Edith Craig
| Edith Craig | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Hertfordshire, 1869ko abenduaren 9a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Kent, 1947ko martxoaren 27a (77 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: Tronbosia |
| Familia | |
| Aita | Edward William Godwin |
| Ama | Ellen Terry |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Royal Academy of Music |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Irakaslea(k) | Ellen Terry |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, antzerki ekoizlea, antzerki zuzendaria, sufragista, sufragettea, zinema aktorea, errealizadorea, jantzi-diseinatzailea eta theatre managerra |
| Izengoitia(k) | Edy |
Edith "Edy" Ailsa Geraldine Craig (Hertfordshire, 1869ko abenduaren 9a - Kent, 1947ko martxoaren 27a) antzerki-zuzendari, produktore, jantzi-diseinatzaile eta emakumeen sufragioaren aldeko mugimenduaren aitzindaria izan zen Ingalaterran. Ellen Terry aktorearen eta Edward William Godwin arkitekto eta diseinatzaile ingeles aurrerakoiaren alaba zen, eta Edward Gordon Craig antzerkigilearen arreba.
Lesbiana, emakumeen sufragioaren aldeko ekintzaile aktiboa eta antzerki-zuzendari eta -ekoizle gisa lan egin zuen emakumea izanik, akademiko feministek eta antzerkiaren historialariek berreskuratu dute Edith Craig. Craig Ménage à trois batean bizi izan zen Christabel Marshall dramagilearekin eta Clare 'Tony' Atwood artistarekin, 1916tik harik eta hil zen arte.[1][2][3][4][5]
Biografia
Edith 'Edy' Craig, Edward anaia gaztea bezala, ez zen legitimoa, bere ama, Ellen Terry, lehen senarra zen George Frederic Wattsekin ezkonduta baitzegoen oraindik, 1868an Godwinekin ihes egin zuenean. Edith Craig Hertfordshireko Gusterwoods Commonen jaio zen hurrengo urtean, eta "Craig" abizena jaso zuen ilegitimitatearen estigma ekiditeko. Familia Fallows Green-en bizi izan zen, Hertfordshireeko Harpenden, Godwin-ek diseinatutako etxe batean, 1874 arte. Bikotea 1875ean banandu zen. 1877an, Terry bere bigarren senarrarekin ezkondu zen, Charles Wardellekin, 'Charles Kelly' izen artistikoa zuen aktorearekin. Haurrentzako aitaren papera hartu zuen, eta Craig horrek eraman zuen Wardell izena hartzera. Hala ere, 1907an Terry bere hirugarren senarrarekin ezkondu zen, James Carewekin, zeina ez zitzaion gustatzen Edith Craig.[6][7]
Craig Cole andrearen eskolan hezi zen, Londresko Earls Court erakunde mistoan eta Royal Academy of Musicen. Craigek 1878an egin zuen lehen agerraldia, Olivia Royal Court Theatre antzokian. Alexis Hollanderrekin trebatu zen pianista gisa Berlinen (Alemania) 1887tik 1890era. Dixton Manor Halleko (Winchcombe, Gloucestershire) Elizabeth Malleson-ekin ere ikasi zuen tarteka.[8]
Antzerki-ibilbidea
Craig Lyceum Theatre-era (Londres) joan zen, arropa-diseinatzaile eta aktore gisa, eta Estatu Batuetan zehar ibili zen 1895 eta 1907 artean, Ailsa Craig izen artistikoa hartuta. Historikoki zehatzak ziren arropak egiteagatik nabarmendu zen, eta aitortza irabazi zuen haiengatik. Behar anaia gaztea bezalaxe, Craig Henry Irvingekin agertu zen hainbat antzezlanetan, hala nola The Bells (1895). 1895ean, Arthur Wing Pineroren Bygones eta Charles Readeren The Lyons Mail lanetan izan zituen antzezpenak goraipatu zituzten George Bernard Shawk eta Eleonora Dusek, hurrenez hurren. George Bernard Shaw Craig familiako laguna zen, eta hainbat rol idatzi zituen beren-beregi berarentzat. Uste da Bernard Shawren Candida antzelaneko Prossy pertsonaiaren papera Craigentzat egin zen, zeinak interpretatu batzuen hasieran.
George Bernard Shaw eta Henrik Ibsenen lanetan ere aritu zen Craig, bira bat egin zuen Brown-Potter andrearekin eta Independent Theatrekin. 1899an, Irvingek Robespierreren produkziorako jantziak egiteko kontratatu zuen, eta, ondorioz, 1903 arte, Covent Garden-eko Edith Craig & Co jostun bezala sartu zen negozioan. Ellen Terryk Lyceum Theatre utzi eta kudeaketara pasa ondoren, Craigek Ingalaterrako probintzietan eta Amerikan zehar egindako biretan lagundu zion eszenako zuzendari gisa, eta, ordutik aurrera, antzerkigintza bihurtu zen bere zeregin nagusia.[9]
Craigek Pioneer Players (Antzezle aitzindariak) (1911–1925) sortu zuen, Londresen egoitza zuen antzerki elkarte bat. [10] Pioneer Playersak lehenago debekatutako antzezlanak, hau da, humanismo sozialari, emakumeen sufragioari eta feminismoari buruzkoak ekoizteagatik ziren ezagunak, eta, 1915etik aurrera, ingelesezko atzerriko antzezlanak. Itzulitako antzezlanei esker, taldeari Actresses Franchise League-tik harago joatea ahalbidetu zien, eta ingeles-antzerki nagusian onartua izatekoa. Craigen ama, Ellen Terry, zen elkarteko presidentea. Craig zuzendari nagusia eta eszena-kudeatzailea zen, eta bere bikotekidea, Chris St. John, idazkaria. Aholku-batzorde bat zuten, zeinen parte ziren George Bernard Shaw eta Gabrielle Enthoven presidentea. [11] Kritiko batzuek Pioneer Players emakumeentzako antzerki konpainia gisa deskribatu izan dute, emakumeek antzerkian dituzten aukerak handitzen dituena, [12] Craigek 150 antzezlan inguru ekoitzi zituen haientzat.
Pioneer Players itxi ostean, Craigek Little Theatre mugimenduarentzat obrak ekoitzi zituen, York, Leeds, Letchworth eta Hampsteaden. 1919an, British Drama Leagueko (BDL) kide garrantzitsua izan zen, zeina eratu baitzen Erresuma Batuan zaleen antzerkia sustatzeko eta Lehen Mundu Gerraren ondoren bake iraunkorra sustatzeko. Geroago, Craigek Everyman Theatre, Hampstead eta Leeds Art Theatre antzokian antzezlanak zuzendu zituen. 1929an, Ellen Terry hil eta urtebetera, Terryren etxe ondoko aletegi isabeldarra Smallhythe Place antzoki bihurtu zuen Craigek, eta The Barn Theatre izena jarri zion. Bertan, urtero, Shakespeareren lanak ekoitzi zituen, bere amaren heriotzaren urteurrena ospatzeko. Craig hainbat pelikula mututan ere agertu zen, Fires of Fate (1923) barne.[13][14]

Craigek emakumeen sufragioaren aldeko talde askotan parte hartu zuen, eta egunkariak saldu zituen kalean kausa horren izenean. Women's Freedom-erako egunkariak saltzen zituen emakume bat ezagutu ondoren, kide bihurtu eta taldeko adarrean lan egin zuen. Ez zuen ulertzen zehazki sufragismoaren esanahia, baina berehala agertu zituen horri buruzko iritzi irmooak. Hau zioen: "Bere burua estimatzen duen emakume oro sufragista baino ezin da izan". Craigek Emakumezko Aktoreen Liga Sufragistaren izenean erabili zuen bere antzerki-esperientzia, eta hainbat sufragio-ekoizpenetan parte hartu zuen. A Pageant of Great Women zuzendu zuen, Cicely Hamilton idazle eta aktorearekin asmatu zuen lana, Erresuma Batu osoan publiko handi baten aurrean antzeztu zena. A Pageant of Great Women lanak obra moral baten kontzeptua jarraitu zuen, non pertsonaia nagusiak -Emakumea- aurre egiten dion antagonistari -Aurreiritzia-, zeinak uste baitu gizonak eta emakumeak ez direla berdinak. Justiziak gidatzen du Aurreiritziaren eta Emakumearen arteko eztabaida, eta, bitartean, emakume handien taldeak eszenatokitik igarotzen dira, emakumeek artean, gobernuan, hezkuntzan, gai espiritualetan eta batailan izandako lorpenen erakusgarri. Craigek zuzendu zuen lan haren ekoizpen bakoitza, eta hiru aktore profesional ekarri zituen Emakumea, Justizia eta Aurreiritzia errepresentatzeko, eta trajeak historikoki leku bakoitzera eramateko. Craigek sarritan interpretatu zuen Rosa Bonheur artista lesbianaren papera.[15][16]
Bizitza pertsonala eta heriotza
1903an, Martin Shaw konpositoreak ezkontzeko proposatu zion Craigi, eta berak onartu egin zuen. Hala ere, Ellen Terryk (alabaren maitasunaz jeloskor) eta Christabel Marshallek (zeinak Christopher St. John izengoitiaz idazten zuen) eragotzi zuten ezkontza. Marshall Craigekin bizi izan zen 1899tik eta 1916an Clare Atwood artista batu zitzaien arte, ménage à trois batean bizi izan ziren, harik eta Craig 1947an hil zen arte. Bere bizimodu lesbikoa gutxietsi egin zuen bere familiak. Edward anaiak zioen Edithen sexualitatea bere "gizonenganako gorrotoaren -aitaren gorrotoak hasitakoa-" ondorioa zela. Craigek bere amari eta George Bernard Shawri buruzko hainbat liburutan murgildu zen, eta horrek anaiarekiko harremanean haustura eragin zuen, zeinak Craigi eskatu baitzion ez idazteko amari buruz, eta, beren-beregi, familiaren arazo intimoenen xehetasunak ez partekatzeko. Edward Gordonen Craigen Ellen Terry y y su yo secreto (1931) liburua aurrez aurre jartzen zitzaion Ellen Terry and Bernard Shaw liburuari (1931), esplizituki (Christopher St. Johnek editatua). 1932an, Craigek St. Johnekin batera editatu zuen Ellen Terry's Memoirs, non, anaiak ama antzezten zuen. 1932an, Ruby Chelta Craig adoptatu zuen Craigek. Craig hil baino lehentxeago adiskidetu zen anaiarekin.[17][18][19][20][21][22]
Ama hil ondoren, Craigek amaren ondarea zaintzen eman zuen bere bizitza. Kent-eko (Ingalaterra) Smallhythe Place familiaren etxea ireki zuen. 1939tik aurrera National Trust-ek etxearen kudeaketan lagundu zuen. Bera hil zenean, Smallhythe Place National Trusti utzi zion bere amaren oroigarri gisa. Craig tronbosi koronarioak eta miokarditis kronikoak jota hil zen, 1947ko martxoaren 27an, Priest's Housen, Smallhythe Placen, bere amaren omenez Shakespeare jaialdi bat antolatzen ari zela. Haren gorpua erraustu egin zuten. Marshall eta Atwood, alidz, San Joan Bataiatzailearen elizan, Small Hythe, bata bestearen ondoan lurperatuta daude. Craigen errautsak ere bertan lurperatuko zituztela suposatzen zen, baina Marshall eta Atwood hil ziren unean, errautsak galdu egin ziren, eta haien ordez monumentu bat jarri zuten hilerrian.
Edith Craigek artritis akutua pairatu zuen, bereziki eskuetan. Gaztetan, egoera mingarri hark musikari profesional bihurtzea eragotzi zion. Royal Academy of Music-era joan zen, eta Trinity College-ko pianoko ziurtagiria lortu zuen. Azken urteetan, ama hil ondoren, Craigek bere memoriak diktatu zizkion Vera Holme lagunari, Jack izenez ezaguna. Holmek koaderno batean idatzi zituen, eta hainbat hamarkadatan "teilatupe batean galduta" egon ondoren, 1978an Ann Rachlini saldu zizikioten. Edward Gordon Craig eta Henry Irving amarekin izandako haurtzaroko eta bizitzako oroitzapenak bertan bildu zituzten. Rachlinek Edy was a Lady liburuan argitaratu zituen, 2011n.[23]
Esaten da Virginia Woolfek Edith Craig erabili zuela eredu gisa 'Miss LaTrobe' pertsonaiarentzat Between the acts (1941) lanean.
Filmografia hautatua
- Her Greatest Performance (1916)
- God and the Man (1918)
- Victory and Peace (1918)
- The God in the Garden (1921)
- Fires of Fate (1923)
- The Desert Sheik (1924)
- Behind the Headlines (1937)
Iturriak
- Cockin, Katharine (2001). Women and Theatre in the Age of Suffrage: The Pioneer Players 1911–25, Palgrave.
- Cockin, Katharine (2005). "Cicely Hamilton's Warriors: Dramatic Reinventions of Militancy in the British Women's Suffrage Movement", Women's History Review, Vol. 14, No. 3 & 4.
- Gandolfi, Roberta (2003). La prima regista: Edith Craig, Roma: Bulzone Editore.
- Holroyd, Michael (2008). A Strange Eventful History: The Dramatic Lives of Ellen Terry, Henry Irving and Their Remarkable Families, London: Chatto & Windus ISBN 9780701179878
- Rachlin, Ann (2011). Edy Was a Lady, Leicester: Matador.
Beste irakurketa batzuk
- Adlard, Eleanor, ed. (1949). Edy: Recollections of Edith Craig, London: Frederick Muller.
- Chiba, Yoko (1996). "Kori Torahiko and Edith Craig: A Japanese Playwright in London and Toronto", Comparative Drama, Vol. 30, No. 4, pp. 431–51.
- Cockin, Katharine (1991). "New Light on Edith Craig", Theatre Notebook, XLV, 3, pp. 132–43.
- Cockin, Katharine (1994). "The Pioneer Players: Plays of/with Identity", Difference in View: Women in Modernism, Gabriele Griffin (ed.) Taylor & Francis, pp. 142–54.
- Cockin, Katharine (2015). "Edith Craig and the Pioneer Players in a 'Khaki-clad and Khaki-minded World': London's International Art Theatre"], British Theatre and the Great War 1914–1919: New Perspectives, A. Maunder (ed.), Basingstoke: Palgrave, pp. 146–69.
- Dymkowski, Christine (1992). "Entertaining Ideas: Edy Craig and the Pioneer Players", The New Woman and Her Sisters, Hemel Hempstead: Harvester Wheatsheaf, pp. 221–33.
- Fisher, James (1995). "Edy Craig and the Pioneer Players' Production of Mrs Warren's Profession", Shaw, Vol. 15, pp. 37–56.
- Gandolfi, Roberta (2011). Ellen Terry, Spheres of Influence, Katharine Cockin (ed.), London: Pickering & Chatto, pp. 107–118.
- Melville, Joy (1987). Ellen and Edy, London: Pandora.
- Steen, Marguerite (1962). A Pride of Terrys, London: Longmans.
- Webster, Margaret (1969). The Same Only Different, London: Victor Gollancz.
Erreferentziak
- ↑ Dymkowski (1992); Cockin (1998), among others; and Gandolfi (2003)
- ↑ Holroyd (2008)
- ↑ Rubin, Martin. "A Strange Eventful History: The Dramatic Lives of Ellen Terry, Henry Irving, and Their Remarkable Families by Michael Holroyd", Los Angeles Times, 23 March 2009, accessed 18 October 2015
- ↑ Rudd, Jill & Val Gough (eds.)Charlotte Perkins Gilmore: Optimist Reformer, University of Iowa Press, p. 90 (1999)
- ↑ Law, Cheryl. Suffrage and Power: the Women's Movement, 1918–1928, i B Tauris & Co, p. 221 (1997)
- ↑ Booth, Michael R. "Terry, Dame Ellen Alice (1847–1928)", Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, September 2004; online edn, January 2008, accessed 4 January 2010
- ↑ «Historical Biography: Victorian actress Ellen Terry» web.archive.org 2007-05-17.
- ↑ Katharine Cockin, "Craig, Edith Ailsa Geraldine (1869–1947)", Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, Sept 2004; online edn, Jan 2008 accessed 10 March 2010
- ↑ Katharine Cockin, "Craig, Edith Ailsa Geraldine (1869–1947)", Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, Sept 2004; online edn, Jan 2008 accessed 10 March 2010
- ↑ Cockin (2001)
- ↑ Who's Who in the Theatre, 8th edition 1936, ed. John Parker
- ↑ The Orlando Project of Women Writers. .
- ↑ «Dame Ellen Terry and Edith Craig: suitable subjects for teaching» web.archive.org 2011-07-16.
- ↑ Craig on the Internet Movie Database
- ↑ Cockin (2005), pp. 527–42
- ↑ Katharine Cockin, "Craig, Edith Ailsa Geraldine (1869–1947)", Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, Sept 2004; online edn, Jan 2008 accessed 10 March 2010
- ↑ Holroyd (2008)
- ↑ Rubin, Martin. "A Strange Eventful History: The Dramatic Lives of Ellen Terry, Henry Irving, and Their Remarkable Families by Michael Holroyd", Los Angeles Times, 23 March 2009, accessed 18 October 2015
- ↑ Rudd, Jill & Val Gough (eds.)Charlotte Perkins Gilmore: Optimist Reformer, University of Iowa Press, p. 90 (1999)
- ↑ Law, Cheryl. Suffrage and Power: the Women's Movement, 1918–1928, i B Tauris & Co, p. 221 (1997)
- ↑ Cockin (1998), p. 167
- ↑ Katharine Cockin, "Craig, Edith Ailsa Geraldine (1869–1947)", Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, Sept 2004; online edn, Jan 2008 accessed 10 March 2010
- ↑ Rachlin (2011), passim
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










