Share to:

Dwarka

Artikulu hau Guyarateko hiri bati buruzkoa da. Hinduen literatura epikoan kontatutako antzinako hirirako, ikus Dwārakā.
Dwarka
hiria
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatuaGujarat
Indiako barrutiDevbhumi Dwarka district
Taluka of GujaratDwarka Taluka
Posta kodea361335
Geografia
Koordenatuak22°14′25″N 68°58′07″E / 22.2403°N 68.9686°E / 22.2403; 68.9686
Mapa
Altitudea0 m
Demografia
Biztanleria38.873 (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia2892

Dwarka, Dvarka, Dwaraka edo Dvaraka ([Dwārakā], Gujarateraz:દ્વારકા) Indiako hiri bat da, Devbhoomi Dwarka barrutian (Guyarat) dagoena. Indiako hiri sakratuetako bat da.

Historia

Legenda

K. a. III. mendeko Majabharata testu epiko mitologikoaren arabera, Duarka hiri handi eta oso aberatsa zen, Krishna jainkoak, errege (nerabezaroan behi-artzaina zen) bihurtu ondoren, irla baten gainean eraikia . Yarasandha errege boteretsuaren erasoen ondoren, Mathuratik (Indiaren erdialdean) ihes egin zuen bere herriarekin. Krishna eta bere familiaren (iadus) gainean zegoen madarikazio baten ondorioz, uhartea itsasoan hondoratu zen.

Kondair horietan oinarrituta, laurogeita hamarreko hamarkadan, S. Rao arkeologoak ikerketak egin zituen gaur egungo Duarka hiriko kostaldearen aurrean, eta Indo haraneko kulturaren (K.a. III. milurtekoko) zenbait aztarna, antzinako aingurak eta antzinako ontziak aurkitu zituen. Al-Biruni (973-1048) matematikari eta historialari uzbetarrak Baruwi bezala aipatzen du. Hiria piraten habia izan zen. Guyarateko sultanak arpilatu zuen 1473an, Mawlana Mahmud al-Samarkandi merkatariaren aurkako eraso pirata baten mendekuz. Suntsitu ondoren, berreraiki egin zuten. Muzaffar III.a sultana, Guyarateko azken sultana, tropa inperial mogoleek jazarria, hemen babestu zen 1592an. Piraten babeslekua izan zen . mendera arte, britainiarrak agertu ziren arte. Okhamandal talukaren parte izan zen orduan, Barodako printzerriko Amreliko prantaren bi dibisioetako bat.[1]

1901ean 7.535 biztanle zituen. Rupan zuen portua, 2 km iparraldera. Baroda batailoiaren egoitza izan zen, vagherak kontrolatzea helburu zuena, eta 1859an tribuok matxinatu zirenean, britainiarrek hiria inbaditu zuten, Barodako egoiliarraren agindupean ofizial politikoa jarriz. XIX. mendearen amaieran udalerri bihurtu zen.[2]

Geografia

138 m-ko altitudean dago, Gomati ibaiaren bokalean, Gandhinagar estatuko hiriburutik 463 km-ra. Kathiawar penintsularen ipar-mendebaldeko muturrean. IST UTC+05:30 ordu-eremuan dago.

Demografia

2011ko estimazioaren arabera, 38.619 biztanle zituen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya