Share to:

Ebbaba Hameida

Ebbaba Hameida

(2019)
Bizitza
Jaiotzasaharar iheslarien esparruak, 1992 (33/34 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Konplutentsea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Radiotelevisión Española
Jasotako sariak
KidetzaMugarik Gabeko Kazetariak

ebbabahameida.net
Facebook: ebbaba.hafed X.com: ebbaba_h Instagram: ebbaba_h YouTube: UC7mIhwn-Z2orVm94CSqCtQg Edit the value on Wikidata

Ebbaba Hameida (Tindufeko saharar iheslarien esparruak, Algeria, 1992) kazetaria da. Jatorriz sahararra, Espainiako nazionalitatea du. Gaur egun, RTVE Espainiako telebista publikoko erredaktorea da. 2020ko maiatzetik, Mugarik Gabeko Kazetarien Espainia ataleko zuzendaritza batzordeko kidea da.[1]

2019ko martxoan, emakume kazetarien mugimenduko bozeramaileetako bat izan zen, Carmen Sarmiento, Diana Aller eta Rosa Alcazarekin batera; estereotipoak eta sexismoa saihestuko zituen kazetaritza profesionala eskatu zuen, baita sentsibilitatea ere, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko informazioa ematean.

Bizitza

Ebbaba Hameida, 2025ean.

Tindufeko (Aljeria) saharar iheslarien kanpamentuetan jaio zen, eta handik atera zen bost urte zituela, osasun arazoengatik; izan ere, neskato zeliako batentzat, zaila zen basamortuko bizimodua.[2] Hasieran Erroman hazi zen, Italiako harrera familia batekin, 9 urtez. Iheslarien esparruetara itzultzea erabaki zuen, bere erroei uko ez egiteko; gero, errefuxiatuen kanpalekuen muturreko baldintzak eta zeliako izateagatik elikadura egokirik ez zuela ikusita, Espainiara joan zen. Han, 2008an, Badajozko Don Benito herriko familia batek hartu zuen, eta han ezarri zuen bere bizilekua.[3]

Kazetaritza ikastea erabaki zuen, Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetan irratia izan zelako historikoki kanpoaldearekin konektatzeko elementu nagusia, eta, betidanik, Saharako herriaren egoera ezagutarazteko bitarteko hurbila izan delako Hameidarentzat. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Informazio Zientzien Fakultatean graduatu zen 2015ean. Ondoren, Kazetaritzako masterra egin zuen RTVEn.[4] Unibertsitatean aritu zen bitartean, Informazio Zientzien Fakultateko Rysala Sáhara irratsaioko gidari izan zen, Mendebaldeko Saharako gatazkaren egunerokoari buruz.

2014ko ekainaren 16an, Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluaren 26. Bilkuran parte hartu zuen, International Youth and Student Movement for the United Nations (ISMUN) erakundearen ordezkari gisa: herrien autodeterminazio eskubidea eta bereziki saharar herriaren autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuen, eta emakume sahararren egoera eta, oro har, giza eskubideen urraketa salatu.[5][6] 2014an, bereziki famatu zen Raices y Clamor dokumentala zuzentzeagatik, non Espainian ikasten dutensaharar gazteen zailtasunak, sustraiak bilatzeko beharra, eta aurre egin behar dioten gatazka indibidual eta pertsonala erakusten dituen: «Gauden tokian gaudela, baldintza pertsonal gogorrak daude, eta jada ez maila materialean bakarrik, baita maila psikikoan ere».[7]

2016an, OpenSpain proiektuaren sustatzaileetako bat izan zen. Telefónicaren laguntzarekin egindako proiektu horretan, Espainiako, Siriako, Irakeko, Irango, Venezuelako eta Saharako gazteek osatutako talde batek webgune bat eta mugikorrerako aplikazio bat garatu zituen, gaztelaniaz, ingelesez eta arabieraz, Europara gerratik eta beldurretik ihesi iristen ziren errefuxiatuentzako informazio erabilgarriarekin.[8]

Irratian eta telebistan espezializatu ondoren, RTVEn master bat egin zuen 2017an, eta Radio 3 irrati kateko Atrevidos irratsaioaren aurkezlea izan zen, Marta Curielekin, «Un micro para el Sáhara» proiektuan parte hartuta.[9][10]

2018an Senegalen parte hartu zuen Maleta Horia proiektu solidarioan. Proiektu hori Leaozinho GKEak bultzatu zuen herrialde horretan, materiala bilatu eta irrati estudio bat instalatzeko.[11] 2019ko martxoaren 8an, Ebbaba emakume kazetarien mugimenduko lau bozeramaileetako bat izan zen, Carmen Sarmiento beteranoarekin, Diana Allerrekin eta Rosa Alcazarekin batera. Manifestua irakurri zuten, estereotipo sexistak saihestuz, hizkera inklusiboa erabiliz, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko informazioa ematean muturreko fintasuna eskatzeko.[12]

2019ko maiatzean, Mugarik Gabeko Kazetarien Espainiako ataleko gonbidatuetako bat izan zen, Prentsa Askatasunaren nazioarteko eguna zela eta.[4] 2018tik 2020ra, RNE irratiko erredaktore eta esataria izan zen, RNEko Efecto Doppler irratsaioan kolaboratzailea, emakumeen eskubideei buruzko «Ultravioleta» atalean; eta orobat kolaboratzailea TVEko Cámara abierta 2.0 telebista saioan. Horrez gain, lankidetzan aritu da El Pais egunkariko Planeta Futuro atalean eta Frontera D aldizkarian.[13][14][15]

2020ko abendutik, RTVEko erredakzioan ari da lanean.[16] 2020ko maiatzean, Mugarik Gabeko Kazetarien Espainiako saileko zuzendaritza batzordeko kide aukeratu zuten.[17]

Aintzatespenak

  • 2023. urtean, Luz Morales kazetaritza feministako saria jaso zuen, RTVErako egin zuen Afganistán, un año después. La muerte en vida de las afganas bajo los talibanes erreportajeagatik. Talibanen menpe afganiar emakumeek duten egoera azaltzen du.[18]

Dokumentalak

  • Raíces y clamor («Sustraiak eta deiadarra», 2014). Gidoia eta zuzendaritza: Ebbaba Hameida Hafed, Errealizazioa: Saad Jebbour Najda.
  • Afganistán, un año después. La muerte en vida de las afganas bajo los talibanes (2022).[19]

Argitalpenak

Erreferentziak

  1. Berasain Tristan, Kristina. (2024-08-30). ««Gazako kazetarien kemena eta ausardia goratu behar ditugu»» Berria (kontsulta data: 2024-08-31).
  2. Vidal, Juan Pablo. «OpenSpain: una web donde caben todos» Blogthinkbig.com.
  3. «Entrevistas» DE PASADA 26 de enero de 2016.
  4. a b Larrán, Jesús Cabaleiro. (30 de abril de 2019). «Solidaridad periodística española con el Sahara» Periodistas en Español.
  5. «Hameida: “Si Naciones Unidas no actúa en el Sáhara, los jóvenes están amenazando con usar las armas”» www.publico.es.
  6. Intervención de Ebbaba Hameida en la 26 sesión de la Comisión de Derechos Humanos de la ONU. .
  7. «La UdL projecta dijous el documental 'Raíces y clamor' a la 'Haima per un Sàhara lliure'» La Vanguardia.
  8. «Telefónica busca la integración de los refugiados en España con un hub» ELMUNDO 30 de mayo de 2016.
  9. «Atrevidos en Radio 3 - Atrevidos por el mundo - 02/09/17» RTVE.es 2 de septiembre de 2017.
  10. «Quiénes Somos» Un Micro Para El Sahara 2 de junio de 2017.[Betiko hautsitako esteka]
  11. «RNE viaja a Senegal con el proyecto solidario 'La maleta amarilla' para instalar un estudio de radio» www.europapress.es 8 de octubre de 2018.
  12. Servimedia. (8 de marzo de 2019). «8-m. 'las periodistas paramos' piden "más periodismo social y menos declaraciones políticas"» ecodiario.eleconomista.es.
  13. «Efecto Doppler - Rogelio López Cuenca, generación de neuronas y 'Ultravioleta' - 01/04/19» RTVE.es 1 de abril de 2019.
  14. .
  15. «Ebbaba Hameida» Revista 5W.
  16. HAMEIDA, EBBABA. (2020-12-30). «Argentina aprueba la ley del aborto: "Es un 'sí' a un derecho básico que nos impulsa a exigir otros derechos"» RTVE.es.
  17. «ESPAÑA | La sección española de RSF renueva su Junta Directiva :: Reporteros Sin Fronteras» www.rsf-es.org.
  18. «La periodista sahrauí Ebbaba Hameida guanya el premi María Luz Morales de periodisme feminista» Ara 30/06/2023.
  19. HAMEIDA, EBBABA. (2022-08-15). La muerte en vida de las mujeres afganas bajo los talibanes: "Ha sido un año negro. Todo está prohibido y solo puedo dormir". .

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya