Edith Archibald
| Edith Archibald | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Saint John's, 1854ko apirilaren 5a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Halifax, 1936ko maiatzaren 11 (82 urte) |
| Hobiratze lekua | Camp Hill Cemetery (en) |
| Familia | |
| Aita | Edward Mortimer Archibald |
| Ama | Catherine Elizabeth Richardson |
| Ezkontidea(k) | Charles Archibald (en) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eleberrigilea, sufragettea eta idazlea |
| Jasotako sariak | |
Edith Jessie Archibald (St. John's, Newfoundland, Kanada,1854ko apirilaren 7a - Halifax, Kanada,1936ko maiatzaren 11) Kanadako sufragista eta idazlea izan zen, Maritime Women's Christian Temperance Union (WCTU), Kanadako Emakumeen Kontseilu Nazionala eta Halifax-eko Emakumeen Tokiko Kontseilua zuzendu zituena. Bere aktibismo sozialaren forma ugariengatik, George V.a [1]erregeak "Graziaren Dama" bezala izendatu zuen, eta Kanadako Gobernuak Garrantzi Historiko Nazionaleko Pertsona izendatu zuen 1997an.[2]
Haurtzaroa
Ternuako St. John's-en jaioa, Catherine Elizabeth (Richardson) Archibald eta Sir Edward Mortimer Archibald gurasoak izanez, Edith Jessie Archibald zerbitzu publikoko [1]historia duen familia garrantzitsu batekoa zen. Bere lehen ikasketak Londres-en eta New York hirian egin zituen, non bere aita kontsul britainiar nagusia izan zen.[3][4]
Hogei urte zituela, Charles A. Archibald bigarren lehengusuarekin ezkondu zen, Cow Bay-ko (Eskozia Berria) [5]Gowrie kolierria zuen meatze-ingeniariarekin. 1893an kolierria saldu eta Halifaxeko Eskozia Berriko Bankuko presidente eta zuzendari kargua hartu zuen[1][5]. Lau seme-alaba izan zituzten — Susan Georgina (Georgie bezala ezaguna), Thomas, Charles eta Edward — eta Port Morienen bizi izan ziren etxetzar batean, "Seaview",[Itxasoren ikuspegia] Halifax-era joan aurretik.[3][5]
Emakumearen Neurritasun Kristauaren Batasuna
Archibald WCTUrekin [ Sindikatu horiek, hala nola Emakumeen Neurritasun Kristauaren Batasun nabarmenak (WCTU), gizarteko arazoak konpondu nahi zituzten, hala nola pobrezia eta familia-indarkeria, eta likoreari egotzi zioten errua.][6] inplikatu zen 1880ko hamarkadan eta 1892tik 1896ra Parlour [Egongela] Bileren Saileko Itsas Superintendentea izan zen, kideen etxeetako ekitaldi sozialak bultzatu zituena, neurritasun jarduerak antolatzeko eta emakumeak hezteko metodo gisa. Parlour bileren onurekin gogotsu, 54 tokiko sindikatuei inkesta egin zien bileren balorazioa aurkitzeko, gutun zirkular bat argitaratu zuen WCTUren paper nazional ofizialean, eta eskuorri gisa ere inprimatu zuen. Archibald ohartu zen tokiko ekintza beharrezkoa zela erakundearen helburu nazionalak lortzeko. Are gehiago, Cow Bay-n legez kanpoko hiru saloon-en [taberna] sarekadetan zuzendu zituen kideak.[1][7]
Archibald WCTUrekin inplikatu zen bitartean, etxeko indarkeria, haurren utzikeria eta pobrezia bezalako gaien aurkako kanpainan zentratu zen. 1892an WCTUko lehendakari hautatu ondoren, Archibaldek beste emakume batzuekin batera lan egin zuen, emakumeen eta haurren bizitza hobetzeko zerbitzu komunitarioen aldeko kanpaina egiteko. Horren barruan, liburutegiak eta umezurztegiak sortu ziren. Archibaldek emakumeen sufragioa ere bultzatu zuen WCTUn egon zen garaian. Erabilitako lelo bat "Aztoratu, Hezi, Legatu" izan zen.[8]
Aktibismo soziala


Kanadako Emakumeen Kontseilu Nazionalean eta Erizainen Ordena Viktoriarrean (VON: Victorian Order of Nurses) liderra izan zen, eta Halifax VON erakundeko presidentea izan zen 1897tik 1901era. Aktiboki parte hartu zuen Halifax-en haurrentzako ospitale bat eraikitzen, eta, ondoren, ospitaleko zuzendari bihurtu zen.
1895ean, Archibald-en familia Halifax-era joan ondoren, Halifax-eko Emakumeen Tokiko Kontseiluko presidente bihurtu zen. Presidente bihurtu eta gutxira, Archibald-ek dimisioa eman zuen, erlijio gatazkak zirela eta. Hala ere, itzuli egin zen eta 1899-1905 bitartean presidente izan zen. Halifax-eko Emakumeen Tokiko Kontseiluko presidente izan zen garaian, Archibald-ek Halifax-eko Eskola Kontseiluan emakumeen ordezkaritza lortzera bideratutako kanpaina bat zuzendu zuen. Archibald-ek ere borrokan jarraitu zuen emakumeen boto eskubidearen alde.[9]
1914an, Eskozia Berriko Gurutze Gorriko lehendakariorde izan zen, eta Kanadako gerrako presoak atzerrian ikuskatzen zituen saila zuzentzeko ardura hartu zuen. Jerusalem-go Ordenak gomendatu zion, Lehen Mundu Gerran egindako lanaren omenez.[1]
Archibald-ek hamarkadatan borrokatu zuen emakumeen boto eskubidearen alde, eta 1917ko emakumeen ordezkaritza bat gidatu zuen Eskozia Berriko lehen ministro George Henry Murray konbentzitzeko sufragioaren lege proiektua ez blokeatzeko; legegintzaldiak, azkenean, 1918an onartu zuen eskubide hori.
Archibald Halifax-eko Ladies' Musical Clubeko [Damen musikarien kluba] sortzailea eta lehen presidentea eta Victoria Arte eta Diseinu Eskolako zuzendaria ere izan zen. Halifax-eko Dama Musikarien Klubaren sortzaileetako bat izanik, Archibaldek emakumeentzako aukerak bultzatu zituen konpositore gisa.[9]
Idazle
Ondorengo bizitzan, ipuinak, antzezlanak eta artikuluak idatzi zituen eta hainbat libururen egilea izan zen. Bere liburuetako bat, Bed-Time Stories for My Grand-Children (1910) [Lotara joateko ipuinak nire biloberentzat], 1909an Georgie alabaren heriotzak bultzatutako memoria pribatu bat izan zen. Archibaldek memoria idatzi zuen Georgieren seme-alabek jakin zezaten nolakoa izan zen amaren haurtzaroa bera Cow Bay-n.[5]
1924an, aitaren biografia bat argitaratu zuen, Life and Letters of Sir Edward Mortimer Archibald, K.C.M.G., C.B. [1][ Sir Edward Mortimer Archibald-en bizitza eta eskutitzak] izenburupean; The Token: A Tale of Cape Breton Island [Sinboloa: Cape Breton uharteko ipuin bat] ere idatzi zuen, 1920ko hamarkadaren erdialdean bizitza antzezlan gisa hasi eta gero 1930ean argitaratutako eleberri bihurtu zena.[1] Istorioa AEBetako Gerra Zibilaren ondoren gertatzen da, eta Angus McRory baten balentriei buruzkoa da. Liburuaren berrikuspen batean, London Morning Post egunkariak etorkizun handiko idazle gazte baten lana zela adierazi zuen, egilea garai hartan hirurogeita hamar urte zituela jakin gabe.[10]
Beste liburu batzuen artean Stray Songs for Happy Days and Sad Days (1894) [Abesti galduak egun alai eta egun tristearentzat] eta Gufshathi and Herriaman: A Missionary Story [Misiolari istorioa]. [1]
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f g h (Ingelesez) «Archibald, Edith Jessie» SFU Digitized Collections (kontsulta data: 2026-06-09).
- ↑ (Ingelesez) «Archibald, Edith Jessie» SFU Digitized Collections.
- ↑ a b (Ingelesez) Willard, Frances Elizabeth; Livermore, Mary Ashton. (1967). A Woman of the Century: Fourteen Hundred-seventy Biographical Sketches Accompanied by Portraits of Leading American Women in All Walks of Life. Gale Research Company (kontsulta data: 2026-06-09).
- ↑ Morgan, Henry J. (Henry James). (1903). Types of Canadian women and of women who are or have been connected with Canada :. Toronto : W. Briggs (kontsulta data: 2026-06-09).
- ↑ a b c d MacDonald, Ken. (12 January 2014). Part one of a look at Edith Archibald. Cape Breton Post.
- ↑ (Ingelesez) «Temperance Movement in Canada» thecanadianencyclopedia.ca (kontsulta data: 2026-06-09).
- ↑ (Ingelesez) Forster, Merna. (2004-11-01). 100 Canadian Heroines: Famous and Forgotten Faces. Dundurn ISBN 978-1-55002-952-9. (kontsulta data: 2026-06-09).
- ↑ Wise, Joanne. (2014). The Nova Scotia Nine. .
- ↑ a b (Ingelesez) Halifax, Janet Guildford with research support from the Local Council of Women. «Edith Archibald (1854-1936) - Reformer, Suffragette, and Woman of Influence» Historic Nova Scotia.
- ↑ (Ingelesez) Thomas, Clara. (1946). Canadian Novelists, 1920-1945. Longmans, Green (kontsulta data: 2026-06-09).
Bibliografia
- Ruth Bordin, Woman and Temperance: The Quest for Power and Liberty, 1873-1900 [Emakumeak eta tolerantzia: poderea eta askatasunaren bilaketa] (Filadelfia: Temple University Press, 1981)
- Ernest R. Forbes, "Battles in Another War: Edith Archibald and the Halifax Feminist Movement" in Challenging the Regional Stereotype: Essays on the 20th Century Maritimes [Beste gerra bateko batailak: Edith Archibald eta Halifaxeko mugimendu feminista" Eskualdeko estereotipoa desafiatzen: 20.mendeko itxas denboraren idazkien barruan. (Fredericton: Acadiensis Press, 1989)
- Ernest R. Forbes. Prohibition and the Social Gospel in Nova Scotia. [Debekua eta Gospel Soziala Eskozia Berrian]. 1971. [ Gospel "Ebanjelio soziala": XIX mendearen amaieran sortu zen, eta mugimendu protestantea izan zen, etika kristaua gizarte-arazoetan aplikatzen zuena. Defendatzaileek "ebanjelioa" erabili zuten desberdintasun ekonomikoa, pobrezia, txirotasun baldintzak eta lan eskubideak bezalako gaiei aurre egitea justifikatzeko, Jainkoaren Erreinua Lurrean eraikitzen ahaleginduz.] .
- Janet Guildford. "Edith Jessie Archibald: Ardent Feminist and Conservative Reformer" Journal of the Royal Nova Scotia Historical Society" [Edith Jessie Archibald: Feminista sutsua eta erreformatzaile kontserbadorea"] Journal of the Royal Nova Scotia Historical Society, 2008.
- Joanne E. Veer, "Feminist Forebears: The Woman's Christian Temperance Union in Canada's Maritime Provincias, 1875-1900" [ Arbaso feministak:Emakumeen Neurritasun Kristauaren Batasuna Kanadako itasoko probintzietan] (doktorego tesia, Brunswick Berriko Unibertsitatea, 1994), 5.
Kanpo estekak
- Archibald SFU Bilduma Digitalizatuetan, Simon Fraser Unibertsitatea, Coll. Kanadako lehen emakume idazleak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









