Share to:

Edith Ainge

Edith Ainge

Bizitza
JaiotzaBradford1873ko irailaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1948ko urriaren 25a (75 urte)
Jarduerak
Jardueraksufragista

Edith M. Ainge (1873ko irailaren 10a1948ko urriaren 25a) [1] Bradford-en Inglaterra-n jaioa eta AEBko sufragista[2] eta Silent Sentinels (Jagole isilak) talde aktibistako kidea izan zen.[3] Ainge-k bat egin zuen Alice Paul buru zuen Emakumearen Alderdi Nazionalarekin (NWP), emakumeek AEBn bozkatzeko eskubidearen alde egiteko; 1920an 19. zuzenketa berrestearekin ezarri zen. Ainge bost bat aldiz atxilotu zuten 1917ko irailetik 1919ko urtarrilera, NWPren protestetan "legez kanpo batzartzeagatik (trafikoa oztopatuz), eta geroago NWPko diruzaina izan zen.[4]

Sufragioa New York-en

Ainge-k emakumeen mugimendu sufragistarentzat lan egin zuen New York estatuan 1915ean. New York, New Jersey eta Pennsylvaniako boto-emaileek parte hartu zuten Askatasunaren Zuziaren ekitaldian, eta ekitaldiak antolatu zituzten parte-hartze eta kontzientzia handiagoa biltzeko eta mugimendu sufragistarako eta mitin politikoetarako dirua biltzeko.[5]

Beldurrezko Gaua

New York-eko Estatuko Sufragioan lan egin ostean, Ainge New York-era bizitzera joan zen, emakumeen boto nazionalaren eskubidearen alde biltzeko. 1917ko azaroaren 10ean, Edith Ainge eta Eleanor Calnan sufragistak atxilotutako hogeita hamahiru pertsonetatik bi izan ziren, Washington D.C.ko[6] Etxe Zuriaren aurrean protesta egin ondoren. Protesta baketsua izan zen, eta 68 sufragistek 19. Emendakinaren onarpena lortzeko manifestatu ziren. Ainge-k eta Calnanek idazkun hau eraman zuten: “Zenbat denbora ukatu behar zaion emakume bati bere seme-alabak errekrutatzen ari den gobernu batean ahotsa izatea”. Aingek eta beste sufragista batzuek 60 eguneko kartzela-zigorra jaso zuten Okcoquan Workhouse-n, Lorton-en (Virginia), zirkulazioa oztopatzeagatik. Honela deitu zieten: "Legez kanpoko batzarra". Ainge bakartze erregimenean giltzapetu zuten, atxilotuetako asko torturatu egin zituzten, eta "Night of Terror."(Izuaren gaua) deitu diote ekitaldiari.[7][8]

1918ko atxiloketa

Ainge berriro atxilotu zuten Lafayette Square-n manifestatzeagatik, 1918ko abuztuaren 15ean.

Sua ikusi manifestaldia, 1919

Watch Fire (Sua ikusi) manifestazioetan, Lafayette Square-n, NWPko kideek Woodrow Wilson presidentearen diskurtsoen kopiak erre zituzten hautestontzietan.[9] Ainge izan zen bere hautestontzia pizteko lehena.[10] Emakumeak, Ainge barne, berriro atxilotu zituzten.

Bizitza pertsonala

Ainge Ingalaterran jaio zen eta AEBetara emigratu zue umetan, 1884an. William Ely Ainge eta Susanna Taylor Ainge gurasoek bederatzi seme-alaba zituzten guztira. Amak Atlantikoa zeharkatu zuen bost seme-alabarekin Edith-ek 9 urte zituenean eta itxuraz aitak bidaia lehenago egin zuen. Aitak, altzairuzko konpainia garrantzitsu baterako lan egin zuen Ohio-n kontulari eta enpresa zuzendari gisa. Jamestown-eko loturak hasi ziren, bereziki bulego haltzarietan lan egiten zuten Art Metal konpainiarekin, afiliatu zenean William. 1910eko hamarkadan berak bere kontabilitate enpresa propioa ireki zuen eta bulegoak bai Jamestown-en, New York eta bai Youngstown-en, Ohio zituen.[1]

1948ko urriaren 25ean Edith Ainge 75 urterekin hil zen eta Jamestown-eko (New York) Lake View Cemetery-n lurperatuta dago.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya