russellekin) The Prospects of Industrial Civilization. Londres: G. Allen & Unwin, 1923.
  • Hypatia or Woman and Knowledge. Londres: Kegan Paul, Trench, Trübner, 1925.[9]
  •  The Right to Be Happy. New York and Londres: Harper & Bros. 1927. OCLC 1091095.
  •  In Defence of Children. Londres: H. Hamilton. 1932. OCLC 6749463.
  •  The Tamarisk Tree: My Quest for Liberty and Love. Londres: Virago. 1975.
  •  The Religion of the Machine Age. Londres: Routledge & Kegan Paul. 1983. ISBN 9780710095473.

Erreferentziak

  1. https://www.oxforddnb.com/display/10.1093/ref:odnb/9780198614128.001.0001/odnb-9780198614128-e-40676
  2. a b Gorham, Deborah. (2011). «Liberty and love? Dora Black Russell and marriage» Canadian Periodicals Index Quarterly 46 (2): 247..
  3. a b c Levine, Judith. (30 April 2014). «Women and Children First: Dora Russell and the Evolution of Feminism» bostonreview.net/ (Boston Review).
  4. a b c (Ingelesez) Levine, Judith. (2014-04-29). «Women and Children First» Boston Review.
  5. «Former Eau Claire Man Figure in British Divorce» Leader-Telegram (Eau Claire, Wisconsin): 5. November 30, 1934.
  6. AP. (2 June 1986). «Dora Russell, Social Activist And Wife of the Philosopher» The New York Times.
  7. Humanist Heritage: Dora Russell (1894-1986). .
  8. "Newbold [née Neilson, Marjory" in Oxford Dictionary of National Biography. ].
  9. a b Booth, Charlotte. (2017). Hypatia: Mathematician, Philosopher, Myth. London: Fonthill Media, 26–27 or. ISBN 978-1-78155-546-0..
  10. The Times (1923-01-11), 7. or.
  11. The Times (1923-02-12), 5.or.
  12. a b «Dora Russell» Spartacus Educational.
  13. Russell, Dora (1975) The Tamarisk Tree.
  14. «Dora Russell» Spartacus Educational.
  15. (Ingelesez) «Humanist Heritage: Dora Russell (1894-1986)» Humanist Heritage.
  16. (Ingelesez) «Humanist Heritage: Dora Russell (1894-1986)» Humanist Heritage.
  17. Diana Wyndham. (2012) Norman Haire and the Study of Sex. . (hitzaurrea: Michael Kirby AC CMG). Sydney: Sydney University Press). .
  18. Gorham, Deborah. (2005). «Dora and Bertrand Russell and Beacon Hill School» Russell: The Journal of Bertrand Russell Studies 25: 39–76.  doi:10.15173/russell.v25i1.2071..
  19. Russell, Dora (1977). The Tamarisk Tree. Londres: Virago. ISBN 0-86068-194-7. OCLC 9315183
  20. Pechatnov. (1998). «The Rise and Fall of Britansky Soyuznik: A Case Study in Soviet Response to British Propaganda of the Mid-1940s» The Historical Journal 41 (1): 293–301.  doi:10.1017/S0018246X97007577. ISSN 0018-246X..
  21. a b https://web.archive.org/web/20210809213312/https://books.google.com/books?id=BE9dDwAAQBAJ&q=women%27s+peace+caravan+dora+russell&pg=PA143
  22. Russell, Dora. (1927). The right to be happy. New York and London, Harper & Bros. (kontsulta data: 2026-08-21).
  23. LSE archive at Archived copy. . (accessed 26 July 2011)

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya