Share to:

Doris Benegas

Doris Benegas

(2009)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDoris Benegas Haddad
JaiotzaCaracas1951
HerrialdeaGaztela
HeriotzaValladolid2016ko uztailaren 29a (64 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
KidetzaInstituto Regional de Castilla y León
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Communist Movement (en) Itzuli
Gaztelau Ezkerra

Doris Benegas Haddad (1951, Caracas2016ko uztailaren 29a, Valladolid[1]) euskal herritar abokatua eta ezkerreko militante bat izan zen. PSE-PSOE alderdiko Txiki Benegas PSE-EEko euskal herritar politikariaren arreba zen.

Biografia

Venezuelako Caracas hiriburuan jaio zen, bere aita Jose Maria Benegas Etxeberria jeltzalea eta familia erbesteratuak bizi baitziren. Ama, Doris Haddad, Libanoko judu jatorria zuen.

Gaztaroa Donostian igaro zuen. 1970eko hamarkadan politikan militatzen hasi zen; unibertsitatean, Gipuzkoako Ikasle Iraultzaileetan eta Espainiako Mugimendu Komunistan sartu zen.

Valladolidera (Gaztela-Leon, Espainia) joan zen gero, eta Gaztelako ezkerreko mugimenduan eta Gaztela subjektu politiko gisa onartzearen alde hartu parte aktiboki. Abokatu-lanetan, kaleratutako langile ugariren alde jardun zuen, Frankismoaren amaiera aldera birritan atxilotua izan zen eta 1979an faxista talde batek Valladolideko bulegoa erre zion.

Euskal Herrian, ezker abertzalearen legez kanporatzearen aurka parte hartze aktiboa izan zuen; besteak beste mobilizazioetan parte hartuz baina, batez ere, 2009an Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Iniziatiba Internazionalista - Herrien Elkartasuna alderdiko bigarren zerrendaburu gisa aurkeztuz. Ezker abertzaleak bost urte zeramatzan orduan legez kanpo, baina Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasunak aurkezteko aukera izan zuen.

2016ko uztailaren 29an 64 urte zituela Valladolid hirian zendu zen.

Ereferentziak

  1. Doris Benegas ezkerreko militantea hil da. 2016ko uztailaren 29a, Berria.info

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya