Share to:

Duoviri

Duoviri (singularrean duovir) edo duumviri edo duunviri (singularrean duumvir edo duunvir), "bi gizon" esan nahi du latinez, eta kargu publiko erromatar bat zen, administrazioko hainbat esparrutan agertzen zena eta bi gizonek osatua zegoena. Bi gizon horiek aginte maila berbera zuten, erromatar administrazioan boterea partekatzeko ohiturari jarraituz. Hiriak inperioaren bidez bere boterea eta bere administrazioa zabaldu zituenean, kargu mota hauek probintzietan kopiatu ziren.

Udal duunvirrak

Duunvir mota asko zeuden baina zabalduena eta ezagunena udal gobernuetan aritzen ziren duoviri iure dicundo izan ziren. Erromak menperatutako lurraldeetan zabaldu zuen munizipalizazioa ulertzeko modua islatzen dute; duunviratoak urte beteko iraupena zuen eta duunvir-rek kolonietan eta municipium-etako udal gobernuetan lan egiten zuten[1] Curiales[oh 1]-ekin batera, hau da udal Curia-ko partaideekin. Ordo decurionum[oh 2]-eko parte ziren, eta duovir izatea ohore handia zen; ez zuten soldatarik jasotzen[2] eta hilarri askotako inskripzioan agertzen da aipatua, hildakoaren "cursus honorum" zerrendatzen denena. Paralelismo bat egin zen, hiriko Curia, Erroma hiriko Senatuaren antzekoa zen (berez, askotan, Curia ordez, "udal senatua" esan daiteke), udal curiales-ak, senatarien antzekoak eta duunvir-ak, Erromako kontsulen antzekoak.

Udal batzuen legeei esker ezagutzen ditugu haien eginkizunak. Barneko zein kanpoko lanak egiten zituzten. Barne-lanetan, legegintza- eta hauteskunde-batzarrak deitu eta zuzentzen zituzten, udal-jurisdikzioa eta finantzen administrazioa egiten zituzten. Kanpoaldeari dagokionez, probintziako aginte organoekin eta botere inperialarekin egin behar zen korrespondentzia administratibo eta juridikoaz arduratzen ziren, eta, bai eta beste herri batzuekin itunak sinatzeaz eta pertsona ospetsuak jasotzeaz.

Bestelako duunvirrak

  • Duoviri perduellionis-ek traizio handiko prozesuak, Estatuaren aurkako traizio prozesuak alegia[1], gidatzen zituzten .
  • Duoviri agris dandis-ek lurrak esleitzen zituzten .
  • Duoviri navales-ek flota eraikitzen zuten.
  • Duoviri quinquenales bost urtean behin aukeratzen ziren eta zentsore ahalmenak zituzten udalerrian erroldak egiteko.
  • Duoviri sacris faciundis-ek erregeen garaian sortuak, sakrifizioen ardura zuten apaizak ziren. Biziarteko kargu bat zen, patrizioentzat erreserbatua. K.a. IV. mendean 10 izatera pasa ziren, decemviri izatera alegia, eta L. Cornelio Silaren garaitik aurrera 15 (quindecemviri).
  • Duoviri aedi locandae-en ardura tenplu baten eraikitzea zen. Ezagunenen artean Kinto Martzio Rala egon zen, K.a. 194 eta 192 urteetan izendatuak.[3]

Oharrak

  1. Kurilak (latinez, pluralez, Curiales eta sing. curialis) Erromatar Inperioko tokiko udal kontseiluetako kideak ziren. Dekurionak (latinez Decuriones) hitza ere erabiltzen da. Nolabait esateko, egingo zinegotziak lirateke. Kontuz: kurial hitzak beste garai batzuetan, beste esanahi bat hartu zuen, eta dekuriona, militar mota bat ere bazen erromatarren artean.
  2. Ordo Decurionum, hiriko Curiako (hau da, udal senatuko) kideek eta haien familiako kideek osatzen zuten. Pribilegiozko titulua eta ohorea zen. probintzietako hirietan sortu zen Erromako Ordo Senatorius-aren kopia bat.

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) «Duoviri | Consulship, Imperium & Tribunate | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2023-12-07).
  2. (Gaztelaniaz) Blázquez, José María. (2003). El municipio romano en España. (kontsulta data: 2023-12-07).
  3. Tito Livio, XXXIV, 53; íbid., XXXV, 41.

Bibliografia

  • A. Montenegro eta beste batzuk; Espainiako historia 3. Espainia Erromatarra. Gredos argitaletxea, Madril, 1986.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya